OINARRIAK

    • Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake. Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
      • Egilearen izen-abizenak eta herria.
      • Harremanetarako telefonoa.
      • Argazkia noiz eta non ateratakoa den.
      • Argazkian zer eta nortzuk agertzen diren.
    • Argazkiak bidaltzeko epea: uztailaren 2tik irailaren 14ra
      (biak barne).
    • Argazkiak aurkeztu ahal izango dira paperean edo digitalizatuta (paperean, ondo erreproduzitzeko adinako bereizmenarekin).
    • Udako argazkiak izango dira: berdin da aurtengo udan ateratakoak izatea edo beste uda batekoak.
    • Irakurle/ikusleei aukera emango diegu argazki onenari botoa emateko blogean. Botoa ematen parte hartzen duten guztien artean beste sari bat zozketatuko da.
  • Bidali argazkiak eta datu GUZTIAK e-postaz: argazkiak@goiena.com helbidera, edo Goienara ekarri:
    ARRASATE: Otalora Lizentziaduna 31, 20500 Arrasate
    ARETXABALETA: Basabe poligonoa EO5, 20550 Aretxabaleta.
  • Egoitzara ekartzekotan, gutun-azal batean sartuta, CD batean edo argazki digitalak gordetzeko beste edozein euskarritan eta JPEG formatuan.
  • Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
  • Debagoieneko edozeinek parte hartu ahal izango du (ez da adin mugarik izango).
  • Beste inon argitaragabeak izango dira argazkiok.
  • Argazkiak izan daitezke koloretan zein zuri-beltzean.
  • Udako argazkiak izango dira: berdin da aurtengo udan ateratakoak izatea edo beste uda batekoak.
  • Irabazleak nortzuk diren urriaren 1ean jakingo dugu, asteleheneko Goiena paperean.
  • Argazkiak argitaratuko ditugu astero uztailaren erdialdetik aurrera asteleheneko Goiena paperean eta Goiena.net-n sortuko dugun foto-blogean. Goiena telebistan, Facebook-en (www.facebook.com/udakoargazkiak) eta
  • Twitter-en (www.twitter.com/udakoargazkiak) ere erakutsiko dira argazkiak.
  • Epaimahaia Goienako kideek eta bailarako argazkilari profesionalek osatuko dute eta argazkiaren kalitatea, originaltasuna eta balio historikoa hartuko dituzte kontuan.
  • Jasotako argazki guztiak argitaratzerik ez badago, Goienak aukeraketa egingo du egokien iruditzen zaizkion irizpideen arabera.
  • Jasotako argazkiak Goienako artxiboan gordeko dira, eta, aurrerantzean erabiliz gero, egilearen izena adierazi egingo da.

 

HAR EZAZU PARTE SARE SOZIALETAN!

Twitter eta Facebook bidez ere parte har daiteke lehiaketan, honela:

  • Twitter bidez, @udakoargazkiak helbideari aipamena eginda argazkia bidalita, eta argazkiaren deskribapena eginda.
  • Facebook bidez, facebook.com/UdakoArgazkiak orriaren horman argazkia partekatuta, eta argazkiaren deskribapena eginda.

Twitterrez eta Facebookez aurkezten diren argazkiak lehiaketako blogean agertuko dira, baina daukaten kalitatearen arabera argitaratuko dira Goiena paperean. Hau da, ez badaukate paperean argitaratzeko moduko kalitaterik, ez dira argitaratuko euskarri horretan, baina sari nagusirako kontuan hartuko dira.

Erantzun bat “OINARRIAK” bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude