{"id":1300,"date":"2023-04-05T12:59:50","date_gmt":"2023-04-05T11:59:50","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/?p=1300"},"modified":"2023-04-05T12:59:51","modified_gmt":"2023-04-05T11:59:51","slug":"goienako-testuak-makinak-irakurtzen-ditu-eta-zelan-irakurri-gainera-aurrerapen-handia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/2023\/04\/05\/goienako-testuak-makinak-irakurtzen-ditu-eta-zelan-irakurri-gainera-aurrerapen-handia\/","title":{"rendered":"Goienako testuak makinak irakurtzen ditu! eta zelan irakurri, gainera! Aurrerapen handia"},"content":{"rendered":"\n<p>Inteligentzia Artifiziala erabilita lortu dugu goiena.eus-eko testuak irakurtzea. Albisteak, argazki galerietako testua, bideoetako testua&#8230; Ahots sintesia aplikatu eta martxan! Martxan dugu goiena.eus-en. Aurrerapen handia egin dugu eta behar beharrezko bidelagunekin egin ere, Orain enpresarekin. Goienan 0km-ko Inteligentzia Artifiziala darabilgu. Euskarak horixe behar du. Txikiegiak gara erraldoiek begira gaitzaten. Hautua izan da: &#8220;egin dezagun!&#8221;.<\/p>\n\n\n\n<p>Urteak behar izan ditugu gauden lekura heltzeko. Hori bai, egoskorrak gara, laguntza teknologiko ona izan dugu, lankidetza ona. Egin ezazue zeuek proba: goiena.eus klikatu eta barra bat agertuko zaizue goian.<\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">Gizarterako egiten dugu lan<\/h2>\n\n\n\n<p>Magnate batzuen asmakizun liluragarria da bai ChatGPT, baina kontuz! Argi izan behar dugu gu garela multinazional horietatik zintzilik gauden txotxongiloak, jostailuak.<\/p>\n\n\n\n<p>Horrek zer esan nahi du, muzin egin behar diogula teknologia horri? Ez. Menperatu behar dugu Inteligentzia Artifizialaren arloa bai edo bai. Tokatuko zaigu berriz ere korronte-kontra igeri egitea. Geure alde, baina igeri! Ekinean harrapa gaitzatela berrikuntzek!<\/p>\n\n\n\n<p>Euskarazko ahots sintesiarekin egin duguna da igeri. Kilometroak egin ditugu. Kilometroak, ez diruaren alde, ez agintekeria lortzeko, ez handikeriagatik. Puntan jartzen gara bizi dugulako gure hizkuntza, bizirik nahi dugulako euskara. Puntan nahi dugulako. Ordu inbertsioa da? Bai. Gure egiteko zuzena da? Ez da inporta. Egin egiten dugu, egunero kazetaritza profesionala egiteaz gain badugu gizarte erantzukizun bat ere eta hizkuntzarekin lotutako garapena badagokigu. Kazetaritzan jarraitu behar dugu galdera humanoak egiten, gertuko kazetaritzan inbertitzen, robotek ez dute-eta hori egiterik. Eta badagokigu Goiena moduko enpresa txikiei IA erabiltzea.<\/p>\n\n\n\n<p>Emango ditugu pausoak, jarraituko dugu euskarazko erremintetan inbertitzen. Ezin dugu Googlek noiz ikusiko gaituen zain egon. Zergatik? Balitekeelako ez begiratzea.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta jarraitzen dugu <a href=\"https:\/\/www.orai.eus\/eu\">Orai enpresarekin<\/a> garapenak egiten, makina hobetzen. Lortzen ari gara Debagoieneko berbak, aditzak, esamoldeak\u2026 ikastaraztea. Euskalkia erakutsiko diogu estandarraren mesedetan. Eten barik lanean, dabilen harriari ez zaio eta goroldiorik lotzen.<\/p>\n\n\n\n<p>Inteligentzia Artifiziala, antropomorfismorik gabe. Badugu tendentzia bat makina hauek emozioak balituzte moduan ikustera, balekite moduan zer den krudela, tristea, ironia&#8230; Baina ez. Aurrean duguna da makina bat, emoziorik ezin izan dezakeena, nahiz eta pertsonon hizkuntzak ondo imitatu. Erabilgai zaigu eta aprobetxa dezagun, baina kazetaritzak humanoago egiten gaituela sinetsita. Behar dugu gertuko kazetariek egindako kazetaritza. Inoiz baino gehiago! <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Inteligentzia Artifiziala erabilita lortu dugu goiena.eus-eko testuak irakurtzea. Albisteak, argazki galerietako testua, bideoetako testua&#8230; Ahots sintesia aplikatu eta martxan! Martxan dugu goiena.eus-en. Aurrerapen handia egin dugu eta behar beharrezko bidelagunekin egin ere, Orain enpresarekin. Goienan 0km-ko Inteligentzia Artifiziala darabilgu. Euskarak horixe behar du. Txikiegiak gara erraldoiek begira gaitzaten. Hautua izan da: &#8220;egin dezagun!&#8221;. Urteak behar [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-1300","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1300","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1300"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1300\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1301,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1300\/revisions\/1301"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1300"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1300"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1300"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}