{"id":44,"date":"2011-10-06T16:06:57","date_gmt":"2011-10-06T16:06:57","guid":{"rendered":"http:\/\/www.arantzabal.com\/urteurrena-asteburuan-duela-75-urte-gelditu-zituzten-francoren-tropak-elgetan"},"modified":"2011-10-06T16:06:57","modified_gmt":"2011-10-06T16:06:57","slug":"urteurrena-asteburuan-duela-75-urte-gelditu-zituzten-francoren-tropak-elgetan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/2011\/10\/06\/urteurrena-asteburuan-duela-75-urte-gelditu-zituzten-francoren-tropak-elgetan\/","title":{"rendered":"Urteurrena asteburuan: duela 75 urte, gelditu zituzten Francoren tropak Elgetan"},"content":{"rendered":"<p>75 urte bete dira Elgetako frontea ezarri zela. Gudari eta<br \/>\nmilizianoek zazpi  hilabetez gelditu zituzten Francoren tropak<br \/>\nIntxortan. Elgetako Udalak eta Intxorta 1937 kultura elkarteko kideek ez<br \/>\n dute Espainiako gerrako pasarte hori oharkabean pasatzerik nahi ezta elgetarrok ere.<br \/>\nUrteurrena gogora ekartzeko ekitaldiak gertatu dira domekarako.<\/p>\n<p>Zure nabigatzaileak ezditu iframeak onartzen.<\/p>\n<p><\/p>\n<p><b>Egitaraua<\/b><\/p>\n<p>09:30ean kanpai eta etxafuego hotsa izango da Elgetan; 10:00etan<br \/>\nhasita Intxorta 1937 kultura elkarteko kideen eskutik bisita gidatu<br \/>\nberezia <a href=\"http:\/\/www.openstreetmap.org\/?lat=43.1261417269707&amp;lon=-2.48613953590393&amp;zoom=18\">Intxortako ibilbidean<\/a>. Eta ostean, <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/goienanet\/sets\/72157625885129205\/\">Gerra zibileko harrera gunea bisitatzeko aukera<\/a>. <\/p>\n<p>Ekitaldi nagusia 12:00etan egingo dute Intxortako Atean. Jarraian,<br \/>\nmartxa egingo da Elgetara &#8220;Egia, justizia eta kalte-ordaina zauriak<br \/>\nixteko, askatasunez bizitzeko&#8221; lemapean.<\/p>\n<p><\/p>\n<p><span lang=\"EU\"><i><a href=\"http:\/\/www.alberdania.net\/liburua_fitxa.php?str_mod=col&amp;id_coleccion=11&amp;int_pas_ini=0&amp;id_libro=570\">Manuel Iturrioz. Borrokalari baten bizipenak<\/a><\/i><\/span><span lang=\"EU\"> (<\/span><span lang=\"EU\">Iturriotz, Joxemari. <\/span><span lang=\"EU\">Alberdania. Irun, 2011) liburutik atera dugu pasarte hau ordukoak gogoratuz: <br \/><\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Gero egun batzuetako atsedena eman ziguten. Errusia<br \/>\nbatailoiaren kuartelean pasa genuen, Bilboko Atxuriko eskoletan, eta<br \/>\nhandik Elorriora joan ginen. Egun haietan ni kapitain izendatu ninduten<br \/>\neta Julian Erdozia teniente. Elorriotik Elgetako frentera atera ginen,<br \/>\nIntxorta mendira, Martiartu, Larra\u00f1aga, Saseta eta beste batailoi batzuk<br \/>\n indartzera, etsaiak eraso izugarria prestatu baitzuen Bergaratik<br \/>\netengabe tiro egiten zuten 80 hegazkin eta 156 kanoirekin. Goiko aldean<br \/>\nSanta Kruzen garaiko gotorlekuak zeuden eta berak idatzitakoak<br \/>\nharkaitzetan. Ondo samar gorortua zegoen, baina Deskarga gainaldean<br \/>\nkanoi bat jarri zuten, beti haitzari jotzen ziona, eta tonaka ateratzen<br \/>\nziren harriek hegazkinek baino hil-zauritu gehiago eragiten zizkiguten.<br \/>\nAste hura kalbario bat izan zen egunero erasotzen ziguten hegazkin,<br \/>\nartilleria eta infanteriarekin, baina eraso guztiak bota genituen atzera<br \/>\n eta hil-zauritu mordoxka egin genizkien. Ikusi zutenean gure frentea<br \/>\nezin zutela urratu, Karraskainetik eraso ziguten eta gutako franko hil<br \/>\nzituzten, tartean Arregi izeneko mikelete bat, eta hildakoak eramateko<br \/>\ngaizki samar ibili ginen batzuek bi egun edo gehiago zeramatzatelako<br \/>\nhilik. Azkenean iritsi zen gaua eta arnasa hartzeko unea, baina gero<br \/>\nKarraskainetik Abadi\u00f1o aldera sartu ziren eta tristura handiarekin utzi<br \/>\negin behar izan genuen Intxorta, Elgeta gainean dagoen mendia,<br \/>\nGipuzkoako azken herria.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Gerra guztiak dira krudelak, eta hori ongi erakutsi<br \/>\nzuten Elgetan, urte askoren buruan jakin baitzen zenbaterainoko<br \/>\nankerkeria erakutsi zuten jendea bortxatuz eta fusilatuz. Baina Sosota<br \/>\nbaserriko alabak eraman zuen parterik txarrena, bortxatu ondoren bere<br \/>\naurrean akabatu baitzituzten bere gurasoak. Gehiago ezin zioten egin&#8221;.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Elgetarrok badakigu &#8220;Sosota&#8221; baserria idazten den lekuan Sesto baserria behar lukeela, edo zuzenago <\/span>Sesto Gain. Baserriko krimena, haren lekuko eta biktima izandako Anttoni Telleriak kontatu zuen 2003an (Anttoni 2007an hil zen).<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>75 urte bete dira Elgetako frontea ezarri zela. Gudari eta milizianoek zazpi hilabetez gelditu zituzten Francoren tropak Intxortan. Elgetako Udalak eta Intxorta 1937 kultura elkarteko kideek ez dute Espainiako gerrako pasarte hori oharkabean pasatzerik nahi ezta elgetarrok ere. Urteurrena gogora ekartzeko ekitaldiak gertatu dira domekarako. Zure nabigatzaileak ezditu iframeak onartzen. Egitaraua 09:30ean kanpai eta etxafuego [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[130,698,64,131,66,673,132],"class_list":["post-44","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-anttoni","tag-elgeta","tag-gerra","tag-gerra_zibila","tag-intxorta","tag-telleria","tag-zibila"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/44","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=44"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/44\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=44"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=44"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=44"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}