{"id":202,"date":"2008-04-16T20:04:08","date_gmt":"2008-04-16T20:04:08","guid":{"rendered":"http:\/\/www.arantzabal.com\/wwwahotsakcom-kriston-proiektua"},"modified":"2008-04-16T20:04:08","modified_gmt":"2008-04-16T20:04:08","slug":"www-ahotsak-com-kriston-proiektua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/2008\/04\/16\/www-ahotsak-com-kriston-proiektua\/","title":{"rendered":"www.ahotsak.com: kriston proiektua!"},"content":{"rendered":"<p>Gaur, asko maitte doten proiektu bat aurkeztu da Donostian, Koldo Mitxelenan: <b>Euskal Herriko Ahotsak<\/b>. Aintzane Agirrebe\u00f1a eta Asier Sarasuak emon dittue azalpenak eta horren laburpena ekarri dot hona, barrenian dago. Penaz nago Patxi Baztarrikaren esanak hemen ez jasotziakin,&nbsp; ze oso ondo<br \/>\negon da: Jantzitta, zehatz eta sinistuta. Ez da aurkezpen guztietan pasatzen dan kontu bat, bai\u00f1a Baztarrikaren hau bereziki ona pentsau jata. Badihardugu elkariaren prentsa-oharretik etarata:<a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/16119289@N00\/2419174106\/\" title=\"AsierAintzanePatxi por iarantzabal, en Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm4.static.flickr.com\/3168\/2419174106_08bb2bb654.jpg\" alt=\"AsierAintzanePatxi\" height=\"256\" width=\"500\"><\/a><\/p>\n<h4>Helburua<\/h4>\n<p>Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.<\/p>\n<h4>Egiten dugun lana:<\/h4>\n<ul>\n<li>Jende nagusiari elkarrizketa egin bideoz, euskal herri guztietako hizkerak eta ahozko ondarea biltzeko. Gainera, lehendik egindako grabazio zaharrak ere berreskuratzen ditugu.<\/li>\n<li>Materiala katalogatu landu eta kodifikatu; datu-basean txertatu.<\/li>\n<li>Grabazioak transkribatu eta editatu<\/li>\n<li>Informazioa online jarri<\/li>\n<\/ul>\n<h4>2004tik gaurdaino jasotako informazioa <\/h4>\n<p>* Herriak: 62<br \/>* Hizlariak: 986<br \/>* Zintak: 1212<br \/>* Pasarteak: 7722<br \/>* Transkripzioak: 1572<br \/>* Audioak: 1176<br \/>* Bideoak: 1021<\/p>\n<p>Webgunea: <a href=\"http:\/\/www.ahotsak.com\/\">http:\/\/www.ahotsak.com\/<\/a> Etengabe ari gara materiala biltzen, lantzen eta datu-basea eguneratzen. Helburua da, 2012. urterako euskal herri guztietako lekukotasunak jasotzea eta online jartzea.<\/p>\n<h4>Ezaugarriak<\/h4>\n<p>&nbsp;&nbsp;&nbsp; * Euskal Herri osoko datuak biltzen ditu.<br \/>&nbsp;&nbsp;&nbsp; * Publikoa eta doakoa da.<br \/>&nbsp;&nbsp;&nbsp; * Proiektu irekia da, eta interesa duen orok har dezake parte.<br \/>&nbsp;&nbsp;&nbsp; * Hainbat ikerlari eta proiektu biltzen ditu bere baitan.<br \/>&nbsp;&nbsp;&nbsp; * Metodologia sistematikoa eta zehatza jarraitzen da.<br \/>&nbsp;&nbsp;&nbsp; * Informazioa herrika eta gaika antolatuta dago.<br \/>&nbsp;&nbsp;&nbsp; * Era guztietako hartzaileak izan ditzake: ikerlariak, ikasleak,<br \/>zaletuak, senideak&#8230; filologoak, historialariak, antropologoak&#8230;<\/p>\n<p>Proiektuaren eta webgune honen ardura Badihardugu Euskara Elkartearena da. Hala ere, egitasmo honen asmoa da, Euskal Herriko edozein elkartek eta ikerlarik parte hartu ahal izatea Ahotsak.com-en, eta dagoeneko hainbat udal, elkarte eta ikerlarirekin ari gara elkarlanean, denon artean ahalik eta proiektu sendo eta biziena lortu ahal izateko.<\/p>\n<p>Entzulien artian euskaralari fi\u00f1ak:<br \/>\n<a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/16119289@N00\/2418350685\/\" title=\"BasauriElexpuru por iarantzabal, en Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm4.static.flickr.com\/3122\/2418350685_0e3844c49f.jpg\" alt=\"BasauriElexpuru\" height=\"331\" width=\"500\"><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur, asko maitte doten proiektu bat aurkeztu da Donostian, Koldo Mitxelenan: Euskal Herriko Ahotsak. Aintzane Agirrebe\u00f1a eta Asier Sarasuak emon dittue azalpenak eta horren laburpena ekarri dot hona, barrenian dago. Penaz nago Patxi Baztarrikaren esanak hemen ez jasotziakin,&nbsp; ze oso ondo egon da: Jantzitta, zehatz eta sinistuta. Ez da aurkezpen guztietan pasatzen dan kontu bat, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[210,475,496,497],"class_list":["post-202","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-ahotsak","tag-badihardugu","tag-koldo","tag-mitxelena"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/202","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=202"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/202\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=202"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=202"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=202"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}