{"id":176,"date":"2008-09-29T22:55:58","date_gmt":"2008-09-29T22:55:58","guid":{"rendered":"http:\/\/www.arantzabal.com\/kazetaritzarik-bada-interneten"},"modified":"2008-09-29T22:55:58","modified_gmt":"2008-09-29T22:55:58","slug":"kazetaritzarik-bada-interneten","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/2008\/09\/29\/kazetaritzarik-bada-interneten\/","title":{"rendered":"Kazetaritzarik bada Interneten?"},"content":{"rendered":"<p>Ur handiegitan sartuko nintzateke galderari erantzuten hastearekin batera. Ez pentsa, tentazioa ere izan dut ze badago, esaterako, blogak kazetaritza ez direla dioenik, batetik; eta bestetik, baita Interneten egiten den euskal kazetaritzak gero eta leku handiagoa duela dioenik. Hor daude, esaterako, herriz herriko atariak orain sei-zazpi&nbsp; urte egiten zen kazetaritza modutik (copy\/paste paperetik) asko garatu direnak. Herri kazetaritzari ikusten diot etorkizuna eta hori Interneten izango da.<\/p>\n<p>Izana eztabaidagai den honetan izenaz jarriko dut nik zalantza-mezu honetan. Zer demontre da egiten dugun hau?<\/p>\n<ul>\n<li><b>Kazetaritza digitala: <\/b>Nik deitu izan diot horrela, baina aspalditxoan gehiagotan darabilt telebista digitala han eta hemen. Hori horrela, gutxiagotan erabiltzen dut &#8220;digitala&#8221; Interneten egiten den kazetaritza aipatzeko. Irratiak ere digitalak dira&#8230; <\/li>\n<li><b>Kazetaritza, beste barik:<\/b> Eta zergatik ez deitu kazetaritza eta listo? ez dut erabiltzen paper-kazetaritza edo telekazetaritza edo&#8230; Bai, kazetaritza bada, baina askotan motz geratzen zait ze berba horretan ez ditut antzematen multimedia izakera, hipertestualitatearen garrantzia, interaktibotasuna (orain telebistan ere lantzen diharduguna) edo multimedia izatea<\/li>\n<li><b>Sareko kazetaritza: <\/b>Sarean egiten dena delako diot&#8230; Irratian egiten dena irrati-kazetaritza izango da, baina inork erabiltzen du papereko kazetaritza edo antzerakorik? <\/li>\n<li><b>Kazetaritza online: <\/b>Edo on-line, hau ere topatu daiteke sarean, eta nik askotan erabili dut. Badakizue, kanpoko berbek ematen duten erakarpen kutre horregatik-edo. Badakizue zelako erakargarri egiten zaizkigun berba berriak&#8230; &#8220;online journalism&#8221; berba pareak milio erditik gora bilaketa ematen ditu Googlen.<\/li>\n<li><b>Multimedia kazetaritza: <\/b>Bor-bor dago gure inguruan kazetari multimedia, eta zelan kazetari multimedia erabiltzen dudan irratian, telebistan, Interneten eta paperean erraztasunez moldatzen den kazetariari deitzeko&#8230; Interneten idazten duena baino haratago doa multimedia kazetaritza.<\/li>\n<li><b>Internet kazetaritza: <\/b>Ez dut bi berben arteko uztarketa desegoki ikusten. Ez dakit baina asko erabiliko den, Googlek ezetz esaten dit.<\/li>\n<li><b>Ziberkazetaritza: <\/b>Berba hauxe erabiltzen dut aspaldian. Neologismo bat akaso, edo ez hain berria ere. Uste dut definitzen duela Interneten egiten den kazetaritza modua. Nik irakurtzen ditudan euskal Internautek erabiltzen dute, behintzat. <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/faroa\">Joxe<\/a> eta Huheziko ikasleak atzetik dituen <a href=\"http:\/\/komunikazioglosategia.pbwiki.com\/\">glosategia komunikazioaren gainean<\/a> begiratu dut, baina han ez dago&#8230; (portzierto, lan ona).<\/li>\n<li><b>&#8230; besterik?<\/b><\/li>\n<\/ul>\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ur handiegitan sartuko nintzateke galderari erantzuten hastearekin batera. Ez pentsa, tentazioa ere izan dut ze badago, esaterako, blogak kazetaritza ez direla dioenik, batetik; eta bestetik, baita Interneten egiten den euskal kazetaritzak gero eta leku handiagoa duela dioenik. Hor daude, esaterako, herriz herriko atariak orain sei-zazpi&nbsp; urte egiten zen kazetaritza modutik (copy\/paste paperetik) asko garatu direnak. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[91,423,424],"class_list":["post-176","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-internet","tag-kazetariza","tag-ziberkazetaritza"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/176","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=176"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/176\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=176"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=176"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=176"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}