{"id":205,"date":"2008-04-07T21:01:27","date_gmt":"2008-04-07T21:01:27","guid":{"rendered":"http:\/\/www.arantzabal.com\/wikipediak-25000-artikulu-nik-25000-spam-mezu"},"modified":"2008-04-07T21:01:27","modified_gmt":"2008-04-07T21:01:27","slug":"wikipediak-25-000-artikulu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/2008\/04\/07\/wikipediak-25-000-artikulu\/","title":{"rendered":"Wikipediak 25.000 artikulu"},"content":{"rendered":"<p><i><br \/>\nEuskarak Interneten leku garrantzitsua izan dezan ari gara lanean,<br \/>\neuskara garatu eta zabaltzeko beharrezkoa den ingurua baita sarea, eta<br \/>\nhorren alde jarraituko dugu lanean<\/i> diote wikipediak 25.000 artikulu<br \/>\nditueta-eta kaleratutako idatziak. Idatzi osoa barrenean jarriko dut. <\/p>\n<p>25.000 artikulu borondatez egin izana zoriontzekoa da. Zenbakiak,<br \/>\naldiz, nire postako 25.000 spam mezuak akordatu eragin dizkit.<br \/>\nMartxotik gaur arte jasotako KAKA da googleren zerbitzuak egoki<br \/>\nfiltratzen didana. Eskerrak zerbitzua ona (eta doakoa) den. Kaketan<br \/>\nplof nengoke bestela.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/16119289@N00\/2395779788\/\" title=\"SPAM25000 por iarantzabal, en Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm3.static.flickr.com\/2232\/2395779788_d523ac8e4e_o.jpg\" alt=\"SPAM25000\" height=\"262\" width=\"244\"><\/a><\/p>\n<p>Gaur ez da penaz<br \/>\negoteko eguna spamagatik. Gaur pozik egoteko eguna da. Zorionak <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Azala\">euskal wikipedia<\/a> egiten duten<br \/>\nguzti-guztiei, artikulu bakarra idatzi duten denei eta baita lan<br \/>\ngehiago hartzen dutenei ere. Ez doa spama doan abiadan, baina ez da makala euskaldunok egindako lana. Biba euskaldunak!<\/p>\n<p>&#8212;&#8212;&#8212;-<br \/><a href=\"http:\/\/www.gipuzkoaeuskara.net\/\">Gipuzkoaeuskara.net<\/a> webgunetik hartu dut idatzia, baina hainbat blogarik eman dute idatziaren berri. Horratx hemen ere:<\/p>\n<h3>Euskarazko Wikipediak, 25.000 artikulu<\/h3>\n<p>                      <img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.gipuzkoaeuskara.net\/albisteak\/1207579017\/wikipedia.gif\" alt=\"wikipedia.gif\" align=\"top\" border=\"0\"><\/p>\n<p>               <b><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/\">Euskarazko Wikipediak<\/a>, sarean den euskal entziklopedia aske handienak, 25.000 artikuluen muga gainditu du. <a href=\"http:\/\/wikipedia.org\/\">Wikipedia<\/a> entziklopedia eleanitza da, eduki askeduna eta dohainekoa, edonork eraiki eta ekarpenak egiteko aukera ematen duena.<\/p>\n<p><\/b><\/p>\n<p>Muga gainditu duen 25.000 artikulua <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Euskal_Herriak_Bere_Eskola\">Euskal Herriak Bere Eskola<\/a> izan da. Aurrekoa, Finlandiako <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Maunu\">Maunu<\/a> herriaren ingurukoa izan da, eta 25.001.a <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Sunset_Boulevard\">Sunset Boulevard<\/a> filmaren ingurukoa.<\/p>\n<p>Entziklopedia tradizionaletan ez bezala, Wikipediak bere<br \/>\nkomunitatearen ahaleginean uzten du artikuluak sortzea, gainbegiratzea<br \/>\nedota zuzentzea. Komunitate horren partaideei \u00abwikilari\u00bb edota<br \/>\n\u00ablankide\u00bb deritze. Ez dago artikuluak berrikusten dituen lantalde<br \/>\nprofesionalik, wikilarien eskuetan geratzen da dena. Ez dago agintzen<br \/>\nduen inor, erabakiak wikilari guztien arteko bozketa bidez ematen<br \/>\nbaitira, ahal den adostasun handiena bilatuta betiere.<\/p>\n<p>Proiektu asko sortu izan dira historian zehar Euskal Herrian<br \/>\nauzolanaren bidez. Ez dugu inolako dirurik edo ondasun materialik<br \/>\njasotzen eginiko lanagatik. Hala ere, ikasten den guztia, gisa honetako<br \/>\nproiektu baten partaide izatea edota <a href=\"http:\/\/www.argia.com\/argiasariak.htm\">Argia Sarien<\/a> bitartez izandako aitorpena, hori dena ordainezina da.<\/p>\n<p>Gizartean Internetek leku gero eta garrantzitsuago duenez,<br \/>\nbeharrezkoa da euskararentzat sarean proiektu sendo eta oinarrizkoak<br \/>\nizatea. Horien artean dago Wikipedia, gizateria osoaren jakintza doan<br \/>\neta aske banatzeko sortu genuen proiektua. Horretan sinesten dugu:<br \/>\ninternauta euskaldunek, dauden lekuan daudela, gizadiaren informazio<br \/>\nahalik eta osatuena jasotzeko aukera izatea, beste hizkuntzetara jo<br \/>\nbehar izan gabe.<\/p>\n<p>Jakintza askean sinesten dugu, jakintza baita aske egiten gaituena, jakintza baita gizarteari emateko daukagun opari onena.<\/p>\n<p>Euskarak Interneten leku garrantzitsua izan dezan ari gara lanean,<br \/>\neuskara garatu eta zabaltzeko beharrezkoa den ingurua baita sarea, eta<br \/>\nhorren alde jarraituko dugu lanean. Euskara teknologia berrietan,<br \/>\nsarean, komunikazioaren munduan sustatzen duen baliabidea da Wikipedia;<br \/>\ndenon artean, auzolanean, euskaldun guztiok euskaldun guztiontzako<br \/>\nsorturiko edukia biltzen duena.<\/p>\n<p>Zuk ere egin dezakezu jakintza aske eta euskaldunaren alde, edonork<br \/>\nhartu baitezake parte proiektu honetan: ez da inolako gaitasun<br \/>\nberezirik behar, ekarpen guztiak ongietorriak bezain beharrezkoak dira.<br \/>\nHurrengoan, agian zu, irakurle, edota zure auzokoa, lankidea,<br \/>\nsenidea&#8230; izango zarete euskarazko jakintza askearen sortzaile eta<br \/>\nsustatzaile. <\/p>\n<p>\nGotzon Egia, Mikel Iturbe eta Arkaitz Zubiaga<br \/>\n<a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/\">Euskarazko Wikipedia<\/a><\/p>\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskarak Interneten leku garrantzitsua izan dezan ari gara lanean, euskara garatu eta zabaltzeko beharrezkoa den ingurua baita sarea, eta horren alde jarraituko dugu lanean diote wikipediak 25.000 artikulu ditueta-eta kaleratutako idatziak. Idatzi osoa barrenean jarriko dut. 25.000 artikulu borondatez egin izana zoriontzekoa da. Zenbakiak, aldiz, nire postako 25.000 spam mezuak akordatu eragin dizkit. Martxotik gaur [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[439,502],"class_list":["post-205","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-spam","tag-wikipedia"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/205","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=205"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/205\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=205"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=205"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=205"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}