{"id":212,"date":"2008-02-20T18:30:39","date_gmt":"2008-02-20T18:30:39","guid":{"rendered":"http:\/\/www.arantzabal.com\/zein-erabili-huelga-edo-greba"},"modified":"2008-02-20T18:30:39","modified_gmt":"2008-02-20T18:30:39","slug":"zein-erabili-huelga-edo-greba","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/2008\/02\/20\/zein-erabili-huelga-edo-greba\/","title":{"rendered":"Zein erabili: huelga edo greba?"},"content":{"rendered":"<p>Nik egin dut aukera: <b>huelga erabiliko dut<\/b>. Baina zuen iritzia jaso gura nuke. Zuek ontzat emango zenukete esaldi hau Goienkarian agertuko balitz? &#8220;huelgak eragin handia izan du Debagoienean&#8221;.<\/p>\n<p>Gaztelerazko &#8220;huelga&#8221; berbatik hartuta erabiltzen dut nik &#8220;huelga&#8221;. Frantsesez, berriz, &#8220;gr\u00e8ve&#8221; erabiltzen dute eta hortik &#8220;greba&#8221;. Bai, lanuztea ere agertzen da hiztegietan baina&#8230;<\/p>\n<p>Sareko lagunek galderari erantzundakoa jaso dut blogeko mezu honetan. <a href=\"http:\/\/www.eizie.org\/Tresnak\/Itzul\">Itzul<\/a> eta <a href=\"http:\/\/eibar.org\/eibartarrak-zerrenda\/eibartarrak-posta-zerrenda\">Eibartarrak<\/a> zerrendatik hartu ditut erantzunok. Bietan naiz partaide eta biak dira eztabaidagune irekiak. <\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/eibar.org\/blogak\/mendiguren\">Xabier Mendigurenek<\/a> erantzun dit bizkorren eibartarrak zerrendan: <i>Goienkarirako nik ontzat emango nuke &#8220;huelga&#8221; hitza erabiltzea<\/i>. Segituan etorri da <a href=\"http:\/\/eibar.org\/blogak\/amatino\">Amati\u00f1o<\/a>ren erantzuna ere: <i>Gehiago esango deuat, &#8220;grebak&#8221; bajaukak &#8220;huelgak&#8221; ez daukan konnotazio semantikoa. &#8220;Huelga&#8221; naturalagoa dok, &#8220;garbiagoa&#8221;, karga ideologiko gutxiago,&nbsp; ondorioz, &#8220;sinesgarrixagoa&#8221;<\/i>.<br \/>Hau irakurrita galdetu diot ia zer esan gura duen <i>karga ideologico gutxiago<\/i> dioenean. Erantzuna da!: <i>Ia, batetik, &#8220;huelga&#8221; ondo daok, primeran daok eta Debagoienako jendiak, zeozer egittekotan, huelgia egin juan, ez grebia. Kazetaritza, bertsolaritza moduan, ez dok gramatikari eta irakaslieri errezoia emoteko, lelenguan aitzeko baino. Horrez gainera, berbok euren balore semantikua jakek, nahiz-ta bardin esangura izan. Subirotasuna\/burujabetza, asanblada\/biltzarra, greba\/huelga etab. etab. <br \/>Nere ustez, egun horretan, lanik ez egittiaren alde gehixago ahalegindu zittuan subirotasuna-asanblada-greba taldekuok,<br \/>burujabetza-biltzarra-huelgakoak baino. Orduan, behin&nbsp; gertatuezkero, eta arrakastaz gai\u00f1era &#8211;ondo ulertu bajuat&#8211;, &#8220;huelga&#8221; berbiak &#8220;unibersaldu&#8221; egitten jok &#8220;grebian&#8221; arrakastia. Baina, tira, hik galdetu, nik erantzun, i\u00f1ori ardura ez jakozen \u00f1abardurak&#8230;<br \/><\/i><br \/><a href=\"http:\/\/eibar.org\/eibartarrak-zerrenda\/eibartarrak-posta-zerrenda\">Eibartarrak zerrenda<\/a> oso bizia da, euskaraz dagoen biziena eta niretzako interesgarriena ere bada. Han jasotakoek bete naute, baina Itzul-eko jendearen iritzia jasotzea ere gura nuen, nire iritziaren aldekoegiak bakarrik batu ditudalakoan\u2026 Itzul-etik:<b><br \/><\/b><\/p>\n<ul>\n<li><b>Eneko Gotzon<\/b>ek: <i>Nik ez. &#8220;Greba&#8221; erabiliz gero, zergatik &#8220;huelga&#8221; ez? &#8220;Lanuzte&#8221; ere erabil dezakezu. Zuk erabaki.<\/i><\/li>\n<li><b>Gotzon Egia<\/b>k: <i>\u00abOpor-otsa dok txaide zabalan,\/ -ukabil sendo, so\u00f1anzki urdi\u00f1-\u00bb zioen Estepan Urkiagak, \u00abLangille eraildu bati\u00bb poeman. Sarasolak ere jasotzen du, bigarren adieran: \u00ab2. 1918 (G. er.) Lanuztea. OPOR EGIN. Lanera edo eskolara huts egin. Gaur Josebak opor egin du.\u00bb Egun, bakazi\u00f1uekin daukagu berdinduta, baina&#8230; Bai, badakit, \u00abOpor egunak eragin handia izan du Debagoienean\u00bb ez zen ber gauza izango. Ez eguna, ez esaldia \ud83d\ude42<\/i><\/li>\n<li><b>Xabier Andonegi<\/b>k: <i>Nik ez dut uste huelga ongi dagoenik euskara batuan. Ez dator, dakidala, hiztegi batuan. Ez dio axola greba nondik datorren, edo zein bidetatik etorri zaigun. Kontua da euskara batuan greba esaten dela eta hori erabat normalizatuta dagoela.<\/i><\/li>\n<li><b>Karlos del Olmo<\/b>k: <i>Orotarikoan huelga bat baino gehiago dago eta grebaren kontura azalpenezko edo polit bat: _Nahasdura bat hiri batean, errebolta edo _greva_ bat langilen artean_. Elsb _Fram_ 183. Ez da [&#8230;] huelgarik, grebarik edo lan uzterik izan_. MEIG VIII 37.<\/i><\/li>\n<li><b>Jon Agirre<\/b>k: <i>Goienkarian testua batuaz badago -esaldia behintzat badago-, nire iritzia da, &#8220;huelga&#8221; ez dagoela ondo erabilita. Baina euskalkian balego, edo azpieuskalkian edo euskalki aldaeran, orduan batuaz onartuta ez dauden bestelako hitzak erabiltzea egokia litzateke, delako hizkuntza aldaeran erabiliak badira. Bestea tranpa da.<\/i><\/li>\n<li><b>Xabier Andonegi<\/b>k berriz: <i>Beste gai bati buruz ari zela, I<a href=\"http:\/\/www.erabili.com\/zer_berri\/muinetik\/1140809639\">bon Sarasolak hauxe<\/a> idatzi zuen. <a href=\"http:\/\/www.erabili.com\/\">erabili.com<\/a>: &#8220;Eta Euskal Herri osoari begira telefonoa pausatu lehenetsiko bagenu, euskara batuaren une hoberenetara itzuliko ginateke, arkitu edo huelga erabiliagoak gorabehera aurkitu eta greba hautatu ziren uneetara; hots, euskara batua Euskal Herri osoari begira eraikitzen genuen une gogoangarri haietara.&#8221;<\/i><\/li>\n<li><b>Mikel Morris<\/b>-ek: <i>Nire ustez, &#8220;huelga&#8221; ez da erabili behar, prentsan ez behintzat. &#8220;Pertenezitu&#8221;, &#8220;joditu&#8221;, eta &#8220;bentana&#8221; hitzen mailan jarriko nuke. &#8220;Huelga&#8221; espa\u00f1ol hutsa da (uelga &#8220;etxeratuko&#8221; al dute, noizbait?). Ez da, ez,&nbsp; nazioarteko hitza. &#8220;Gr\u00e8ve&#8221; internazionalagoa da. Portugesez &#8220;greve&#8221; esaten dute, errumanieraz &#8220;greva&#8221;, eta beste hizkuntzetan ere &#8220;gr\u00e8ve&#8221; hitzaren baliokideak agertzen dira. Nazioarteko mailan, &#8220;gr\u00e8ve&#8221; eta &#8220;strike&#8221;&nbsp; (strajk, streik, eta antzekoak agertzen dira zenbait hizkuntzatan) gehienik erabiltzen diren hitzak dira. Lanuztea ingelesezko &#8220;work stoppage&#8221; delakoaren antzekoa da. Dena den, huelga e(u)spa\u00f1ola da. Hitz hori baztertzea, euskara zainduan behintzat, komeni da.<\/i><\/li>\n<\/ul>\n<p>Hauek denak irakurrita Eibartarrak zerrendara jo dut berriz. Gertukoa dut zerrenda eta iritzi eskea egin dut lotsa barik. Komentatu diet Itzul-en esandakoak zeintzuk diren eta jaso ditut beste iritzi batzuk: <\/p>\n<ul>\n<li><a href=\"http:\/\/goiena.net\/blogak\/elena\">Elena Laka<\/a>: <i>Iban, ni ez naiz itzultzailea, (eta orain konturatzen naiz behar bada horrelako eztabaidarik ez izateko laga niola itzultzaile izateari, besteak beste), baina aitak ondo sarmar erakutsi zidan euskaraz eta Goinkariaren irakurle fina naiz, eta portadan irakurriko banu &#8220;huelgak Debagoienean ez dakit zer&#8221;, ondo&nbsp; irudituko litzaidake. Horra neure iritzixa.<\/i><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/eibar.org\/blogak\/teknosexua\/\">Garikoitz Araolaza<\/a>: Deja vu. Ez naiz akordatzen zein hitzekin, baina izan genuen eztabaida hau. Ondo idazteko noren irizpideak jarraitu nahi dituzue? Hori erabakitakoan erantzuna erraza izango da.Dena dela, hizkuntza hiztunek egiten dugu, eta nork daki, igual hemendik 10 urtera euskara batuan &#8220;huelga&#8221; hitza hobetsiko da.<\/li>\n<li>&#8211; <a href=\"http:\/\/eibar.org\/materixala\/eibarko-euskara-aurkezpena-serafin-basauri\">Serafin Basauri<\/a>: <i>Irakorrittakuak irakorri eta gero be, begittantzen jata eibartarrontzat &#8220;huelga&#8221; edo &#8220;uelga&#8221; berbiak daukan tradizi\u00f1ua kontuan , &#8220;greba&#8221; berbia guztiz postizua dala baitta Goienkarirako be. Euskara Batuaren alde gare, bai\u00f1a ez dot zenbaitt jokabide ulertzen, esate baterako: takian-potian eta edozein erregistro idatzittan eta baztar guztietan &#8220;pairatu&#8221; gora eta &#8220;pairatu&#8221; behera&nbsp; daguan enpatxua, euskara batuan &#8220;sufritu&#8221;, &#8220;aguantatu&#8221;, &#8220;jasan&#8221;, &#8220;eroan&#8221;&nbsp; ez balegoz bezela.<\/i><\/li>\n<li>&#8211; <a href=\"http:\/\/eibar.org\/blogak\/oier\">Oier Araolaza<\/a>: <i>Toribio Etxebarrian lexikoiak sarrera moduan dakar &#8220;Huelgia&#8221;. Hauxe di\u00f1o berak: &#8220;Euskerizado al generalizarse la llamada cuesti\u00f3n social&#8221;. Nik hauxe ulertzen dot hortik: Eibarren ere huelgak egiten hasi ziranian, berbia bera euskara &#8220;bihurtu&#8221; zala&#8230; Adibide bat ere jartzen dau: &#8220;Quintana Hermanos-en lanteixetan Eibar-en lenengo huelgia&#8221;. Eibarko Hiztegian ere jasota dago sarrera, Toribiok esandako gauza berekin: <a href=\"http:\/\/www.eibarko-euskara.com\/hiztegia.php?ek=xehe&amp;zein=3594\">http:\/\/www.eibarko-euskara.com\/hiztegia.php?ek=xehe&amp;zein=3594<\/a><\/i><\/li>\n<li>&#8211; <a href=\"http:\/\/eibar.org\/blogak\/leire\">Leire Narbaiza<\/a>: <i>Aupa, Huelga bezain erdelduna da greba neretako. Zuzen-zuzenian auzo erderatik hartuta. Hiztegi batuan ez dator huelga, bai\u00f1a normal-normala da gure artian. Goienkarixan eta batuan nere eritxixan egokixa da. Iru\u00f1an eta Baionan irakortzeko balitza, biherbada, ez. Itzultzaille batek &#8220;tranpa&#8221; berbia aittatu dau. Ez da tranpia. Herri beste batua dagoz. Eta debagoienako batuan hulega sartzen dala uste dot Guardasola eta bentania askondako barbarismuak dira. Juanmartin Elexpuruk Cum laude etara eban doktore tesixan bentana berbia defendatziagaittik&#8230;<\/i><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/eibar.org\/blogak\/prospektiba\">Eneko Astigarraga<\/a>: <i>Eibarko forjarien kantan &#8220;lan uztea&#8221; erabiltzen da: &#8220;Gaur forjariak lana utzirik gatoz guztiok kalera &#8230;&#8221;. Baina uste dut bertsolaria ez zela eibartarra. Serafinekin bat, &#8220;huelgia&#8221; ein dogu edo huelgia dago, &#8220;greba&#8221; baino normalago entzuten da Eibarren. Ibanek galdetu duelako estrainakoz nabil iritzia emoten hizkuntz kontu hauetan, baina guztiz ezjakina naiz.<\/i><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/eibar.org\/blogak\/orakulua\">Oier Gorosabel<\/a><i>: Jojo Bidart kazetarixak kontau zeskuan Arrosako billera baten: Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberuako euskal irratixetan batuaz egin nahi dabe, bai\u00f1a hai\u00f1 egitten jake entzuliei arrotza eze, &#8220;iparraldeko batua&#8221; izeneko gauza bat desarrollau bihar izan dabe albistiak amankomunian emoteko. <br \/>Bizkaia irratixan, antzera gertatzen da, &#8220;bizkaiera batuakin&#8221;.<br \/>Urte batzutan batzera, batzera joeria egon da, eta oi\u00f1 ostera euskalkixetara itzultzekua. &#8220;Greba&#8221;n aldekuak beste denpora baten ataskauta geratu dittuk, Iban. HUELGA eta kitto.<\/i><\/li>\n<\/ul>\n<p>Gerora etorri dira Itzul-etik beste pare bat erantzun: <\/p>\n<ul>\n<li><b>Karlos del Olmo<\/b>k<i> <\/i>berriz idatzi du huelga Euspa\u00f1ola dela esan dutenei erantzunez<i>:<br \/>\nEuslpa\u00f1ola? Alegia, euskaldun batek (Txirritak, adibidez)<br \/>\nnatural-natural darabilen mailegu irentsia? Nazioartekotasunaren<br \/>\nizenean mendebaldeko euskaran ondo erroturiko mailegu bat alde batera<br \/>\nutzi behar? Hain gara hitzez aberats ze botatzeko moduan ere garen?<br \/>\nHamaika ikusteko jaioak gara, benetan! Dena dela, beste gauza askotan<br \/>\nbezala, iritziak iritzi, erabakiak erabaki, gustuak gustu eta<br \/>\ngomendioak gomendio, hiztunak guren duten bidetik joan doaz, hizkuntza<br \/>\nbizi guztietan legetxe, bestalde.<br \/>\n&nbsp;<b>ANTXOKO HUELGA<\/b><br \/>\n&nbsp;Jose Manuel Lujanbio, Txirrita, 1919<br \/>\n&nbsp;Mila bederatzi ehun kunplitu eta hemeratzigarren urtean,<br \/>\n&nbsp;huelga baten bidez okertu gera Antxoko partean;<br \/>\n&nbsp;buruzagia balitz bezela oiartzuarren tartean,<br \/>\n&nbsp;guri bengantzan hasi zerate oso gorroto fuertean;<br \/>\n&nbsp;beti gogoan izango degu bizirik geran artean.<\/p>\n<p>Adenda moduan: Zelan ahoskatzen dute greba berba hori euskalkikotzat ez<br \/>\ndutenek (alegia, mendebaldeko gehienek)? Nik huelgia entzunda nago<br \/>\nkalean&#8230; eta ez euspa\u00f1olen ahoan, jakina. Eta lan uzterik ere nekez<br \/>\negingo du lanik barik, behar egiten duen nekezaleak&#8230; Lekukotasunak<br \/>\nlekukotasun, Mitxelenak berak greba, huelga eta lanuzte erabiltzen<br \/>\nzituen&#8230; Dena dela,<br \/>\nzergatik da hobea (nazioartekoa izan arren) frantsesetik hartutako<br \/>\nmailegua gaztelaniatik hartua baino? Gustatu ala ez, euskal hiztunen<br \/>\nmasa mendebaldekoa da (nori berea&nbsp; zuzenbidea izateak lege behar luke<br \/>\nhizkuntz erabakietan ere).<br \/>\n    <\/i><\/li>\n<li><b>Alfonso Mujika<\/b>: <i>Arrazoi osoa duzu, Karlos. Txirrita eta Mitxelena euspa\u00f1olez gainera, Urruzuno, Arrese-Beitia, Ugalde eta Eguzkitza ere idazle euspa\u00f1olak izan ziren; baita Joseba Sarrionandia, Andu Lertxundi, Josu Zabaleta, Inazio Mujika, Pablo Sastre&#8230;<\/i>&nbsp;&nbsp;&nbsp; Eta gu, inozook, ezta ohartu ere. Beharrik, iritsia da itsuok argituko gaituena.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Eta bai, hauek denak irakurrita <b>huelga<\/b> erabiliko dut lasai asko. Ez lasai asko bakarrik, baita konbentzimenduz ere. Pentsatzen dut adibide xume hau izan daitekeela pentsamolde oso baterako lagun.<\/p>\n<p>Eskerrik asko, benetan, zuen iritzia eman duzuen guzti-guztioi.<\/p>\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nik egin dut aukera: huelga erabiliko dut. Baina zuen iritzia jaso gura nuke. Zuek ontzat emango zenukete esaldi hau Goienkarian agertuko balitz? &#8220;huelgak eragin handia izan du Debagoienean&#8221;. Gaztelerazko &#8220;huelga&#8221; berbatik hartuta erabiltzen dut nik &#8220;huelga&#8221;. Frantsesez, berriz, &#8220;gr\u00e8ve&#8221; erabiltzen dute eta hortik &#8220;greba&#8221;. Bai, lanuztea ere agertzen da hiztegietan baina&#8230; Sareko lagunek galderari erantzundakoa [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[527,528,529],"class_list":["post-212","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-greba","tag-huelga","tag-lanuztea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/212","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=212"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/212\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=212"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=212"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=212"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}