{"id":1103,"date":"2022-07-18T12:38:53","date_gmt":"2022-07-18T11:38:53","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/?p=1103"},"modified":"2022-07-18T12:58:27","modified_gmt":"2022-07-18T11:58:27","slug":"morau-elgetan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/2022\/07\/18\/morau-elgetan\/","title":{"rendered":"Morau Elgetan"},"content":{"rendered":"\n<div class=\"embed-responsive embed-responsive-16by9\"><iframe class=\"embed-responsive-item\" src=\"https:\/\/cloud.tokimedia.eus\/public\/bideo\/74863\/embed\" allowfullscreen><\/iframe><\/div>\n\n\n\n<p>Zein kontzertura joan erabakitzea ere ez da erraza izaten. Asko  dago, agenda beteak daude eta inguru hurbilean ere hamaika aukera:  komertzialak, euskaraz direnak, musika estiloaren araberakoak, jaiak,  makroak, espezifikoak, talde askotakoak, akustikoak, zaratatsuak,  sotilak&#8230; Ez da bat txarragoa besteak baino, eta, beharbada, batzuetan  bat eta besteetan bestea aukeratzeak ematen du bizi dugun musika  momentuaren begirada osatuagoa. Ez da bat eta beti bera, ez da dena  parranda, ez da dena pultsera jantzita ikusteko kontzertu, ez da dena  blues edo sinfoniko, ezta dena erromeria. Barikuan musikari bikotea zen  etxean eta aukera ona izan zen.<br>Ostiralean 19 lagunek  erabaki zuten bost euroko sarrera ordaintzea Morau eta Be\u00f1ardoren &#8220;Ardo&#8221;  ikusteko, ardoa den tokian zibilizazioa ere badago-eta. Dena esatera,  baita erdiren bat inguruk 18 euroko disko-liburua erosi ere. Ez zen  aukera errazena: ordu aldrebesa geratu zen egiten zuen bero zaparendako.  Erraza da pentsatzea askok nahiago izan zutela hondartza, igerilekua  edo pagoaren gerizpea. Ez genuke gezurrik esango aitortuz gero askok  aukeratzen dutela beste edozer kontzertu bat 5 euro ordaindu aurretik.  Hala ere, badakizue hainbat bagaudela pentsatzen dugunak 5 euroko sarrera jartzeak  aukeraketa dakarrela. Aukeratu beharrak, sarrera bat ordaintzeak, kontzertuari laguntzen dio. Bereziki kontzertua  ikustera doazenei, eta baita artistei ere. <br>Morau ezaguna da Elgetan. Etorri izan  da hainbatetan duela 25 urtetik bai, elur zein 35 graduko  tenperaturarekin. Oraingoan &#8220;Putre&#8221; musika teknikaria, ekipo txukuna,  eta gogoa ekarri zuten Be\u00f1ardo eta Morauk. Landu dute urteko ardo  edangarri bat: freskoa, gardena, erritmikoa, arina belarrietarako eta  itzalean ondutakoa. Poetikoa izan daiteke ardoa? Baliteke. Bada.<br>Bikotea  ez da kriantza edo ardo-ondu zale. Urtekoaren aldeko biak ala biak,  Gasteizko tabernetan ikerketa eginda etorri ziren Elgetara. Eta eman  zuten eskola, gitarren laguntzarekin. Enokultura legetxe musikarena ere.  Modu ez-homologatuan jardun zuten kantutik kantura: baita mahatsondoak  imitatuz ere, pentsa! Ardoa ardo bada, kopatik, edalontzi zabal zein  txikitik ere dasta daitekeelako, edo zahatoan, edo barrikan, edo  tetrabrikean. Hainbat asebete gintuen ekarritako ardo jakituriak.  Ardofaktoak zekarren instrumetuak deskargatzetik Elgetako aldapan behera egin zutenerainoko ordu mordoxka bat. Merezi izan zuen. <\/p>\n\n\n\n<p>Horrelako  kontzertuetan, txiki baina zainduetan, kontzertu-osteak ere izaten du  bada xarma. Eta horretan hutsik ez. Be\u00f1ardo zein Morau, Morau zein Be\u00f1ardo  musikazaleak dira edozeren aurretik eta beti dago zer ikasi. Bizi dute,  bizi baitute, garentxo hau, ardoa bezainbat!  Parada ederra izan zen  euskal musikagintzaz jarduteko, ertzez, erdiguneez, irrati formulaz,  antolatzaile eskolaz (Arrasateko lagun bati eguerdian bertan lapurtutako  ideia)&#8230; Musikaz eta komunikazioaz, musikaz eta kulturaz, musikaz eta  burbuila honetaz. Plazer, etorri diren aldioro bezala. Botila ardoa ere  utzi zigun bikoteak, nola aitak fortuna armairuko apalategian.\u00a0 Guk  dastatu genuen, eta bai: urtekoa, ekologikoa, gardena, zuzena, eta baduena betikorik, traza berrituekin. Ez diotsu hau <em>Pe\u00f1in<\/em> gidak edo <em>The Wine Advocat<\/em>-ek, 5 eurotxo ordaindutako 19 horietako batek baino. Gutxirekin asko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zein kontzertura joan erabakitzea ere ez da erraza izaten. Asko dago, agenda beteak daude eta inguru hurbilean ere hamaika aukera: komertzialak, euskaraz direnak, musika estiloaren araberakoak, jaiak, makroak, espezifikoak, talde askotakoak, akustikoak, zaratatsuak, sotilak&#8230; Ez da bat txarragoa besteak baino, eta, beharbada, batzuetan bat eta besteetan bestea aukeratzeak ematen du bizi dugun musika momentuaren begirada [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-1103","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1103","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1103"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1103\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1106,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1103\/revisions\/1106"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1103"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1103"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1103"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}