{"id":1085,"date":"2022-04-26T08:26:06","date_gmt":"2022-04-26T07:26:06","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/?p=1085"},"modified":"2022-04-27T18:18:15","modified_gmt":"2022-04-27T17:18:15","slug":"arantxa-ostatu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/2022\/04\/26\/arantxa-ostatu\/","title":{"rendered":"Arantxa Ostatu"},"content":{"rendered":"\n<p>Denbora gutxi dela oparitu zion garipaua gure alabari. Urtero egin du bederatzi urtean. Ez gara familiakoak, baina ni neu ere Ostatu  tabernan sukalderaino sartzen nintzen 6 urte nituenetik. Balbinak ematen zidan mosto handia eta hango patata tortillak ez zuen parekorik!  Balbinak zerabilen taberna familiarekin batera eta haren lekua hartu  zuen Arantxak gero. Taberna zahartxo hark herritar asko batzen zituen  plaza barrenean, herriko taberna eta pasoko taberna zen aldi berean, eta  sasoi batean harategia ere bazuten ondo-ondoan Aretxagatarrek. Tabernan  loteria jokatzen zen orduko hartan, futbol-kinielak paperean egin eta paperezko zigiluekin ziurtatzen zen jokatu zela. Sarri ikusi nuen Balbina mingainean zigiluok bustitzen. Ostatuko izkina hori apartekoa  zen gu baino nagusiagoendako, ze gure izkina beste bat zen,  martzianitoen pantaila bat lehenengo aldiz ikusi genueneko txokoa.  Gerora etorriko ziren bolantedun makinak, billarra, martzianito gehiago&#8230; Tabernan jaiotako honentzako erreferentzia bat zen metro gutxira zegoen Ostatu. Panaderokuan Bitter Kas zen edari gorria eta  Cinzano gehiago edaten ziren Ostatun raba goxo-goxoekin. Klaro, Cinzano  boteilla txikien txapak urre-gorria ziren edozein umerendako eta Farias  kaxetan gordetzen zizkidan niri Balbinak lehenengo eta Arantxak gero.  Pisutsuak izanda urrun joaten ziren txapok eta txikiak izatera zailagoa  zen beste txapek talka egitea Cinzano txikiekin. <\/p>\n\n\n\n<p>Ez  zen egonkorra ez hango zorua, eta suak hartzeko zorian ere izan zen. Su ematea nahi izan zuten Piper-potoa altare zuen talde antolaturen batek. 1980 uztailean kixkali egingo zen egurrezko etxea lehergailuak eztanda  egin balu. Goma 2z osatutako 6 kiloko lehergailua zen. Zorionez, taberna  barruan zegoen bezero baten hanka jo zuen artefaktuak eta mekanismoak  kale egin zuen. Triskantza izango zen bestela, hogei bat lagun zeuden  tabernan. <\/p>\n\n\n\n<p>Ostatu, Panaderokua, Guria, El Zamorano bodega, Martintxo, Lupiren bodega, Mantunekua,  Vazquezenekua\u2026 Eta esango nuke tabernari izateko modu bat ere  desagertu dela horiekin batera. Bezeroen laguna zen tabernaria sarri,  konfidentea, psikologoa, adar-jotzailea tokatzen zenean&#8230; Ez zen  Whatsappez edo Telegrametik geratzen tabernan; tabernariarekin egoten  zen bat tragoa partekatzen, eta tragoa hartzen zegoen lagunekin han elkartu. Bilguneak ziren tabernak, eta tabernaria bazen pieza  garrantzitsua kuadrilla batzeko ere. Aspaldi amaitu ziren aguazilak  txaloak jo eta tabernak ixten zituzteneko garaiak. Aguazil lanak  herritarrek hartzea ez da izan onerako aldaketa. Aspaldi desagertu da  zenzen-txiki egunez zezentxoren bat ekarri eta herritarrei tabernariek  jai bat oparitzen zien eguna. Akabo fandangoa. <\/p>\n\n\n\n<p>2012ko urtarrilaren 1ean itxi zituen Ostatu jatetxeko ateak gure Arantxak.  Ostatun lan egin zuen hirugarren belaunaldia izan zen Arantxa eta Juan  Andresena. Zenbat haruntz-honuntz Ostatun. Zenbat desorduko jan-edan eta  eztabaida. Izan ere, zerbait bazeukan Arantxak haserretzeko kapazitatea  zen. Bihotz ona besteko genioa zeukan. Beharbada horrek egiten zuen  maitakor ere. Ez zen kolore grisetako emakumea: beltza edo zuri!.  Zuri edo beltz hautatzen zuela jakitera ematen zuen beti, gainera.  Nahikoa lanekin zebilen aspaldian. Osasuna pattal, bidaia asko  medikutara, herriko farmaziara&#8230; ez da hilabete harek egindako torradak  jan ditugula kuadrillakook, hala ere. Indarrik ez eskuan, baina burua  bazuen zeremonietarako. Gudarien bidean bizi izatea ez da kasualitatea,  gerrera zen Arantxa eta horrelaxe gogoratuko dugu.<\/p>\n\n\n\n<p>Torrealdea auzoko jaiak ia noiz ospatuko ziren egon ginen komentatzen aurreko astean.  Prest zegoen auzotarrei edozertan laguntzeko.\u00a0 Eta hartuko zuen afari  herrikoirako sarrera ere, seguru. Ostatun bertan makina bat bider antolatu ziren bertso-afariak eta gustuko zuen jai-giroa. Espaloia Kafe Antzokiari beti lagundu zion eta kultura ekitaldi askotan hartzen zuen parte. Aurten  zenzentxo bat ekartzea nahi zuen herriko jaietarako. Ez zigun behin  esan, izan ere, zerbait buruan sartutakoan <em>dale<\/em> eta <em>dale<\/em> jarduten zuen,  egun bat bai eta hurrengo ikusitakoan berriz. Kuadrillako argazkia  azkenengo jaietan atera genuen. Pasio zuen zezen-giroa.<br>Momentu on asko pasa ditugu Arantxarekin Ostatun eta haserrealditik haserrealdira goxo gogoratuko dugu bihotz oneko izana.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"706\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/04\/ArantxaOstatuJaiak-1024x706.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-1086\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/04\/ArantxaOstatuJaiak-1024x706.jpg 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/04\/ArantxaOstatuJaiak-300x207.jpg 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/04\/ArantxaOstatuJaiak-768x529.jpg 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/04\/ArantxaOstatuJaiak-1536x1059.jpg 1536w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/04\/ArantxaOstatuJaiak-2048x1411.jpg 2048w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/04\/ArantxaOstatuJaiak-1114x768.jpg 1114w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/04\/ArantxaOstatuJaiak-1567x1080.jpg 1567w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><figcaption><em>2021eko uztailean 3 &#8220;zezen&#8221; atera ziren eta entzierroa ere egin genuen Arantxa tartean zela.<\/em><\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p>oh.: <a href=\"https:\/\/goiena.eus\/eskelak\/arantza-aretxaga-azkarate\/25385\">Eskela Goienan<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Denbora gutxi dela oparitu zion garipaua gure alabari. Urtero egin du bederatzi urtean. Ez gara familiakoak, baina ni neu ere Ostatu tabernan sukalderaino sartzen nintzen 6 urte nituenetik. Balbinak ematen zidan mosto handia eta hango patata tortillak ez zuen parekorik! Balbinak zerabilen taberna familiarekin batera eta haren lekua hartu zuen Arantxak gero. Taberna zahartxo hark [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-1085","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1085","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1085"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1085\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1092,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1085\/revisions\/1092"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1085"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1085"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1085"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}