{"id":1034,"date":"2021-11-15T07:49:21","date_gmt":"2021-11-15T06:49:21","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/?p=1034"},"modified":"2021-11-15T14:54:09","modified_gmt":"2021-11-15T13:54:09","slug":"tokikom-sariak-eta-jardunaldiak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/2021\/11\/15\/tokikom-sariak-eta-jardunaldiak\/","title":{"rendered":"Tokikom sariak eta jardunaldiak"},"content":{"rendered":"\n<p><\/p>\n\n\n\n<p>Aste  lanpetua izan dugu. Tokikom sariak antolatzen buru-belarri Tokikomeko  lantaldea, baina baita ikasteari orduak emana ere. Ikasteko gonbidatu ditugu hiru profesional, eta, horiekin, aurretik ere luze eta zabal egoteko  aukera izan dugu: erakutsi diegu zer egiten dugun tokikoen egoitzetan bertan bilerak eginda; lan-saioak antolatu ditugu EITBko  zuzendaritzarekin batera EITBn bertan. Elkarren ezagutzatik eredu  berriak asmatzea da helburua eta ia badugun kapazitaterik horretarako. Harremana ona izan da eta kontaktua izango dugu aurrerago ere.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"472\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2021\/11\/Captura-de-pantalla-2021-11-15-a-las-7.47.38-1024x472.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-1035\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2021\/11\/Captura-de-pantalla-2021-11-15-a-las-7.47.38-1024x472.png 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2021\/11\/Captura-de-pantalla-2021-11-15-a-las-7.47.38-300x138.png 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2021\/11\/Captura-de-pantalla-2021-11-15-a-las-7.47.38-768x354.png 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2021\/11\/Captura-de-pantalla-2021-11-15-a-las-7.47.38-1536x708.png 1536w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2021\/11\/Captura-de-pantalla-2021-11-15-a-las-7.47.38-1366x630.png 1366w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2021\/11\/Captura-de-pantalla-2021-11-15-a-las-7.47.38.png 1814w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><figcaption>Iban Arantzabal, Esther Alonso, Matthew Barraclough, Alaitz Artolazabal, Unai Iparragirre, Arno Schepers eta Pete Sherlock <\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>BBC<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Partekatzean  dago oinarria, estiloarekin partekatzen da, eskuzabal: datuak,  istorioak, bideoak&#8230; zabaldu eta zabaldu kalitate estandarrarekin.  Zintzotasuna beharrezkoa dela azpimarratu digute, konfiantza. Norbait  kexatuz gero segituan eman behar zaiola erantzun egokia eta ez dela egin  behar hedabide kideek nahi ez dutena. Inpartzialtasuna da beste  gakoetako bat bakoitzak bere editoriala duela onartuta. Adostu dituzte  jokatzeko moduak eta argi dute gehien jartzen duena BBC bera dela tokikoen mesedetan. Baita BBC-k ez diela tokikoei eskatzen norbere editorialari uko egiteko. Galdetu diegu zergatia ere, zergatik eskuzabaltasun hori, eta erantzuna azkar: &#8220;denon dirua darabilgulako&#8221;. Kultura demokratikoa dute hedabideetan eta demokrazia soziala aldarrikatzen dute oinarri-oinarrian: &#8220;tokiko  kazetaritza ondo dagoenean gizarte demokrazia sanoagoa dago&#8221;.\u00a0 Ematen dizkiete tokikoei ikastaroak, edukia sortu, informazioa eman, ebentoak antolatu&#8230;  171 enpresen arteko akordioa. Matthew Barraclough eta Pete Sherlock ondoan izan ditugu dakitena erakusteko gertu.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Het Belang Van Linburg<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Flandriako  hedabidea: podcastak, telebista, egunkariak&#8230; <em>Freelance<\/em> askorekin  egiten dute lan eta oinarria dira. Tokiko kirola dute indarguneetako  bat. Paperean indarra jartzetik sarean jartzera pasatu dira, papera utzi  gabe. Aplikazioa oso erabilia eta sakondu nahi dute pertsonalizazioan.  Soilik beraiek eskaintzen duten edukia jorratzen dute eta horrek  baimentzen die kuota sistema batekin jardutera. \u201cEtiketen bidez,  erabiltzaile bakoitzari interesatzen zaion edukia eskaintzen diogu;  albisteetatik, ikus-entzunezko, buletin edota iragarkietara. Eta bide  berean egokitzen ari gara harpidetzak, gazteei begira, sareko kontsumo  azkarrari begira\u201d, adierazi du. Arno Schepers-en hitzetan, egunkariaren  balorea \u201cirakurle anonimoak zein harpidedunak balorean jartzea da\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Eldiario.es<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Esther  Alonso eldiario.es hedabide madrildarreko kazetariak ireki du  gogoetarako bidea. Alonsoren hitzetan, \u201ckomunitateari garrantzi handia\u201d  ematen diote: \u201cIrakurleei entzutea ezinbestekoa da\u201d. Datuen analisian  jarri du enfasia, hutsetatik ikastean, analitikari garrantzia eman  behar zaiola argudiatuz. Hala ere, hortik aurrera jauzi bat eman beharra  azpimarratu<br>du 2022an 10 urte beteko dituen hedabide madrildarreko kazetariak. Adierazi duenez, \u201cegun ezin ditugu irakurleak soilik bilatu,  gure proiektuarekin konplizeak diren herritarrak baizik\u201d.<br>Bide horretan, eldiario.es-ek gardentasunean eta fidelizazioan ahalegin berezia egiten duela azpimarratu du.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Sarituak<\/strong><br>Zorionak denei! Tokikoetan kalitatea dago. Aurtengo kanapeen egileak: Sakanako  Guaixe aldizkaria, Hego Uribeko Geuria, Goierri Irrati-Telebista eta Karkara aldizkaria izan dira:<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><strong>Azalik onenaren saria<\/strong>: &#8216;Uda Sakanan&#8217; (Guaixe)<\/li><li><strong>Edukirik onenaren saria<\/strong>: &#8216;Etxerriko putzua eta Hego Uribeko uren altxorrak&#8217; (Geuria)<\/li><li><strong>Ikus-entzunezkorik onenaren saria<\/strong>: &#8216;Ateak itxi, leihoak ireki&#8217; (Goierri Irrati-Telebista)<\/li><li><strong>Komunitatearen saria<\/strong>: &#8216;Bandera da Orion&#8217; (Karkara)<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Bertaratutakoek gailendu nahi izan dituzten berbak: <\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"471\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2021\/11\/791BFEC4-8C30-4CB7-915B-58E90114F19E_1_105_c-1024x471.jpeg\" alt=\"\" class=\"wp-image-1037\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2021\/11\/791BFEC4-8C30-4CB7-915B-58E90114F19E_1_105_c-1024x471.jpeg 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2021\/11\/791BFEC4-8C30-4CB7-915B-58E90114F19E_1_105_c-300x138.jpeg 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2021\/11\/791BFEC4-8C30-4CB7-915B-58E90114F19E_1_105_c-768x353.jpeg 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2021\/11\/791BFEC4-8C30-4CB7-915B-58E90114F19E_1_105_c.jpeg 1306w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><figcaption>Komunitatea, elkarlana, lankidetza, konfiantza, berrikuntza, getutasuna, tokikoa, gertukoa, denona, demokrazia, berrasmatu, profesionaltasuna, kalitatea, inpartzialtasuna, zubiak, hiperlokala, euskara, beharra&#8230; <\/figcaption><\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aste lanpetua izan dugu. Tokikom sariak antolatzen buru-belarri Tokikomeko lantaldea, baina baita ikasteari orduak emana ere. Ikasteko gonbidatu ditugu hiru profesional, eta, horiekin, aurretik ere luze eta zabal egoteko aukera izan dugu: erakutsi diegu zer egiten dugun tokikoen egoitzetan bertan bilerak eginda; lan-saioak antolatu ditugu EITBko zuzendaritzarekin batera EITBn bertan. Elkarren ezagutzatik eredu berriak asmatzea [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-1034","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1034","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1034"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1034\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1041,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1034\/revisions\/1041"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1034"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1034"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1034"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}