{"id":1094,"date":"2022-05-22T20:44:05","date_gmt":"2022-05-22T19:44:05","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/?p=1094"},"modified":"2022-05-22T20:51:20","modified_gmt":"2022-05-22T19:51:20","slug":"antzerkia-eta-nor-izatea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/2022\/05\/22\/antzerkia-eta-nor-izatea\/","title":{"rendered":"Antzerkia eta nor izatea"},"content":{"rendered":"\n<p>Gaur ere izan naiz antzerkia ikusten. Elgetan. Horrenbeste ordu \npasatako kafe antzokian, Espaloian. Lan gomendagarria. Ondo jokatua eta \nzeresana baduena. Han hemen emango dena eta ikusleak behar dituena. \nLarrabetzun hurrengoa, jantokian, 29an; Zumaian ere bai, ekainak 3an. \nHoriek aipatu dituzte obra amaitzerakoan eta gonbita egiten laguntzea \neskatu. Egina. <\/p>\n\n\n\n<p>Eskaintza ona da. Bost \nprofesional taularen gainean: Idoia Hernandez \u201cHatxe\u201d, Maite Aizpurua, \nAinhoa Alberdi, Idoia Beratarbide eta Iraia Elias.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"alignleft size-large is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/05\/LurraMetrokuadrokaBidaide-1.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-1096\" width=\"211\" height=\"318\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/05\/LurraMetrokuadrokaBidaide-1.png 472w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/05\/LurraMetrokuadrokaBidaide-1-199x300.png 199w\" sizes=\"auto, (max-width: 211px) 100vw, 211px\" \/><figcaption>Txiki zein handi argitan nahi.<\/figcaption><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>Harrapatu  naute Lurra erraldoiarekin jolasean hasteaz bat. Hiri buruzagian bizi  den Lurrak baditu 3 metro eta 80 zentimetro. 60kgr. Handia da, eta  Espaloira ekarri dute txikiagoa, erreplika, gure etxean makina bat  jolasetan erabili duguna. Eta argi-itzalen jokoarekin ikusi dugu Lurra  itzalean: figura soila, kolore bakoa, lorerik ez, irribarrerik ez; eta  ikusi dugu argia lekuz aldatu eta panela atzean jarrita zein itzal  handia egiten duen: bistan geratzen den, nork eusten duen ere ikusgai.  Uste dut obraren aurre-atzeak erakusten dituela, obrak agerrarazten  dituen kontradikzioak, handi-txikiak, ilun-argiak, beltz-koloretsuak.  Ezein antzerkik, sarri erakusten dizkigunak, bide batez esanda, eta  beti, hutsik egin barik, zer pentsatua ematen digutenak antzezlanak  ikustera gerturatzen garenoi. Lurra erraldoiarekin egin dute jolas eta  planetako oinarrizko elementuetako horrekin kultura ere halaxe  irudikatzea lortu dutela esango nuke. Ezinbesteko. <\/p>\n\n\n\n<p>Benetakotasuna du obrak. Eta egia izan  zein ez bigarren mailakoa izanik, badira pasarte bi erakusgarri:  Idoia Beratarbidek arte plastikoak gaitzat hartu eta erakusketa baten  gertatua kontatzen duenean, bata; bestea,\u00a0 Iraia Eliasek 2016ko Goya  haien biharamun luzea kontatzen duenekoa. Erakargarriak egiten diren istorio bi. Gertukoak, benetakoak.<br>Aukeratu  ezazue: &#8220;Txiki edo handi izan nahi zenuke oraintxe?&#8221;. Galdera egin dute  eta parte hartu dugu. Espaloian geunden zortzi lagunek esan dugu  &#8220;txiki&#8221; eta batek &#8220;handi&#8221;. Badugu hortik bai. Txikiari egin zaizkio Euskal Herrian gorazarreak: poemetan, kantuan, hitz-aspertuetan&#8230; Eta ahaztu egin zaigu handi izateko nahia ere behar genukeela. Beharbada ez handia izateko derrigor, baina  bai anbizioarekin jarduteko. Txikitik, bai, baina anbizioarekin. Txikitu  egiten baita txikia anbiziorik ezean. <\/p>\n\n\n\n<p>Anonimotasuna  ere ekarri dute gai moduan, beharbada anonimotasunaren gorazarrea ere  bai zenbait esaldirekin. Espresio bakarreko buru-handiak eman du jokoa.  Anonimotasunetik behar ez denik ezin esan, baina nago nor izatea ere  aldarrikatzen dela. Bereziki, obraren amaieran. Amaiera erosoagoa egin  zait, baita zinta bat eustea bezain gauza xumea ere badelako nor izatea.  Gustatu zait mezua. Erosoagoa zait amaiera kultura ekosisteman parteago  izan naizenetan; eta, baita, bost euro ordaindu eta txaloak jotzera  mugatu dudanean nire egitekoa. Nor izatea, izatea baita. Nor izatea da  sortzaile izatea, txaloak jotzea sorkuntzei, argiak jartzea, errifak  saltzea, aulkiak jasotzea, antolatzea, komunikatzea, produzitzea, soinu  egokia jartzea, bilerak egitea, batzarrak, txandak&#8230; Badut ustea nor  izate horri egin behar zaiola bultza eta ohitura bihurtu. Nor horretako  bakoitzari, txosnako zerbeza kupela aldatzea ere bogan ez dagoen  egunotan.<\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur ere izan naiz antzerkia ikusten. Elgetan. Horrenbeste ordu pasatako kafe antzokian, Espaloian. Lan gomendagarria. Ondo jokatua eta zeresana baduena. Han hemen emango dena eta ikusleak behar dituena. Larrabetzun hurrengoa, jantokian, 29an; Zumaian ere bai, ekainak 3an. Horiek aipatu dituzte obra amaitzerakoan eta gonbita egiten laguntzea eskatu. Egina. Eskaintza ona da. Bost profesional taularen gainean: [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-1094","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1094","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1094"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1094\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1099,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1094\/revisions\/1099"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1094"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1094"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1094"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}