Hezkuntza ez formaleko bigarren saioa ere egin dugu. Lehenengo saioan beste jende hurbildu da eta orokortasunetik zehaztasunerako bideari ekin diogu.
Hezkuntza formaleko saioan bezala kolektibo desberdinen 3 saioetatik jasotako ekarpenak multzokatuta aurkeztu dira eta tartean ildo horietan printzipio edo zehar-lerro izan daitezkeenak ere.
Aurkezpena eginda talde txikitan jarri eta partaide bakoitzari azaldutakoari ekarpenakĀ osatzeko eta 3 ildo lehenesteko eskatu zaio.
Ondoren talde txikian ildo horien adostasun maila gutxienekora iristeko ahalegina egin da eta amaitzeko talde txikietako lana beste taldeekin partekatu da.
Ez da lan erraza izan, agertzen diren ia ildo guztiek behar berebizikoa dutelako eta elkarren artean lotura handiak egin daitezkeelako.