{"id":210,"date":"2008-03-09T20:01:50","date_gmt":"2008-03-09T20:01:50","guid":{"rendered":"http:\/\/www.arantzabal.com\/bizitza-bizitza-da"},"modified":"2008-03-09T20:01:50","modified_gmt":"2008-03-09T20:01:50","slug":"bizitza-bizitza-da-handiena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/2008\/03\/09\/bizitza-bizitza-da-handiena\/","title":{"rendered":"Bizitza bizitza da, handiena"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.info\/blogak\/imanol\/\">Imanol Murua<\/a><br \/>\nkazetariak idatzitakoa oso osorik mezu honetan. Idazten ekin naiz,<br \/>\nbaina asmatu ez. Ulertu ere ez dut ulertzen gertatzen dena eta azaldu&#8230; ezin berbak josi saiatu naizen arren. <a href=\"http:\/\/tinyurl.com\/397na3\">Berria<\/a> egunkaritik hartua: \n<\/p>\n<p>Zaila da bizkarrezurrean behera hotzikara ez sentitzea, albistea<br \/>\nentzunda. Euskal herritar bat beste euskal herritar bati hurbildu zaio,<br \/>\ngizaseme bat beste gizaseme bati, bost tiro eman dizkio eta hil egin<br \/>\ndu. Isaias Carrasco, 42 urteko arrasatearra, PSE-EEko zinegotzi ohia.<br \/>\nBi alaba eta semea, aitarik gabe. Emaztea, alargun. Gurasoak, semea<br \/>\nbetiko galduta. Inoiz konpondu ezingo den kaltea.\n<\/p>\n<p>ETAk erabaki du Isaias Carrasco hiltzea. Giza eskubideen artean<br \/>\noinarrizkoena, bizitzeko eskubidea, kendu egin dio euskal herritar<br \/>\nbati, giza eskubide guztien jabe beharko lukeen gizasemeari.\n<\/p>\n<p>Garai batean PSE-EEko zinegotzia izan zelako aukeratu bide du<br \/>\nETAk Isaias Carrasco. 2003ko hauteskundeetan 2.375 arrasatearren botoa<br \/>\njaso zuen zerrendako kidea. Ikuspegi politikotik, gaur egun inolako<br \/>\nardurarik ez zuen herritarra. Bizkartzainik ez zuena. Alderdi<br \/>\nsozialistako militanteen artean, katebegi ahulena.\n<\/p>\n<p>Kargurik gabeko militantearen aurka eginez, alderdi<br \/>\nsozialistari bete-betean jotzeaz gain, PSOEko -edo PPko- kideen artean<br \/>\njomuga izan daitezkeenen taldea, mehatxatuen taldea, izugarri handitu<br \/>\ndu ETAk, lehendik ere oso zabala zen zirkulua are gehiago zabalduz.<br \/>\nLekutan daude Komando Autonomo Antikapitalistek 1984an Enrique Casas<br \/>\nsenatari sozialista hil zutenean -hauteskunde kanpaina baten bukaeran,<br \/>\nhura ere- ETA militarrak eta Herri Batasunak hilketa hura arbuiatu<br \/>\nzuteneko garaiak, politikari bat hiltzea onartezintzat zutelako. <\/p>\n<p>Ataka zailean dago ezker abertzalearen ildo nagusia, bere<br \/>\nosoan. Joko politikoaren zelai ofizialetik kanporatua, buruzagi<br \/>\npolitikoak espetxeratuta, eskuak lotuta eduki nahi dute Estatuko<br \/>\naginteguneek. Politikaren zelaian pausoak emateko ezinduta, egunetik<br \/>\negunera zailago du prozesuaren alternatiba prozesua dela sinestea.<br \/>\nPolitika egitea eragozten badizute, nekez sinetsiko baituzu politikaren<br \/>\naukeratan.\n<\/p>\n<p>Eta, ataka horretan, bidegabekeriari bidegabekeriarekin<br \/>\nerantzuteko hautua egin du ETAk. Batasunak, EAE-ANV eta beste<br \/>\nhainbestek jasaten duten bidegabekeria politiko eta humanoari<br \/>\nerantzuteko, autobideko ordainleku bateko langilea hil du. Gorpu bat<br \/>\nmahai gainean, Espainiako Gobernuaren eta alderdi nagusien politika<br \/>\nbaldintzatzen saiatzeko.\n<\/p>\n<p>Jatorrian, arazo politikoa dago. Itsuak ere ikusten du. Gatazka<br \/>\npolitikoa. Herri baten erabakitzeko eskubidearen ukazioa. Jakina da<br \/>\ngatazka politikorik gabe ETArik ez legokeela, hilketarik ez legokeela.<br \/>\nBaina itsuak ere ikusten du gatazka politikoa konpondu ezinik<br \/>\njarraitzearen ondorio derrigorrezkoa ez dela ETAk ekintza armatuak<br \/>\negiten jarraitzea. Atentatuak egitea, ETAk esku artean dituen<br \/>\naukeretako bat da. Isaias Carrascoren heriotza, ETAren erabakiz ekidin<br \/>\nzitekeen tragedia da. <\/p>\n<p>Atentatu bakarra den, edo ziklo armatu gordin baten hasiera,<br \/>\nETAk erabakiko du. Gertaera honek ezker abertzale politikoan<br \/>\nzalantzarik gabe eragin duen ezinegonak biderik egingo duen, inoiz<br \/>\njakingo dugu. Eta atzokoak konponbidea zer neurritaraino zailduko duen,<br \/>\ndenborak esango du. <\/p>\n<p>Bitartean, <a href=\"http:\/\/www.atxaga.org\/\">Bernardo Atxaga<\/a>k idatzi eta <a href=\"http:\/\/www.jabiermuguruza.net\/index.php?page=2&amp;lang=eu&amp;disko=abenduak\">Jabier Muguruza<\/a>k abestutakoa gogoratzea merezi du. Bizitza, bizitza da.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Imanol Murua kazetariak idatzitakoa oso osorik mezu honetan. Idazten ekin naiz, baina asmatu ez. Ulertu ere ez dut ulertzen gertatzen dena eta azaldu&#8230; ezin berbak josi saiatu naizen arren. Berria egunkaritik hartua: Zaila da bizkarrezurrean behera hotzikara ez sentitzea, albistea entzunda. Euskal herritar bat beste euskal herritar bati hurbildu zaio, gizaseme bat beste gizaseme bati, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[520,522,519,242,283,518,521,284],"class_list":["post-210","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-atentatua","tag-atxaga","tag-carrasco","tag-eta","tag-imanol","tag-isaias","tag-muguruza","tag-murua"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/210","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=210"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/210\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=210"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=210"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=210"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}