{"id":1131,"date":"2022-11-29T10:22:17","date_gmt":"2022-11-29T09:22:17","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/?p=1131"},"modified":"2022-11-29T14:58:45","modified_gmt":"2022-11-29T13:58:45","slug":"saretzen-eitb-eta-tokikomen-lankidetza-sarea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/2022\/11\/29\/saretzen-eitb-eta-tokikomen-lankidetza-sarea\/","title":{"rendered":"Saretzen: EITB eta TOKIKOMen lankidetza sarea"},"content":{"rendered":"\n<p>Hau hasi zen Seu d&#8217;Urgellen, 2019ko urrian. <em>Congr\u00e9s Interpirinenc de Mitjans de Proximitat<\/em> kongresuan. Bertara joan ginen Tokikometik ere. Kongresuaren helburua: Piriniotako gertuko  komunikabideen eta bertan lan egiten duten profesionalen elkargunea  izatea, esperientziak partekatu eta orainaz zein etorkizunaz  hausnartzeko. Eta izan zen giroa hori egiteko. Gu txunditu gintuen  aurkezpen batek, tokikoak eta hedabide handia zituena oinarri. Lau aipamen gaur egunera heltzeko: <\/p>\n\n\n\n<ol class=\"wp-block-list\"><li>Seu d&#8217;Urgell<\/li><li>Tokikom jardunaldiak Garaian<\/li><li>BBC: Goienan eta EITBn<\/li><li>&#8220;Saretzen&#8221;.<\/li><\/ol>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>BBC-k tokikoekin duen elkalana ezagutzen Seu d&#8217;Urgellen <\/strong>  <\/h2>\n\n\n\n<p>Barraclough-ek burua bor-bor jarri zigun. BBCko kazetaria bera,  erresuma batuko tokikoekin ari da lanean 1995etik. Datuetan  oinarritutako hitzaldia egin zuen, baina deitu zidan atentzioa istorio  kopuruak. Datuak bai, baina istorioak ateratzeko &#8220;makina&#8221; ikusi genuen Alaitz Artolazabal, Oihane Agirre eta hirurok Seu d&#8217;Urgellen. CIMP-ek&nbsp;(<em>Congr\u00e9s Interpirinenc de Mitjans de Proximitat<\/em> ) antolatu zuen <a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/www.amic.media\/infocaps2.php?id=2581\" target=\"_blank\">AMIC<\/a>-ek, 2019ko urrian&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>BBCko lagunek, ordurako,  100.000tik gora istorio zituzten aterata datuak elkarrizketatuz. Ordu erdi betea izan zen eta  hitzaldiaren ostean elkarrekin izateko aukera izan genuen. Han esango genion sakonago aztertzea nahiko genuela gai hau. <\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"513\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/11\/CIMPOihaneAgirre-1024x513.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-1136\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/11\/CIMPOihaneAgirre-1024x513.png 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/11\/CIMPOihaneAgirre-300x150.png 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/11\/CIMPOihaneAgirre-768x384.png 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/11\/CIMPOihaneAgirre-1536x769.png 1536w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/11\/CIMPOihaneAgirre-1366x684.png 1366w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/11\/CIMPOihaneAgirre.png 1604w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>Tokikomeko jardunaldiak 2021 Garaia Parkean<\/strong><\/h2>\n\n\n\n<p>Pandemia  betean ekarri genuen Euskal Herrira Matthew Barraclough zuzendaria.  BBCko ziberkafe mugikorretako bat ere zuzendu zuen Interneten lehen  sasoian (hau beste egun batean kontatzeko:-) Alfabetatze digitala zen ziberkafeen helburua. 2014ko udatik, hala ere, eta han ere jardunaldi batzuk  antolatu ostean, sortu zen <em>Local News Partnerships<\/em>. <br>Euskal  Herrian zukutu genuen Matthew-ren jakintza. Seguruenik kulturala ere  bada, eta oso argi dute zerbitzu publikoa dela BBC. Eta dena zuen  emateko gizonak, baita BBCren ohiko bezero ez garenoi ere. Ez zuen ezer ezkutatu eta ikusi genuen bazeudela  ikastekoetan erremintak, moldeak, loturak, datuak&#8230; baina bazegoela  bereziki jaso genezakeen kultura bat: zerbitzu publikoa izatearen  kultura.  &#8220;Komunitatea Josten&#8221; zuten lelotzat jardunaldiek eta ez, ez zen kasualitatea. <\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"512\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/11\/TokikomJardunaldiak2021-1024x512.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-1137\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/11\/TokikomJardunaldiak2021-1024x512.png 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/11\/TokikomJardunaldiak2021-300x150.png 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/11\/TokikomJardunaldiak2021-768x384.png 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/11\/TokikomJardunaldiak2021.png 1065w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">BBC-koak Goienan<\/h2>\n\n\n\n<p>Goienan ere izan genuen goiz oso batez eta han elkartu ginen Tokikomeko hainbat enpresa. Ez  dut ahaztuko Tokikometik egiten dugun lana azaldu ostean Matthew-k esan  zituen lehen hitzak: &#8220;Puntako komunikazio talde batzuk egiten dutenaren  maila berean zaudete, bat ere ez atzerago&#8221;. Umil aurkeztu genien egiten  geunden hori, txikiak baikara eta zer esanik ez BBC baten ondoan!\u00a0Aurkeztu genien inteligentzia artifiziala erabilita egiten genbiltzanak (orduko hartan proiektuak), batera garatzeko nahia, publizitate kanala,  erreminta bateratuak&#8230; Gomendatu zigun kalitate estandarra zaintzea. <br>Ikasi  genuen balore editorial minimoak onartuta batera lan egiten zutela han:  errespetua jendeari, zintzo jokatzea, informazio zehatza ematea, kexei  erantzuteko derrigorra eta gardena izatea aipatu zituen gain-gainetik.  Gomendatu zizkigun bi kontzeptu zehatz:<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Ulergarria izatea<\/li><li>Inpartzialtasuna.<\/li><\/ul>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"698\" height=\"464\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/11\/BBCGOIENAbisitan.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-1133\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/11\/BBCGOIENAbisitan.png 698w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/11\/BBCGOIENAbisitan-300x199.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 698px) 100vw, 698px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Inpartzialak\n izango direla dioten hedabide kolaboratzaileei sinisten die BBCk \nhasiera-hasieratik. Eta jarraipena egin ere bai. Inpartziala ez den \nenpresarekin lankidetza eteten ere badakite. Ez dute zentsore lanik \negiten eta baldintzak onartu dituela sinatzen duen horrendako konfiantza\n adierazten dute. <\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">BBC-koak EITBn<\/h2>\n\n\n\n<p>Ateak  parez pare zabaldu zizkiguten EITBn eta arratsalde luzean egin genuen  lan bertan. BBCkoen hotelak, bidaiak eta abarren kargu egin, itzulpen  zerbitzua, gela egokiak&#8230; EITBk jarri zituen erraztasunak. Eta  arduradun mailako hiruzpalau lagun eta Tokikometik beste horrenbeste  BBCko ordezkariak entzuten. Argi geratu zen lehenengo gauza izan zen  tokiko kazetaritza ondo dagoenean gizarte-demokraziak igartzen duela,  hoberako igarri ere. Ez zen izan hasiera txarra. Ni zoratzen. Erresuma  Batuan kazetaritza babesten dutela esan zuten eta horretarako ikastaroak ematen zituztela, edukia sortu, informazioa eman, ebentoak  antolatu&#8230; Proiektuaren muina <em>Newsmedia Association<\/em> da eta lankidetza  horretan 171 enpresa daude. Gehienak paperean ziren, %5 bakarrik  telebistan, %12 irratiak eta %12 online hutsezkoak. BBCk berak ditu 165  kazetari enpresetan barreiatuak edukiak sortzen. Hitz egin zuten <em>New hub<\/em>  BBC-ri buruz, <em>BBC Shared Data Unit<\/em>-i buruz&#8230; lehiatzen dute enpresek  Erresuma Batuan, baina kolaboratu ere egiten dute. Lankidetza zertan  egin adosten dute eta jarraipena egin. &#8220;konkretatuz gero ondo,  distrakzioak baztertzen dira&#8221; zioen. <a href=\"https:\/\/www.bbc.com\/lnp\/ldrs\">Editorialaz<\/a> ere jardun zuten. Bigarren egun bat ere egin genuen EITBn. Datu kazetaritzaz gehiago, Pete Sherlock-ekin. Entzundako ideia bat utziko dut hemen: &#8220;Ezkutukoa bistaratzea da egitekoetako bat.  Edozein gai izan daiteke. Ulergarri eta inpartzial landuz gero albiste  askok dute lekua kazetaritzan. Ez dago konpromisorik datuak eta istorioa  partekatzeko, baina, hala ere, egiten da. Zergatik egiten den? Istorio  hori askoz eraginkorragoa delako horrela jokatuta. Kazetaritzan  garrantzitsuena ez da norbere mantxetaren azpian ateratzea istorioa,  garrantzitsuena eraginkorra izatea da&#8221;. <\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">Gaur posible da SARETZEN: EITB eta Tokikomen arteko elkarlana<\/h2>\n\n\n\n<p>Goizeko  07:00etan entzun dut &#8220;Saretzen&#8221;-ek emandakoaren lehen berria (2022\/11\/29). EITBk eta Tokikomek adostutako egunean. I\u00f1aki  Guridik aipatu du Tokikom eta EITBren elkarlana. eta aipatu ditu txostena, datuak&#8230; goizean goiz.Tertulian ere gaiari buruz berbetan. Eman  dituzten datuak: Orain 8,3 gehiago gara Hego Euskal Herrian. Batez ere  Nafarroan (%19 gehiago. Sarrigurenen garapen handia:10 pertsonatik  13.000 pertsonara) eta Araban (%16ko gorakada; Dulantzin biderkatu da  kopurua). Hiriburuak handitzen&#8230; Datuak eta datuak eta datuak.  Interesgarriak datuak eta interesgarriago istorioak. Egunetan zehar aterako dituzte EITBk, Tokiko guztiek edo Goienak. Goienaren  kasuan, 40 orriko monografiko bat ateratzear du PUNTUA aldizkariak Goienakideendako, magazin oso bat telebistan lau  erreportajerekin eta demografo baten laguntzaz osatua, <a href=\"https:\/\/goiena.eus\/debagoiena\/1669653999345-debagoieneko-biztanleria-hazi-jaiotzak-eta-heriotzak-oreka-galdu\">sarean ere  grafikoak eta abarrak<\/a>  Excel artxiboak elkarrizketatzeak ematen ditu fruituak. Hortik ateratzen dira istorioak eta ezagutu ditugu:  irakurketak EHU-ko Marta Luxan soziologoarekin; umerik ez izatea erabaki  duten Maier eta Gaizka; Bego bergararra; Agurnek guraso bakarreko  familia osatu duela; Nagore udal teknikariak hezkuntzako datuak eman  dizkigu; umeak izatearen kostuak atera ditugu orri betean; Jon Merino elektrizista lanerako behar diren pertsonez; Carlos Pereda enplegu arduraduna; Endika Laboral Kutxatik; Josu kontrapuntua jarri eta Migel Altunan matrikulazioen %30 egin dutela gora esanez;  Jon, finantza eta  giza baliabide arduraduna TTT enpresan; Oier Ekonomisten Euskal  Elkargoko kidea; Olatz eta Rosa edadetuenen datuei tiraka; Leire medikua zaharren egoitzan; Saioa hirugarren adineko jarduera fisikoaz;  migrazioaren bilakaeraz Nora; Tangertik etorritako Lubna Elgetan;  Burgostik etorritako Hector; Ziahan pakistandarra Antzuolan; Bienve O\u00f1atin; Asier EJ-ko berrikuntza sozialaren zuzendaria&#8230; Elkarrizketak,  erreportajeak, eta istorioak eta istorioak. Lan handia dago atzetik eta  istorio politak gure bezeroek gustuko izango dituzten esperantzan. <\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"662\" height=\"382\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/11\/SaretzenTokikomEITB.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-1134\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/11\/SaretzenTokikomEITB.png 662w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/11\/SaretzenTokikomEITB-300x173.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 662px) 100vw, 662px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Oh.:  oinarrian badira beste hainbat lan gaurko honetara heltzeko. Horietako bat da EITB eta Tokikomek dugun hitzarmena aspalditik, tokikook batera Euskararen kale erabileraren datuak landu izana, datuen kultura  barneratzeko egindako lanak, ikastaro bateratuak etab. Lau puntu azpimarratu izanak besteei ez die garrantzia ami\u00f1ik kentzen.  <\/p>\n\n\n\n<p><strong><\/strong><strong><\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hau hasi zen Seu d&#8217;Urgellen, 2019ko urrian. Congr\u00e9s Interpirinenc de Mitjans de Proximitat kongresuan. Bertara joan ginen Tokikometik ere. Kongresuaren helburua: Piriniotako gertuko komunikabideen eta bertan lan egiten duten profesionalen elkargunea izatea, esperientziak partekatu eta orainaz zein etorkizunaz hausnartzeko. Eta izan zen giroa hori egiteko. Gu txunditu gintuen aurkezpen batek, tokikoak eta hedabide handia zituena [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-1131","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1131","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1131"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1131\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1143,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1131\/revisions\/1143"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1131"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1131"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1131"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}