{"id":235,"date":"2007-11-10T15:27:38","date_gmt":"2007-11-10T15:27:38","guid":{"rendered":"http:\/\/www.arantzabal.com\/kantari-euskal-kantuak-bultzatzeko-ekimen-arrakastatsua"},"modified":"2007-11-10T15:27:38","modified_gmt":"2007-11-10T15:27:38","slug":"kantari-euskal-kantuak-bultzatzeko-ekimen-arrakastatsua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/2007\/11\/10\/kantari-euskal-kantuak-bultzatzeko-ekimen-arrakastatsua\/","title":{"rendered":"Kantari: euskal kantuak bultzatzeko ekimen arrakastatsua"},"content":{"rendered":"<p>Unai Iturriagak <a href=\"http:\/\/www.berria.info\/testua_ikusi.php?saila=kultura&amp;data=2007-11-09&amp;orria=043&amp;kont=010\">Berrian<\/a> : <i>Haurrek Txaikovski nor den badakite, baina Imanol ez; norbaitek bultzatu beharko luke hori.<\/i><\/p>\n<p>Eta ez du arrazorik falta! Besteak beste horrekin konturatuta <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kantari\">Debagoienean Kantari<\/a> ekimena jarri genuen martxan urriaren 20an. Ideia bat egiteko ETBko &#8220;Egin kantu&#8221; moduko bat da, baina baditu ezberdintasunak: <\/p>\n<ul>\n<li>Ez ditugu ume onenak aukeratu. Denak dira onak.<\/li>\n<li>Debagoieneko ume guztiek parte hartu ahal izan dute eta 550 umek igo dute oholtzara. <\/li>\n<li>Ez dago irabazlerik. Edo hobeto esanda: denak dira irabazle. <\/li>\n<li>Denei erakutsi diegu <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kantari\/gaztetxoak-hasi-dira-kantari-saiorako-entseguak-egiten\">koreografia<\/a> minimo bat. <\/li>\n<li>Uda aurretik eman genien CD parea 40 kanta euskaldunekin. Hainbat gurasok ere entzun behar izango zuten umeek ikasi beharreko kantua&#8230; <\/li>\n<li>Ez dira izan euskaratutako kantak, baizik eta euskaraz sortutakoak, euskal sortzaileenak. <\/li>\n<li>Denak, 550 umeak aterako dira telebistan, GOITBn. <\/li>\n<li>Edozein joan ahal izan da Kantari-ko grabazio saioetara (lau herritan egin dira) eta doan.<\/li>\n<li>Denei emango diegu aukera ikuskizuneko DVDa 6 euroan eskuratzeko. Kantariko kamiseta opari. <\/li>\n<li>Kantuak: Pirritx eta Porrotxen &#8220;Maite zaitut&#8221;, Joxe Ripiauen &#8220;Kaiser Sose&#8221;,&nbsp; Tapia eta Leturiaren &#8220;Galdurikan nago&#8221;, Oskorriren &#8220;Katuen testamentue&#8221;, Itoizen &#8220;Goizero&#8221;, Hertzainak talderen &#8220;Bi minutuero&#8221;, Kortaturen &#8220;Sarri sarri&#8221;,&nbsp; Hemendik At-en &#8220;Eskutitza&#8221;, Sorotan Beleren &#8220;Arratsalde honetan&#8221; eta Latzenen &#8220;Laztana&#8221;.&nbsp; Baita ere, zelan ez, ekimen honetarako propio sortutako <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kantari\/kantariko-kantua-entzungai\">Kantariko kantua<\/a> ere.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Unai Iturriagak dioen moduan norbaitek bultzatu beharko luke euskal kantua ezagutaraztea, plazaratzea, erreferente bihurtzea, gozatzea&#8230;&nbsp; Batzuei sorkuntza dagokie, beste batzuei, berriz hori entzunarazteko bideak erraztea: udalak, kultura teknikariak eta zinegotziak, antzoki sareak, euskara elkarteak, tabernak, liburutegiak&#8230; badugu zer egina. <\/p>\n<p>Oraingoan ere pentsatzen dut tokian tokiko proiektuek badutela bestela antolatu eta arrakastatsu izateko modua. <b>Debagoienean kantari<\/b> ekimen xumea <b>Durangaldean kantari <\/b>ere izan beharko litzateke, edo <b>Goierrin kantari<\/b>, edo <b>Bortzirietan kantari<\/b>, edo..&nbsp; Txaikovskiz gain euskal kantariak ere ezagun izan daitezen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Unai Iturriagak Berrian : Haurrek Txaikovski nor den badakite, baina Imanol ez; norbaitek bultzatu beharko luke hori. Eta ez du arrazorik falta! Besteak beste horrekin konturatuta Debagoienean Kantari ekimena jarri genuen martxan urriaren 20an. Ideia bat egiteko ETBko &#8220;Egin kantu&#8221; moduko bat da, baina baditu ezberdintasunak: Ez ditugu ume onenak aukeratu. Denak dira onak. Debagoieneko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[581,539,582],"class_list":["post-235","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-euskal_kantuak","tag-iturriaga","tag-kantari"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/235","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=235"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/235\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=235"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=235"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=235"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}