{"id":1067,"date":"2022-02-21T09:11:39","date_gmt":"2022-02-21T08:11:39","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/?p=1067"},"modified":"2022-02-22T09:01:11","modified_gmt":"2022-02-22T08:01:11","slug":"herriak-sortutako-artefaktu-kulturala-koko-batzea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/2022\/02\/21\/herriak-sortutako-artefaktu-kulturala-koko-batzea\/","title":{"rendered":"Herriak sortutako artefaktu kulturala: koko-batzea"},"content":{"rendered":"\n<p><br>Goizeko  08:00etan hasi dugu eguna, Ozkarbi elkartean arrautza parea eta  txistorra zeuden prest. Ardo goxoa ere bai. Azken ukituak emateko balio  izan du gainera. Gerriko bat falta zuena, edo zelan jartzen zen ez  zekiena, ia orratzik baden galdetzen zebilena&#8230; Elkartzeko modu ona da  batera gosaltzea hasiera on bat: gosaldu eta batera.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"768\" height=\"1024\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_2973-768x1024.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-1070\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_2973-768x1024.jpg 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_2973-225x300.jpg 225w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_2973-1152x1536.jpg 1152w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_2973-1536x2048.jpg 1536w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_2973-576x768.jpg 576w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_2973-810x1080.jpg 810w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_2973-1350x1800.jpg 1350w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_2973-scaled.jpg 1920w\" sizes=\"auto, (max-width: 768px) 100vw, 768px\" \/><figcaption>Goizeko 08:00etako lanak, elkarrekin gosaltzeaz gain. <\/figcaption><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>Goizeko 09:00etan  denok prest harrera egiteko hartzari. Hartza! Zer da hori!  koko-batzearen izarra da. Jaso dugu txaloka eta berarekin batera joan  gara lehenengo baserrira. Tximeletak tripan, ia egunak zer emango duen,  ia prestatutakoak ondo dauden, denborak errespetatzerik izango dugun  baserritarrei begirunez&#8230; Bagoaz! Ia orain dela 90 urte egiten zena gaurkotu eta sendotzerik dugun. <\/p>\n\n\n\n<p><strong>Baserritarrak<\/strong> :Koko-batzearen  subjektu inportantea dira baserritarrak. Jasotzaileak eta emaleak 30  minutuko tartean. Ikusten da eskertu egiten dutela herritarrak beraiekin  gogoratzea. Bakoitzak duen onenetik jartzen du. Eskea egiten da denetik  daukagunean, baina eskeak, 2022an, baserritarren lana baloratzean eta eskertzea izan  du helburu. Baserritarrak beren lurretan bisitatzea galduta dago gaur, eta zerbait ikusi badugu da baserritarren aurpegietan poza euren  bizilekuetara joatean. Gustatu zaie kontuan hartzea eta kantuan egitea. Baserrietara heldu eta baserritarrei azaldu diegu zertara goazen. <\/p>\n\n\n\n<p><strong>Baserriak<\/strong>: Ezezagun  horiek. Pribatuago bihurtuta daude herriko lurretan dauden eraikin eder hauek eta egun honetan publikoago egiten dira zelanbait. Konturatuta  geunden herritar askok ez zituztela ez izena ezta kokapena ezagutzen.  Herri txiki honen periferia ezagutu dugu bertatik bertara, horrela deitu  badakioke. Baserrietako animaliek erakarmen handia izan dute  gazteenendako, bereziki. Herritarrak paretik pasatu bai, akaso, baina  baserriko atarian sartu, bertakoekin egon&#8230;&nbsp; eta bertakoekin dantzatu ere egin dugu. Baserri zaharrak, eraberrituak asko, baita txalet  bihurtuak ere batzuk. <\/p>\n\n\n\n<p><strong>Baserrietako 30 minutuak: <\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>1- <strong>Momorroak  heltzen dira leheneng<\/strong>o eta ezer baino lehen diosala egin eta eskertzen  diegu gure proposamena onartu izana. Izan ere, otsail hasieran  banan-banan egon gara baserritarrekin ia ondo deritzoten koko-batzean parte hartzea edo ez jakiteko. Elgetan, lehenengo aldia zen belaunaldi  honendako eta hobetsi dugu pertsonalki egotea banan-banan. Baiezkoa eman  dutenengana joan gara. Bertan bizi diren baserriak hautatu ditugu eta  Elgetako kataia zeharkatzen duen errepidea hautatuta, goiko aldekoak. Momorroek plaza edo atari-aurrea garbitz<strong>e<\/strong>n dute.  Inauteri giroan Euskal Herriko herri bat baino gehiagotan agertzen dira  esku batean erratza edota isipua daramaten mozorroak. Bidea ireki edo  garbitzen dute gehienek eta Elgetan ere halaxe. Baserrien atarietan  erratza pasatzen dute eta baita dantza egin ere tokatzen denean.<\/p>\n\n\n\n<p>2- <strong>Kantatzen dugu<\/strong> agur kopla edo hasierako kopla. Aurten, hauexek. Hurrengo urterik  balitz joango gara gehitzen eta egokitzen Elgetara. Hasierako eske  formula:<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\"><em>Koko-moko, zaria bete moko.Gibel, gibel,afaritarako.Dirua baneuka,patrikarako.<\/em><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-left\">3- <strong>Dantza<\/strong>: Foxtrot edo fox trot <a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Estatu_Batu\" target=\"_blank\">Estatu Batuetako<\/a> <a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Dantza\" target=\"_blank\">dantza<\/a>  lotua, konpas bikoa, bat, bi; bat-bi; bat, bi&#8230; horrela ibili dira  hasierako baserrietan eta azkenerako solte-solte; Foxtrota boladan egon  zen XX. mendeko lehendabiziko hamarkadetan; <a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Jazz\" target=\"_blank\">jazz<\/a>  orkestraren musikaz lagunduta dantzatzen zen (wikipediatik jasoa). Hemengoa den? zer da  hemengoa eta zer hangoa? Trikitixa bera hemengoa da edo hangoa? Foxtrota  bada Elgetakoa koko-eskeari eskerrak. Baita Foxtrotaren ostean baserri  guztietan egin dugun arin-arina. Horiek biak baserri guztietan. Eta  batzuetan zazpiak jauzi edota chapelloise (polka). Oso ezaguna da. Zergatik den hain ezaguna eta erabilia Euskal Herrian? Erantzun sinplea bezain bitxia dauka horrek\u2026 Ezagutu nahi?<\/p>\n\n\n\n<p>4- <strong>Baserritarren  eskaintza jaso<\/strong>. Gazteenek izan dute egiteko hau Elgetan. Beraiek pasatu  dira banastarekin eta baserritarrek nahi zutena eman dute. Eskera da  oinarria, baina inori ez zaio ahazten zorionez edo ez hain zorionez  denetik dugula eskean joan garen belaunaldiok. Hala ere, jaso ditugu  dozena dezente arrautza, porruak, gazta, sagardoa&#8230; Baserri batean  limoiak ere bai gomendio honekin: &#8220;Gin Tonica egiteko ondo etorriko  zaizkizue, EA herrikoak dira&#8221;. Bai, eguneratua eskaintza ere. Baserri  guztien izan dugu jan-edana. Baserrian bertan egindako produktuekin  askotan: salda, txorizoa, etxeko bizkotxoak, San Blas opilak, etxeko  pastak, frutak, fruitu sikuak, gazta&#8230; Eta edateko, kolore guztietako  likidoak. <\/p>\n\n\n\n<p>5-  <strong>Agur kopla<\/strong>. Emateko zutena jaso ostean kopla kantatu diegu. <\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\"><em>Hala, hala,hauxe karnabala!Goazen, goazengosetu egin gazela.Hau etxiau luzegorde daixela! <\/em><\/p>\n\n\n\n<p>6.  <strong>Pasakailean joan gara baserriti<\/strong>k, pozik joan ere, eta ustez, pozik  utzita baserritarra. Joaterakoan azaldu diogu kokoak heldu direla  otsailean bere baserri atarira; eta eskeari egoki erantzun dionez opa  diogula uzta garaian zomorrorik ez izatea eta uzta oparoa! <\/p>\n\n\n\n<p>7.  <strong>Hurrengo baserrira<\/strong>: Aurten pasatu ditugu: Jalotza, Albitxu, Altube, San  Antonio, Arantzeta, Iturbe, Barrenengua, Larrabil, Larrain eta  Kantoikua. Presa barik, eta bakoitzari denbora bat eskainita. <\/p>\n\n\n\n<p>Gure\n inguruko herrietan erabili dira Santa eskean eta San Nikolasekin \nkantatu izan diren kantu zatiak. Beharbada gehituko ditugu hurrengoetan:\n <\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\"><em>Egun zuri egun zuri eguna,koko janzteko egina,neska eta mutilak ibiltzeka limosna on baten bila,limosna on baten bila<\/em>. <\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\"><em>Emongo bozu emoizu bestela ezetz esaizu,ate osteko haiziak hartzenamak ez gaitu bialdu. <\/em><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Koko-batzeko kideak: <\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>&#8211;<strong>Hartza<\/strong>:  Euskal Herriko hainbat inauterietan ohikoa da  Hartza. Iturenen,  Zalduondon, Iru\u00f1ean Soh\u00fctan, Arizkunen, Beskoitzen,  O\u00f1atin, Donibane  Loitzunen, Biarritzen, Marki\u00f1a-Xemeinen&#8230; ). Hartzak  parte hartzen duen  inauteri gehienetan protagonismo  nagusia  bereganatzen du eta Elgetan gainontzeko pertsonaiek harrera egin  diote  goizeko 09:00etan, Hartza esnatu denean. Elgetako Hartza Elgetan  josia  da. Egun askoan egon dira ardi-larrua josi eta josi elgetako jostunak.  Bereganatu du bai atentzioa Elgetako Hartzak.&nbsp; <\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"768\" height=\"1024\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3163-768x1024.jpeg\" alt=\"\" class=\"wp-image-1071\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3163-768x1024.jpeg 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3163-225x300.jpeg 225w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3163-1152x1536.jpeg 1152w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3163-1536x2048.jpeg 1536w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3163-576x768.jpeg 576w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3163-810x1080.jpeg 810w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3163-1350x1800.jpeg 1350w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3163-scaled.jpeg 1920w\" sizes=\"auto, (max-width: 768px) 100vw, 768px\" \/><figcaption>Hartza da koko-batzeko izarra. <\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p>&#8211;<strong>Koko-Zuriak,<\/strong>  gazteak, etorriko dira mundu zibilizatura, nagusiagoen mundura\u2026 ordena  dira zuriak eta musikariak. Eta dantzariak ere izaten dira, baina 2022an  dantza tradizionala egiten duten egun apurretako bat da. Elgetan  lehenengoz egin dute dantza <\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"593\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3096-1024x593.jpeg\" alt=\"\" class=\"wp-image-1072\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3096-1024x593.jpeg 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3096-300x174.jpeg 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3096-768x445.jpeg 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3096-1536x890.jpeg 1536w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3096-2048x1186.jpeg 2048w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3096-1326x768.jpeg 1326w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3096-1864x1080.jpeg 1864w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><figcaption>17-20 urte bitarteko gazteak. Umorea eta indarra dira.<\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p>&#8211;<strong>Koko-Beltzak edo masusta<\/strong>k: ez hain  gazteak, berriz, desmadrea dira. Orden apurtzaileak, libertinajea,  luxuria. Zirtolariak dira. Gehixeago dakite, baina ez dute espazio  askorik dakiten hori erakusteko. Masustak badakite mugitzen koko-eskean. Masusta izango dira zuriak egunen baten. Transmisioa.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"768\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3102-1024x768.jpeg\" alt=\"\" class=\"wp-image-1073\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3102-1024x768.jpeg 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3102-300x225.jpeg 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3102-768x576.jpeg 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3102-1536x1152.jpeg 1536w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3102-2048x1536.jpeg 2048w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3102-1440x1080.jpeg 1440w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><figcaption>Gaiztakeria dute lagun, eta asko dakite. Anonimoak dira eta baliatzen dute.<\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p>&#8211;<strong>Mamarruak<\/strong>: Sakuekin egindako mozorroa da Mamarruena eta Elgetan josiak dira. Elgetakoek eraman dute isipua  (zaldi buztana puntan duen makila). Eibarren, esaterako, hauek dira  baserrietatik ematen dutena jasotzeko ardura dutenak. Elgetan zurien  lana izan da hori, gazteena. Beraien ardura izan da jasotakoa taldean  banatzea ere. Mamarruen egiteko printzipala da segizioari bidea zabaltzea. Lehenengo joaten dira. Eta plaza garbitzeko lana ere hartzen  dute dantza eta kantua egingo den lekua markatuz. <\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"768\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3114-1024x768.jpeg\" alt=\"\" class=\"wp-image-1074\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3114-1024x768.jpeg 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3114-300x225.jpeg 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3114-768x576.jpeg 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3114-1536x1152.jpeg 1536w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3114-2048x1536.jpeg 2048w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3114-1440x1080.jpeg 1440w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><figcaption>Goitik behera sakuz estaliak.Argazki honetan domatzailea, hartza eta maskaradunak ere badira hiru. Ezkutuan saki-kartia.<\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p>&#8211; <strong>Burburixuak<\/strong>: Burburixo  arropa jantzi eta  herriko baserrietan zehar ibiltzen dira dantzan eta gaiztakerian.  Anonimo izateak ematen dien babesa erabiltzen dute jendearen atzetik  joateko. Egurrezko sardea eskutan izaten dute eta zirikatzaileak dira oso. Elgetakoek zintzarriak ere badituzte eta dunba-dunba demasa da eskeak irauten duen denbora guztian. Mamarroen atzetik joaten dira eta zintzarri soinuak balio du baserritarra ohartarazteko ere bagoazela. Lotsa barik ibiltzen dira. Gaiztakerian bai, baina kantuan eta dantzan  ere egiten dute ordena emandakoan.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"768\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3110-1024x768.jpeg\" alt=\"\" class=\"wp-image-1075\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3110-1024x768.jpeg 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3110-300x225.jpeg 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3110-768x576.jpeg 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3110-1536x1152.jpeg 1536w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3110-2048x1536.jpeg 2048w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3110-1440x1080.jpeg 1440w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>&#8211;<strong>Sasi-kartia:<\/strong>  Belar, goroldio, garo, sastraka edo hostoz&nbsp;gorputza estalita agertu ohi  dira Euskal Herriko hainbat mozorro. Landareak ere erabiltzen dira,  sarri, mozorrotzeko. Gure mugetatik kanpo ere bada ohitura inguruko  landaredia erabiltzekoa gorputza estali eta festara irteteko.  Ezkutatzeko eta kamuflatzeko ezin hobea da. Eta halaxe egin du Elgetkao Sasi-kartiak. Gorputz osoa huntzez  estalita zeraman eta koko-dantzariekin eta beste hainbat mozorrorekin  batera ibiltzen da baserriz baserri eskean.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-video\"><video controls src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/Sasi-kartia2.mov\"><\/video><figcaption>Sasi-kartia ikusten duzu? Zure zain dago! <\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>Herria  batuta:<\/strong> <\/h2>\n\n\n\n<p>Ba  koko-batzeak elkartu ditu herritarrak, izan arren bakoitza bere  etxekoa; Koko-batzeak batu ditu herria eta baserriak; Koko batzeak egiten du komunitatea, koko-batzeak eman dio parte hartzaileari giro sanoa, umorezkoa eta librea; dantzarako aitzakia izan da eta dantzan ikasteko ere balio izan du; anonimotasuna ematen du koko-batzeak eta generoa ahazten laguntzen du, esaterako Foxtrota egiterakoan. Ez gara  emakume edo gizon, gara koko. Koko-batzeak badakar ez haserretzea, urte guztian berba egin ez duzunarekin berba egitea, Ondo pasatzeak batzen du  herria. <\/p>\n\n\n\n<p><strong>Euskara<\/strong>: Izan da beste helburu  bat. Bai, udalerri euskalduna da gurea, baina gazteenak erdaraz  dihardute. Euskal giroko egun bat zen proposamena eta euskaraz bizitzeko egun bat izan da. Hurrengo urtean gehiago eta hobeto. <\/p>\n\n\n\n<p><strong>Azkena<\/strong>:<br>Jai  hau posible izan da Elgetak baduelako elkarte bat eta urtero kuota  ordaintzen duten herritarren laurdena: Elgetako Goibeko Euskaltzaleon  Topagunea. Eta ardura hartu du eta jakin du mugitzen behar beharrezkoak  izan diren herritarrak: jostunak, erosketak egin dituztenak, bazkariak  prestatu dituztenak, autoetan eta kamionetan hara-hona ibili direnak&#8230;  Eskerrik asko Ozkarbi elkarteari, eskerrak kultura inporta zaion elkarte  bat dugun herrian! Gosaria eta bazkaria beraiek prestatu dituzte,  zerbitzatu eta ze ondo antolatuta. Baita Udalari, lagundu du diruz  musikariak ordaintzen; Eskerrik asko Kezka dantza taldeko Oier  Araolazari ere, lagundu digu hitzaldi batekin eta erakusketarako  materialarekin. Beste herri batean esnatu da hartza eta herriz herri  egiten da Euskal Herria.<\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"632\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3129-1024x632.jpeg\" alt=\"\" class=\"wp-image-1077\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3129-1024x632.jpeg 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3129-300x185.jpeg 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3129-768x474.jpeg 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3129-1536x947.jpeg 1536w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3129-2048x1263.jpeg 2048w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3129-1245x768.jpeg 1245w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2022\/02\/IMG_3129-1751x1080.jpeg 1751w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><figcaption>Hau da taldea! Parte hartzea da gehien gozatzeko modua. <\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p>Dibertimendua, euskara, kultura, tradizioa eta transmisioa artefaktu kulturalaren parte. Urte askotarako!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Goizeko 08:00etan hasi dugu eguna, Ozkarbi elkartean arrautza parea eta txistorra zeuden prest. Ardo goxoa ere bai. Azken ukituak emateko balio izan du gainera. Gerriko bat falta zuena, edo zelan jartzen zen ez zekiena, ia orratzik baden galdetzen zebilena&#8230; Elkartzeko modu ona da batera gosaltzea hasiera on bat: gosaldu eta batera. Goizeko 09:00etan denok prest [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-1067","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1067","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1067"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1067\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1081,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1067\/revisions\/1081"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1067"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1067"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1067"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}