{"id":113,"date":"2010-02-15T09:38:14","date_gmt":"2010-02-15T09:38:14","guid":{"rendered":"http:\/\/www.arantzabal.com\/elkarrizketa-berrian-euskaldunak-onak-gara-tresnak-geurera-moldatzen-ez-ordea-saltzen"},"modified":"2010-02-15T09:38:14","modified_gmt":"2010-02-15T09:38:14","slug":"elkarrizketa-berrian-euskaldunak-onak-gara-tresnak-geurera-moldatzen-ez-ordea-saltzen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/2010\/02\/15\/elkarrizketa-berrian-euskaldunak-onak-gara-tresnak-geurera-moldatzen-ez-ordea-saltzen\/","title":{"rendered":"Elkarrizketa Berrian: Euskaldunak onak gara tresnak geurera moldatzen, ez ordea saltzen"},"content":{"rendered":"<p class=\"izena\">Elkarrizketatxo bat egin didate <a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/agenda\/2010-02-12\/041\/004\/%C2%ABEuskaldunak_onak_gara_tresnak_geurera_moldatzen_ez_ordea_saltzen%C2%BB.htm\">Berrian<\/a>. Aitzakia ona blog honi jaten emateko ze aspaldian mezu gutxi jasotzen ditu&#8230; \ud83d\ude42 Edu Lartzanguren kazetariak egin zidan elkarrizketa eta argazkia Juanan Ruizek (paperean bakarrik). Hauxe han jasotakoa: <\/p>\n<h4 class=\"izena\">Iban Arantzabal. Kazetaria: Goiena komunikazio taldeak jakin du Internet eta beste hedabideak uztartzen. Ikus-entzunezkoen zuzendariak azaldu du nola.<span class=\"kargua\"><\/span><\/h4>\n<p><span class=\"kargua\"><\/p>\n<p><\/span><span class=\"kargua\"><\/p>\n<div class=\"burukoak\">\n<h3 class=\"titularra\">Titularra: \u00abEuskaldunak onak gara tresnak geurera moldatzen, ez ordea saltzen\u00bb<\/h3>\n<p><span class=\"sinadura-data\"><\/p>\n<p><\/span><\/div>\n<p class=\"testua\"><a href=\"http:\/\/www.goiena.com\">Goiena<\/a> komunikazio talde euskalduneko ikus-entzunezkoen zuzendaria da Iban Arantzabal (Elgeta, Gipuzkoa, 1975). Debagoienean, <i>Goienkaria<\/i><br \/>\naldizkaria argitaratzen dute, eta GOIENA telebistaren eta Arrasate<br \/>\nIrratiaren edukiak ekoizten dituzte; Interneten hainbat gune kudeatzen<br \/>\ndituzte; besteak beste, <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\"><i>Goiena.net<\/i><\/a>. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<ul>\n<li><b>Ohiko hedabideak Internetekin uztartzen dituzue aspaldi Goienan. Nola egiten duzue hedabideen arteko sinergia lortzeko?<\/b><\/li>\n<\/ul>\n<p><span class=\"kargua\"><\/p>\n<p class=\"testua\">\n<p>Ulertzen dugu zentroan beti dagoela notizia, edukia. Eduki<br \/>\nhorrek ditu, gero, hainbat tresna adierazteko. Edukia bat da, eta<br \/>\nhainbat hizkuntzatara moldatzen dugu: irratiaren hizkuntzara,<br \/>\ntelebistara, paperera eta Internetera. Internet beste hedabide bat da,<br \/>\ngure ikusle-entzule-irakurleengana heltzeko beste modu bat. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<ul>\n<li><b>Lan egiteko duzuen era hori izango da etorkizunean hedabide guztien eredua?<\/b><\/li>\n<\/ul>\n<p><span class=\"kargua\"><\/p>\n<p class=\"testua\">\n<p>Ez. Ez da etorkizuneko eredua izango, gaurko eredua delako. Guk ez dugu ezer asmatu, ordea. <i><a href=\"http:\/\/www.telegraph.co.uk\/\">The Daily Telegraph<\/a>&#8211;<\/i>ek eta <i><a href=\"http:\/\/www.nytimes.com\/\">New York Times<\/a>&#8211;<\/i>ek,<br \/>\nesaterako, eredu hori erabiltzen dute. Guk gurera egokitu dugu<br \/>\nfilosofia hori, ez kopiatu. Ez dakigu hori biderik onena izango ote<br \/>\nden, baina ikusten dugu bidea izan izango dela.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<ul>\n<li><b>Prentsa eta beste hedabide handiei hil ala biziko kontua bihurtu zaie ohiko hartzailea Interneten ez galtzea.<\/b><\/li>\n<\/ul>\n<p><span class=\"kargua\"><\/p>\n<p class=\"testua\">\n<p>Orain arte ikus-entzuleak edo irakurleak bananduta zenbatu izan<br \/>\ndira. Guk, esaterako, 65.000 irakurle ditugu paperean, 8.000 ikusle<br \/>\negunero gure telebistan, eta egunero 2.000 bisitaritik gora Interneten.<br \/>\nBaina zenbat hartzaile ditugu? Horien batura. Hartzaile bakoitzarengan<br \/>\nheltzen gara modu batera, eta hori da interesgarriena gaur egun.<br \/>\nHartzaile ezberdin gisa hartu behar da bakoitza, batek Internetik<br \/>\njarraituko baikaitu, beste batek, Internetik ez eta paperean, eta beste<br \/>\nbatek telebista aurreko sofatik ikusiko gaitu. Gainera, bide berriak<br \/>\nere etorriko dira.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<ul>\n<li><b>Zer bide berrirako prestatzen ari zarete?<\/b><\/li>\n<\/ul>\n<p><span class=\"kargua\"><\/p>\n<p class=\"testua\">\n<p>Sakelako telefonoa iraultzatxoa izango da oraindik. Ekimen<br \/>\ntxiki batzuk egiten ari gara, gure informazioa telefonoaren bidez ere<br \/>\nzabaltzeko. Etorkizuna ere horietatik etorriko da; ez daude alferrik<br \/>\nhorrenbeste Iphone edo bestelakoak salduta munduan. Kontuan izan behar<br \/>\ndugu telefonoan dagoeneko bideoak, podcastak eta edozein gauza jaso<br \/>\ndezakegula. Guk zera nahi dugu, aurrean egotea, ez geratzea lo.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<ul>\n<li><b>Horrela ibiliko den kazetari batek irudiak, soinuak<br \/>\neta hitzak lantzen aditua izan beharko du. Ez al da hori ezinezko<br \/>\nsuperkazetari bihurtzea eskatzea?<\/b><\/li>\n<\/ul>\n<p><span class=\"kargua\"><\/p>\n<p class=\"testua\">\n<p>Ez. Zer eskatzen zaio bada gaur kazetariari? Ulertzea ekonomiaz, Interneteko azken <i>freak<\/i>-eriaz,<br \/>\nudaletxetako hainbat batzordeetako gaiez, arteaz&#8230; Posible al da hori?<br \/>\nZer da errazago, horrenbeste gaietan aditua izango den kazetaria<br \/>\nbilatzea edo hainbat tresna menperatuko dituena bilatzea? Nire ustez<br \/>\naskoz errazagoa da bigarrena. Gai batean aditua den kazetariak<br \/>\nerabilita, kalitatea hobetuko dugu, sinesgarritasuna handituko dugu,<br \/>\neta hartzailea pozez egotea lortuko dugu.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<ul>\n<li><b>Zer egin behar dute euskarazko hedabideek, gaur,<br \/>\nEuskal Herrian, gaztelaniazkoei aurre egiteko? Aldaketaz baliatuta, ba<br \/>\nal dago bidezidorrik?<\/b><\/li>\n<\/ul>\n<p><span class=\"kargua\"><\/p>\n<p class=\"testua\">\n<p>Bizkorrak izan behar dugu. Hor egon, aurrean, eta geure mugak<br \/>\nzabaldu. Ez dugu gertu-gertura begiratu behar. Izan ere, gauzak bizkor<br \/>\naldatzen ari dira, guk uste baino azkarrago. Jende ona dago hemen azken<br \/>\ntresnak geurera moldatzen, baina ez dugu asmatzen egiten duguna<br \/>\nbegibistan uzten. Zer edo zer egiten dugu, baina hori saldu behar dugu,<br \/>\neta hor dago geure arazotxoa.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<ul>\n<li><b>Interneten kopuruak oso garrantzitsuak dira;<br \/>\nesaterako, Wikipediak funtzionatzen du, horretan dabiltzanak milioiak<br \/>\ndirelako. Ez al du horrek euskararen kontra jokatzen?<\/b><\/li>\n<\/ul>\n<p><span class=\"kargua\"><\/p>\n<p class=\"testua\">\n<p>Nanoaudientzietan sinesten dut, eta uste dut gero eta garrantzi<br \/>\nhandiagoa izango dutela. Blogena, esaterako. Asmatu behar dugu<br \/>\nnanoaudientzia horiek batzen, eta komunitate sendoagoak eraikitzen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<ul>\n<li><b>Egin daiteke hori, gaur hemen Interneterako loturarengatik kobratzen dutena ikusita?<\/b><\/li>\n<\/ul>\n<p><span class=\"kargua\"><\/p>\n<p class=\"testua\">\n<p>Amsterdamen wifia edozein lekutan dago, eta aireportuan ere<br \/>\ndoan da. Hemen ez, ordea. Lotsagarria da operadoreek kobratzen dutena.<br \/>\nHor geure iraultzatxoa egin beharko genuke, inork zer esango itxaron<br \/>\ngabe: wifi komunitarioak sortu, esaterako. Egin egin beharko dugu.<br \/>\nZergatik ez dugu lotura merkeagoa eta hobea? Ez dago arazo teknikorik,<br \/>\nmerkatu legea baino ez da. Administrazioak ere zer edo zer egin beharko<br \/>\nluke, herrialdea atzera gelditzea nahi ez badu.\n<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Elkarrizketatxo bat egin didate Berrian. Aitzakia ona blog honi jaten emateko ze aspaldian mezu gutxi jasotzen ditu&#8230; \ud83d\ude42 Edu Lartzanguren kazetariak egin zidan elkarrizketa eta argazkia Juanan Ruizek (paperean bakarrik). Hauxe han jasotakoa: Iban Arantzabal. Kazetaria: Goiena komunikazio taldeak jakin du Internet eta beste hedabideak uztartzen. Ikus-entzunezkoen zuzendariak azaldu du nola. Titularra: \u00abEuskaldunak onak gara [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[46,114,224,291],"class_list":["post-113","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-arantzabal","tag-berria","tag-elkarrizketa","tag-lartzanguren"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/113","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=113"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/113\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=113"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=113"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=113"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}