{"id":80,"date":"2010-10-31T15:01:17","date_gmt":"2010-10-31T15:01:17","guid":{"rendered":"http:\/\/www.arantzabal.com\/twitter-sorkuntza-kapagailu-sakontasuna-behera-eta-zitak-gora"},"modified":"2010-10-31T15:01:17","modified_gmt":"2010-10-31T15:01:17","slug":"twitter-sorkuntza-kapagailu-sakontasuna-behera-eta-zitak-gora","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/2010\/10\/31\/twitter-sorkuntza-kapagailu-sakontasuna-behera-eta-zitak-gora\/","title":{"rendered":"Twitter sorkuntza kapagailu: sakontasuna behera eta zitak gora"},"content":{"rendered":"<p>Hilabete da. Hilabete osoa baino gehiago blog honek ez duela letrarik jaso. Eta blog hau balitz salbuespena&#8230;<\/p>\n<p>Nik ez dut sekula egin collagerik artaziekin papereko argazkiak eta<br \/>\ntestua elkartzen, quark-a betetzea tumatxa zen garaian hasi ginen gure<br \/>\nbelaunaldikook kazetaritzan. Gero etorri ziren web estatikoak-edo eta<br \/>\nhori berori ere aurreratzea izan zen. Horren ostean blogak, eta hau bai<br \/>\nbenetako hedabide baten &#8220;jabe&#8221; izatea: norberak ahal eta gura duenean<br \/>\nidatzi, idazteaz bat publikatu, banaketa sisteman eurorik gastatzeke,<br \/>\nkaraktere zehatz batzuetara makurtu barik, erretratuekin zein bideoekin<br \/>\nlagundutako artikulu multimediak, norbera editore, azalpenik eman<br \/>\nbeharrik ez inori bertan idatzitakoaz&#8230; <\/p>\n<p>Hala eta guztiz, hilabete idatzi barik blog honetan&#8230; Bitartean twitter<br \/>\n izan dut inoiz baino gogokoago, Facebook-en bolada ere atzean<br \/>\ngeratzeraino. Horren kulpa dute twitterrek berak, jarraipena egiteko<br \/>\ndarabildan <a href=\"http:\/\/www.tweetdeck.com\/\">tweetdeck<\/a> irakurgailuak eta zein euskaldunek tuiteatzen duen ikusteko ere balio izan didan <a href=\"http:\/\/eu.umap.eu\/\">umap<\/a>-ek.<br \/>\nGustatzen zait 140 karaktereko esaldia pentsatu beharra ere, laburtu<br \/>\nbeharra, lastoa kentzeko askok (ez denek) egiten duten ahalegina&#8230;<br \/>\nTwitterrek iraultza berria dakar. Oraindik falta da irakurgailuak<br \/>\ngizartean zabaltzea, baina hori pasatutakoan geratu ezineko trena izango<br \/>\n da. Hori badaki <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/IPad\">iPad<\/a> batean tuiten eta Facebook-eko mezuen jarraipena egin duen edonork <a href=\"http:\/\/www.flipboard.com\/\">Flipboard<\/a> edo antzeko tresna batekin. <\/p>\n<h3>Baina edukia? Eduki berria ere badakar?<\/h3>\n<p>Uste dut twitterrek sorkuntza mugatzen duela. Edo esan beharko nuke 140<br \/>\nkarakterera ekarri duela esateko dugun hori guztia. Idazle gehiago<br \/>\nikusten ditut twitterri lotuagoak blogari baino azkenaldian. Eta zer<br \/>\ngertatzen da hau horrela izanda? ba ez dagoela sakontasun larregirik<br \/>\nesaten direnetan. Artikuluak erlazionatzen ditugu, harek edo bestelakok<br \/>\nidatzitakoa retuiteatu. Besteen pentsakerak gure twitter perfilarekin<br \/>\nerrepikatu (askotan gazteleraz edo ingelesez, eta euskal esparrutik<br \/>\nkanpokoak). Mugatu dugu &#8220;gure&#8221; edukia 140 karakteretako mezu batzuetara<br \/>\neta esan beharrik ere ez dago blogean aipatuko ez genituzkeen errazkeria<br \/>\n asko ere sartzen ditugula tuit batean. <\/p>\n<p>Tuitek balio dute hainbat ideia jende gehiagorengana zabaltzeko, baina<br \/>\nez ideiak sortzeko eta garatzeko. Eta hori da twitterretik gogoko ez<br \/>\ndudan elementurik nagusiena. Sorkuntza zikiratzaile ere bada, bai<br \/>\nbehintzat, sakontasun handiagoko euskarriak (blogak, papereko<br \/>\nartikuluak&#8230;) erabiltzeari lagatzen diogun heinean. Eta jakina,<br \/>\nlagatzen dihardugu. <\/p>\n<h3>Blogen eta paperaren defentsa<\/h3>\n<p>Die Zeit egunkariko zuzendariari <a href=\"http:\/\/www.elpais.com\/articulo\/reportajes\/periodismo\/digital\/hace\/todo\/dinero\/elpepusocdmg\/20101031elpdmgrep_6\/Tes\">irakurri<\/a><br \/>\n diogu erabaki zutela artikulu luzeak egitean jarraitzea, dokumentatuak,<br \/>\n serioak, baita zailak ere. Etorkizuneko paper-prentsan, berak dioenez<br \/>\netorkizuna egon badagoelako eta &#8220;orientazio eta sakontze kazetaritza&#8221;<br \/>\neginez emaitzak onak direlako. Arrakasta kasu bat da Alemaniako egunkari<br \/>\n honena eta argi du kalitateak dakarrela dirua. Harpidedun berri gehienak<br \/>\n20-30 urteko gazteak dira gainera&#8230; Sinestezina guk bizi dugunetik<br \/>\nbegiratuta. <\/p>\n<p>Baina paperari lotzen badizkiogu sakontasuna, kalitatea, orientazioa&#8230;<br \/>\nmoduko berbak ez dago zertan hitz horiek ez erabili blogeko artikuluei<br \/>\ngagozkionean. Pentsatzen dut Interneten ere badagoela horrelako<br \/>\nartikuluendako lekua, diferentzia txiki (barkatu, bakar) batekin:<br \/>\npaperak ematen du dirua eta Internetek ez. <\/p>\n<h3>Arrakasta: multimedia ondo erabiltzea<br \/><\/h3>\n<p>Beraz, badirudi, oraingoz, sormen garatua agerikoago dela paperean eta<br \/>\nblogetan, esaterako. Hor lantzen dira gai potolo horiek guztiak eta<br \/>\ngero, zabaldu, tuit bitartez-eta ere egin beharra dago 2010ean.<br \/>\nArrakasta, tresna guztiak egoki erabiltzetik etorriko dela dirudi.<br \/>\nInbertitu beharko da digitalean eta asko, baina &#8220;ez dago paperagatik<br \/>\ngaizki-berbaka jarduterik&#8221; Giovanni di Lorenzok esaten duen moduan. Etorkizuna eta oraina ere multimedia da.<\/p>\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hilabete da. Hilabete osoa baino gehiago blog honek ez duela letrarik jaso. Eta blog hau balitz salbuespena&#8230; Nik ez dut sekula egin collagerik artaziekin papereko argazkiak eta testua elkartzen, quark-a betetzea tumatxa zen garaian hasi ginen gure belaunaldikook kazetaritzan. Gero etorri ziren web estatikoak-edo eta hori berori ere aurreratzea izan zen. Horren ostean blogak, eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[232,233,96,234,665],"class_list":["post-80","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-blogak","tag-multimedia","tag-papera","tag-prentsa","tag-twitter"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/80","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=80"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/80\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=80"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=80"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=80"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}