{"id":76,"date":"2010-12-04T22:10:46","date_gmt":"2010-12-04T22:10:46","guid":{"rendered":"http:\/\/www.arantzabal.com\/xabier-lete-hil-da"},"modified":"2010-12-04T22:10:46","modified_gmt":"2010-12-04T22:10:46","slug":"xabier-lete-hil-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/2010\/12\/04\/xabier-lete-hil-da\/","title":{"rendered":"Xabier Lete hil da"},"content":{"rendered":"<p class=\"data\">Xabier Lete orain urtebete egon zen gure herriko kafe antzokian Josean Goikoetxea lagun zuela. Jendez beteta zegoen eta poemak irakurtzera etorri zen, errezitaldi musikatua egitera iazko azaroaren 29an. Orduan ere pattal zebilela zioen berak afaritan eta urtebetean&#8230; <br \/>Oso gogorapen ona dut egunaz. Poesia entzuten belaunaldi askotako jendea eta taula gainean orduko poeta, hasiera haietako poeta eta kantaria, Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetakoa. Guretako luxua izan zen gure etxean tamaina horretako lagun bat izatea eta berarekin afaloste goxo bat konpartitzea.&nbsp;<\/p>\n<p class=\"data\">Emanaldia bera sakona eta hunkigarria izan zen eta jende askoren malkoak ikusi genituen errezitaldi ostean. Ikaragarrizko indarra erakutsi du Letek errezitaldia<br \/>\ninterpretatzen eta jendearen galderak-eta erantzuten, Liburuak sinatzen, elkarrizketan, antolatzaileokin eta lagunekin afaltzen jardun zuen. Horrekin geratuko naiz eta duela bi urte argitara eman zuen&nbsp; &#8220;Egunsentiaren esku izoztuak&#8221; liburuarekin.<\/p>\n<p class=\"data\">Ordukoa da argazkia (goiena.net): <br \/><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/arantzabal\/5232046159\/\" title=\"XabierLete por iarantzabal, en Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm6.static.flickr.com\/5208\/5232046159_935c0b7e8a.jpg\" alt=\"XabierLete\" width=\"429\" height=\"285\"><\/a><\/p>\n<p class=\"data\">Eta Espaloiko argazki eder gehiago atera zituen <a href=\"http:\/\/goiena.net\/blogak\/atauri\/xabier-lete-elgetan\">Atauri blogean<\/a> Jose Felix Diaz de Tuestak. <\/p>\n<p>Xabier Leteri kantuan egin diote domeka eguerdian kantu-jiran. Beste omenalditxo bat.<\/p>\n<h3 class=\"data\"><b>&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; XX<\/b><\/h3>\n<p>Azken oihurik gabe aldenduko naiz<br \/>argia gandutu zen menturazko lurraldean barrena,<br \/>ez diot nehork itzalari abegirik eskainiko<br \/>baina itzalaren erresuman itzaliko gara, <br \/>zer pena bizitza galtzea diozu ilunabarrean<br \/>maite dituzunak gogoeta xehe iheskaria direnean<br \/>eta ibaiarekin batera aldenduko zarela jakitean<br \/>nehork mintzirudikatu ez zuen<br \/>haraindiko ibar urrunera, <br \/>hala ere, ederra zen bizitza eta bizi izatea<br \/>azkenik galeraren zerrenda ankerretan<br \/>idatzia utzi bagenuen ere<br \/>gurutza ditzagun elkarrekin, maite<br \/>azken belazea, azken loredia. <\/p>\n<h3 class=\"data\"><b>&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; III<\/b><br \/><\/h3>\n<p class=\"data\">Eskatu, dena eskatu genion bizitzari<\/p>\n<p class=\"data\">argia, gozamena, jakituria, <\/p>\n<p class=\"data\">paradisuetako hondartzetatik<\/p>\n<p class=\"data\">erbesteratuak zian ginen arte&#8230;<\/p>\n<p class=\"data\">baina trenek gauerdietan<\/p>\n<p class=\"data\">xixtuz iragarritako bidaia<\/p>\n<p class=\"data\">helmuga harrigarrietara egitean<\/p>\n<p class=\"data\">ni ere bidaiari izanen naiz<\/p>\n<p class=\"data\">bizidun ororen edalontzia hondarreraino ustuz&#8230;<\/p>\n<p class=\"data\">baina birlotua orain uneari, orduei<\/p>\n<p class=\"data\">urruneko hiri ederren itxaropenik gabe<\/p>\n<p class=\"data\">larrosen urrinaz oroitzen naiz<\/p>\n<p class=\"data\">eta gorputz jainkotuen erakartasunaz&#8230;<\/p>\n<p class=\"data\">Hor jardin isila baratzondoaren ezkutuan<\/p>\n<p class=\"data\">etxearen ibilgune beti berrasmatuak<\/p>\n<p class=\"data\">oihan hezearen abaroa mendi hegaletan<\/p>\n<p class=\"data\">eta palmondoen itzalean<\/p>\n<p class=\"data\">dohain eta amaitzen ekialdeko itsasegiak&#8230; <\/p>\n<p class=\"data\">haruntz noakizue betirako, ametsen galbidetik<\/p>\n<p class=\"data\">adiskide maitatu gaur ia ahaztuok. <\/p>\n<p class=\"data\"><\/p>\n<p class=\"data\">Oh.: &#8220;Egunsentiaren esku izoztuak&#8221; liburuko <i>Vulnerant ommes<\/i> kapituluko hogeigarren eta hirugarren poemak. <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Xabier Lete orain urtebete egon zen gure herriko kafe antzokian Josean Goikoetxea lagun zuela. Jendez beteta zegoen eta poemak irakurtzera etorri zen, errezitaldi musikatua egitera iazko azaroaren 29an. Orduan ere pattal zebilela zioen berak afaritan eta urtebetean&#8230; Oso gogorapen ona dut egunaz. Poesia entzuten belaunaldi askotako jendea eta taula gainean orduko poeta, hasiera haietako poeta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[149,226],"class_list":["post-76","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-lete","tag-xabier"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/76","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=76"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/76\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=76"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=76"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=76"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}