{"id":230,"date":"2007-12-07T16:49:37","date_gmt":"2007-12-07T16:49:37","guid":{"rendered":"http:\/\/www.arantzabal.com\/petti"},"modified":"2007-12-07T16:49:37","modified_gmt":"2007-12-07T16:49:37","slug":"petti","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/2007\/12\/07\/petti\/","title":{"rendered":"PETTI"},"content":{"rendered":"<p>Atzokua ez da erreza azaltzeko. Adibide batekin saiatuko naiz: azkenengo kantuan dozena bat minututik gora jardungo zeben, hala eta be ez neban gura bersi\u00f1ua akabau zeixen. Horra! amaitzia gura ez dozun kontzertu bat. <\/p>\n<p>Dale eta dale baterixa-jotzaille gazte profesionala lehenengo kantutik zeukan barretxuakin; bajistia erritmuan ondo eta taldekidiekin bat egindda; gitarriari soka bat apurtu eta beste gitarra bat ondorai\u00f1o eruan arren jarraittu egin zeban azkenengo kantuko hustutzia ez apurtzeko; ahotsa eta gitarrianak ez dauka izenik, edo bai, barkatu, badauka eta maiuskuletan: PETTI. <\/p>\n<p>Pentsatzen neban <a href=\"http:\/\/www.hotsak.com\/A\/Petti\/Etxeko_uzta\"><i>Etxeko uzta<\/i><\/a> ezingo zala hobetu\u2026 Bai\u00f1a bai, <a href=\"http:\/\/www.hotsak.com\/A\/Petti\/On\">azkenengo diskua<\/a> egin daben ONena da. Kantuak dare entzun eta entzun egindda aspertzen ez zazenak. Lasai eta gordin jarduten badaki, erritmo bizixan eta neurtu be bai, goiko erregistruetako amorru-ahotsetan zein behekuetan eroso, arpegio sinploi goxuetan noiz edo noiz eta mastillian gora eta behera ausardiaz askotan. Gitarrero fi\u00f1a eta gibeletik kantatzen daben monstruoa. Letrak be demasak dira. Hau danau diskuan, bai\u00f1a zuzenian?<\/p>\n<h3>Zuzenian<\/h3>\n<p>Zuzenian animalixa bat da Petti. Hain disko ona txiki geratzen da zuzenekuan erakusten daben indarrakin. Kantu gaztienak be hobetuta eta dana entzun nittuan, bizixago batzuk eta ahots joku diferentiekin beste batzuk. Ahots laguntzak gustatzen jataz, bai\u00f1a gutxitan moduan, ahots bakarrak bete egitten nindduan kantutik kantura, apenas botatzen da faltan beste mikrorik. Zein atrebiduko da ba basajaunaren onduan? <\/p>\n<p>Urteko emanaldi onena ikusi dodala badakit. Durangoko azoka guztian ez da egongo i\u00f1or ingurura be arrimauko jakonik. Ez dago bat Euskal Herrixan gitarria eta ahots nagusixa izan eta bixak hain ondo lotzen dittuanik. Haundikerixa barik, ez dago eta kitto! Eta hau holan izan arren batzuk bueltia emon ei zeben dozena bat euro karua dala-eta. Ez dot ulertzen! Kontzertu ona, aretua fenomenua, soi\u00f1ua argixa eta argixa entzuteko modukua. Antzokiko lagunek oso ondo antolatutako saiua. Atzo Gogortzak etara zotsan eteki\u00f1a aretoko ekipuari.<\/p>\n<p>Eskerrak, bestetik, badaren disko-etxiak musikan eta musiko onetan sinisten dabenak irabazixen gai\u00f1etik. Ez dot gura pentsatzia holakuen faltia zer litzaken.<\/p>\n<p>Hamabost urte pasau daukazen <i>Ene begiek<\/i> kantuarekin amaittu zeban kontzertua Pettik. Nik gura neuke kantuko erlojuaren orratzak herdoiltzen diran letxe <a href=\"http:\/\/www.plateruena.net\/eus\/\">Plateruena<\/a>kuak be herdoilduko balira, astiruago juango balitza denboria sikiera, <i>bizitza hau bakarra delako!<\/i><\/p>\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzokua ez da erreza azaltzeko. Adibide batekin saiatuko naiz: azkenengo kantuan dozena bat minututik gora jardungo zeben, hala eta be ez neban gura bersi\u00f1ua akabau zeixen. Horra! amaitzia gura ez dozun kontzertu bat. Dale eta dale baterixa-jotzaille gazte profesionala lehenengo kantutik zeukan barretxuakin; bajistia erritmuan ondo eta taldekidiekin bat egindda; gitarriari soka bat apurtu eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[107,109,51,154,197],"class_list":["post-230","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-azoka","tag-durango","tag-musika","tag-petti","tag-plateruena"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/230","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=230"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/230\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=230"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=230"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=230"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}