{"id":38,"date":"2011-11-28T00:23:48","date_gmt":"2011-11-28T00:23:48","guid":{"rendered":"http:\/\/www.arantzabal.com\/berriako-elkarrizketa"},"modified":"2011-11-28T00:23:48","modified_gmt":"2011-11-28T00:23:48","slug":"berriako-elkarrizketa-sare-sozialez-goienaz-euskaraz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/2011\/11\/28\/berriako-elkarrizketa-sare-sozialez-goienaz-euskaraz\/","title":{"rendered":"Berriako elkarrizketa: sare sozialez, Goienaz, euskaraz&#8230;"},"content":{"rendered":"<div class=\"burukoak\">\n<p class=\"zintiloa\">Urtzi Urkizu kazetariak egindako elkarrizketa da blogera ekarri dudana. <a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/agenda\/2011-11-27\/026\/001\/euskalkian_idazteko_territorio_libreak_dira_sare_sozialak.htm\">Berriak argitaratu<\/a> du domekako paperean eta Interneten. Blogera ekartzen dut. &#8220;Euskal Komunikazioa eta sare sozialak&#8221; gai hartuta 7 laguni egin dizkigu elkarrizketak dagoeneko eta berriak ere etorriko dira. copy-paste eginda hemen: <\/p>\n<p class=\"zintiloa\">Komunikazioa. Euskal komunikazioa eta sare sozialak (VIII). Iban Arantzabal. Goienako ikus-entzunezkoen burua<\/p>\n<header>\n<h4 class=\"titularra\">\u00abEuskalkian idazteko, territorio libreak dira sare sozialak\u00bb<\/h4>\n<\/header>\n<p class=\"sarrera\">Twitter da Goienaren apustua, \u00abetorkizun oparoena duen saretzat\u00bb baitute.<\/p>\n<\/div>\n<div class=\"argazkutxa\">\n<img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20111127\/p026_f01.jpg\" width=\"370\"><\/p>\n<p class=\"argazoin\"> \/ JUANAN RUIZ \/ ARGAZKI PRESS<\/p>\n<\/div>\n<p class=\"testua\">Goienaren sorreratik taldearen Interneteko ardura izan<br \/>\n du Iban Arantzabalek (Elgeta, Gipuzkoa, 1975). Sustatuko editore bost<br \/>\nurtean, Espaloia kafe antzokiko presidentea eta <i>Ahotsak.com<\/i>-eko partaidea da.<\/p>\n<p><b>&#8211; Zer plangintza duzue Goiena taldean sare sozialen inguruan?<\/b><\/p>\n<p>Hasteko eta behin, sare sozialetan aukera bat egin genuen, eta <i>Zugaz.com<\/i><br \/>\n sortu. Ez du funtzionatu guk gura moduan, eta ikasi dugu dauden sare<br \/>\nsozialak direla erabili beharrekoak. Gure apustua Twitter da, eta uste<br \/>\ndugu etorkizun oparoena duen tresna dela, oraindik ere Facebook eta<br \/>\nTuenti modukoetan egon arren jende gehiena. <\/p>\n<p><b>&#8211; Kazetari guztiek al dute soslaia Twitterren eta Facebooken? Zertarako?<\/b><\/p>\n<p>Facebookekoa<br \/>\n ur nahastu eta zikin moduan ikusten dut. Informaziorako baino gehiago<br \/>\nentretenimendurako eta lagunekin berba egiteko gunea da, baina ur<br \/>\nzikinetik asko du&#8230; Twitterreko soslaiekin, aldiz, hainbat gauza<br \/>\nbilatzen dira, profesionalagoak: Hasteko eta behin, irakurleekin<br \/>\nfeedbacka, jendeak dioena zuzen-zuzenean jasotzea, gure komunitateari<br \/>\nwebgunearen azalean bertan leiho bat zabaltzea iritzia askotarikoagoa<br \/>\nizan dadin&#8230; Informazioa jasotzeko erabiltzen dugu Twitter, emateko,<br \/>\nbaita elkarrizketa sortzeko ere. Bestetik, eta gure etxeko kazetariak<br \/>\ngero eta espezializatuagoak direnez gaietan, aditu sare bat sortzeko ere<br \/>\n balio du Twitterreko soslaiak. Azkartasunean irabazi dugu; jende<br \/>\ngehiagorengana heltzen gara, eta 2011ko kalearen pareko moduan ikusten<br \/>\nditugu sare sozialak. <\/p>\n<p><b>&#8211; Bisiten zer kopuru iristen zaizue sare sozialetatik <i>Goiena.net<\/i> atarira?<\/b><\/p>\n<p>Aldakorra<br \/>\n da, baina argi dagoena da gero eta gehiago direla, oraindik %5 inguruan<br \/>\n ibili arren. Kantitateaz gain kalitatean irabazten laguntzen digute,<br \/>\nirakurle aktiboak izanez. Garrantzia du trafikoak, baina ez dugu burua<br \/>\ngalduko horrekin. Twitterreko elkarrizketak berak, bisitarik emango ez<br \/>\nbalute ere, oso garrantzitsuak dira. Gure audientzia aldagai askoren<br \/>\nbatura da: telebistako ikus-entzuleak, irratiko entzuleak, papereko<br \/>\nirakurleak, sareko erabiltzaileak&#8230; eta, noski, eskuko telefonoekin<br \/>\njarraitzen gaituztenak, gure Twitter jarraitzaileak&#8230; Denek jasotzen<br \/>\ndute informazio eta editorial bat, Goienarena: euskaraz, askotarikoa,<br \/>\nindependentea, autonomiaduna, irekia, kontrastatua&#8230; <\/p>\n<p><b>&#8211; Zuk zer modutan erabiltzen dituzu Twitter eta Facebook?<\/b><\/p>\n<p>Twitterreko<br \/>\n nire soslaia pertsonala da, baina lanarekin ere lotua dago. Ez dut<br \/>\nesaten noiz noan ohera edo zer gosaldu dudan. Ez naiz eroso sentitzen<br \/>\nhorrelako tuitekin, baina egia da ez dudala neure burua behartzen tuit<br \/>\ngaratuetara, ze bestela idazten dudanaren %5 ere ez nuke idatziko&#8230;<br \/>\nFacebookena, berriz, Twitter ez dutenen esanak jarraitzeko baino ez<br \/>\ndarabilt, lagunenak-eta. Hala ere, pentsatzen nago nire datu guztiak<br \/>\nkentzea Facebooketik. <\/p>\n<p><b>&#8211; Euskarazko komunikabideetako kazetarien arteko harremanetarako nolako bideak ireki ditzazkete sare sozialek?<\/b><\/p>\n<p>Handiak.<br \/>\n Gertuago gaude sare sozialei esker. Publikoagoak dira gure iritziak,<br \/>\neta kontrastatu ere egiten ditugu. BERRIAko eta Goienako kazetariek<br \/>\nlasai asko jardun dezakete gai beraren gainean, eta gai bera landuz<br \/>\nkazetaria bera ere gusturago gera badaiteke, zer esanik ez irakurlea.  <\/p>\n<p><b>&#8211; Euskaraz gero eta gehiago idazten da, neurri batean Interneti esker. Zer hausnarketa egiten duzu horren inguruan?<\/b><\/p>\n<p>Oso positiboa da. Ahozko tradizioak nauka liluratuta aspaldian, <i>Ahotsak.com<\/i><br \/>\n moduko proiektuek-eta. Baina idatziak ez dio kalterik egiten ahozkoari.<br \/>\n Esango nuke, gainera, 140 karaktereko jardunak ahozkotasunetik gehiago<br \/>\nduela araututako idazkeratik baino. Txioka aritzerakoan sortzen da<br \/>\nhizkuntza erabiltzeko beste erregistro bat, eta hori hain da aberatsa:<br \/>\nlaburdurak, esateko erak&#8230; Nik sekula ez dut horrenbeste aditz trinko<br \/>\nerabili, eta horren \u00aberrua\u00bb 140 karaktereek dute. \ud83d\ude42 Bestetik,<br \/>\neuskalkian idazteko territorio librea ere bada. Eta jakinekoa da<br \/>\neuskalkiak batua indartu baino ez duela egiten. <\/p>\n<p><b>&#8211; Komunikazio munduan aldaketak oso bizkor ari dira gertatzen. Krisia bakarrik negozio ereduentzat izango al da?<\/b><\/p>\n<p>Krisiarena<br \/>\n arduraz hartu beharreko esparru batean kokatzen dut, baina ezin<br \/>\ngenezake askorik egin gure moduko enpresek. Egin dezakeguna da<br \/>\nkontrolatzen dugun horretan protagonistak izatea komunikazio munduko<br \/>\naldaketetan. Ez dago lo geratzerik, eta ez du balio gu txikiak garela<br \/>\nesateak. Gu bagara, eta etorkizunean etor daitekeena guk egin dezakegula<br \/>\n sinistuta egin behar ditugu gure bisioak eta planak. Bestalde, eta<br \/>\nkontraesana badirudi ere, etorkizuna ez da ezer. Etorkizuna bilatzen<br \/>\negotea da interesantea, gaur garena, egiten duguna. Guk egin dezakeguna<br \/>\noraina da. Garai zirraragarria da hau euskal komunitatean. <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urtzi Urkizu kazetariak egindako elkarrizketa da blogera ekarri dudana. Berriak argitaratu du domekako paperean eta Interneten. Blogera ekartzen dut. &#8220;Euskal Komunikazioa eta sare sozialak&#8221; gai hartuta 7 laguni egin dizkigu elkarrizketak dagoeneko eta berriak ere etorriko dira. copy-paste eginda hemen: Komunikazioa. Euskal komunikazioa eta sare sozialak (VIII). Iban Arantzabal. Goienako ikus-entzunezkoen burua \u00abEuskalkian idazteko, territorio [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[46,114,113,112],"class_list":["post-38","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-arantzabal","tag-berria","tag-iban","tag-iban_arantzabal"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/38","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=38"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/38\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=38"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=38"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=38"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}