{"id":1024,"date":"2021-09-14T09:58:24","date_gmt":"2021-09-14T08:58:24","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/?p=1024"},"modified":"2021-09-14T13:02:39","modified_gmt":"2021-09-14T12:02:39","slug":"cc-iritzi-bat-eta-ez-legeaz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/2021\/09\/14\/cc-iritzi-bat-eta-ez-legeaz\/","title":{"rendered":"CC: Iritzi bat, eta ez legeaz"},"content":{"rendered":"\n<p>Iritzi bat diot, ze zenbat buru&#8230; Hau da, iritzi hau ez da inola ere zuk zer egin behar duzuka idatzitakoa. <\/p>\n\n\n\n<p>Aukera\n bat dira lizentziak, eta aukera interesgarria cc lizentziak bai \nnorbanakoentzat bai enpresa txiki, ertain zein handientzat. Blog honetan\n agertzen dena inork lau haizetara zabaltzea gura balu aukera luke: lana\n kopiatu, banatu edota nahieran erabili. Kasu honetan, aitortu-partekatu\n berdin. Blog sarrera hauetatik dirua irabaziko banu (inposiblea, \nedozeinek dakienez) eta nire pentsura inork irabazterik nahi ez banu, \nbeste lizentzia aukera batzuk ere banituzke, adibidez: &#8220;aitortu, ez \nkomertziala, lan eratorririk gabe&#8221;. Baina zein da kontua? ba hizkuntza \noso txiki batean jarduteko hautua egin dudala eta hemen agertzen den \nargazkiren bat, edo testuren bat, edo&#8230; inork erabili nahi balu, ba \nhortxe luke, erabilgai: &#8220;eman ta zabal zazu&#8221;. Hori dut jardunbide \nhizkuntzari lotutako bizitza-hautuetan ere eta nahi nuke horrela izaten \njarraitzea euskarak duen egoera duen bitartean. Tamalez, bizi naizen \nartean. Urte honetan bertantxe erabili du erakunde publiko batek \nazterketa batean blogeko testu bat. Baina erabili nahi balu irabaziak \ndituen enpresa batek ere erabil ahal izango lituzke. Erabili ditu. Duina\n da erabiltzea eta duina irabaziak dituenak ere erabiltzea. Zero arazo. \nEta Wikipediak ere hartu eta erabiliko balu poza, poz handia emango \nlidake.<\/p>\n\n\n\n<p>Estutu dagigun torlojua pixka bat: \nargitaratu dut blog honetan 8 egun lantzen egon naizen artikulu bat. \nLuzea, paperean dozena erdi orri beharko lituzkeena. Artikulu horretan \neuskaraz sekula irakurri ez den istorio eder bat dago (dena da uste \nbat&#8230;). Behin idatzita, zabaltzea ere nahi nuke eta saiatu naiz \nhorretan. Bisita asko izan ditu artikuluak eta ikusten dut \nestatistiketan ez bakarrik artikulu honetara, beste hainbat ere \ninteresatu zaizkiela bloga ezagutu dutenei eta denbora dezente egin dute\n beste hainbat artikulu irakurtzen ere (berriz diot, dena da ustea). \nIstorio horrek eragin du zeresana eta hori ikusi du Goienako kazetariren\n batek. Testua, egindako argazkiak eta 12 minutuko bideoa hartu eta \nzabaltzen du Goienak ere 48 ordu pasa ostean. Aldizkarian zati handi bat\n jaso du, eta gehiago nahi duenari ematen dio aukera blogeko lotura \neskainiz eta esanez bideoak eta argazki gehiago daudela. Eta erabili du \nkazetariari interesatzen zaion istorio zatia bere webgunean ere. Ni \npozarren, ze idatzi dudana blogean zabaldu du baita Goienak ere. Jakin \nbadakit zenbat klik izango dituen segituan blogak, izan ere, Goienaren \neragina blog xume honen aldean ikaragarria da (kendu beroarena honi \nere). Zabaltzeaz gustura eta baita euskaraz idazten dugun komunitate \ntxiki honetako bazterreko blog hau ezagutzera eman duelako ere. Bisita \nasko blogera. Eta beste asko geratuko ziren Goienak argitaratutakoarekin\n nahikotzat jota. Hau poza! Berez, hau da, legez, ez luke ezta eskatu \nbeharrik ere Goienako kazetariak baimenik. Blogeko edukiak cc-by-sa \ndira. <\/p>\n\n\n\n<p>Berriz ere beste buelta bat: \nBlogaria animatu eta topatu du beste istorio polit bat. Atzetik zebilen,\n eta pare bat asteko lanketa behar izan badu ere polita geratu zaio. \nKostata konbentzitu du istorio kontatzailea, eta esan dio blogariari: \n&#8220;laguna zaitudalako eta blog hau gertukoa dudalako animatu naiz \nelkarrizketa egitera&#8221;. Berriz ere eduki multimedia bat eta inork gutxik \nezagutzen zuen gertakari bat oinarri duena. Goienak, oraingoan, hain \nluzea ere ez zen testua eta fusilatu du goitik behera, argazkiak hartu \neta erabili, bideo guztia jarri Goienaren euliarekin. Lan osoa hartu eta\n erabili. Egia esan, hori egin dezake eta egin du. Euskara zuzenketa \nbatzuk ere egin dizkio, beharrezkoak zituelako \ud83d\ude09 Ez zuen baimen \nbeharrik. Asko zabaldu da eta bereziki euskarazko testuetan &#8220;eman ta \nzabal zazu&#8221; horretan sinisten dudanez, ez dago batere txarto. Pozik? ba \nbai eta ez. Aitortu dute nik egin dudala eta bloga ere aipatu da. Hori \nbai, bisitak Goienan geratu dira bakarrik. Denak. Den-denak. Eta pare \nbat asteko lanaren emaitza Goienako kazetari bizkorrak eta Goienak berak\n jaso ditu. Ez da horrenbeste bisita kopuruan katramilatzea, baina \naitortza ere badakar klikak. Bai, &#8220;eman ta zabal zazu&#8221; esaten diozu \nzeure buruari, baina&#8230; Elkarrizketatuari kale egin diodan sentsazioa \nere badut. Joko-arauak hala ere, argiak dira: legea, cc-by-sa \nlizentziapean. Ez du lege-hausterik egin Goienak. Goienak zabaldu du. On\n egin dio euskarari eta bla bla bla guztia. Pozik bai, baina&#8230; Bai, ze \ndemondre! Pozik. Zoratzen ez, baina pozik.<\/p>\n\n\n\n<p>Bat  gehiago torlojuari? Hirugarren istorio on bat (esan dut dena dela ustea  ;-). Kasu honetan (fikzioa hau ere) argitaratu du istorio on hau Goienak ze istorio kontatzailea oso identifikatua dago tokiko  kazetaritzarekin eta ez Facebookekin. Kazetariaren nomina Goienak ordaintzen du. Erakundeen  laguntzak, Goienakideen urteroko ekarpenak, Debagoieneko komertzioak,  banner erosleak, zerbitzuak, spotak&#8230; dira lagungarri kazetaritza  profesionala egiteko. Eta, noski, ikus-entzule-irakurleak dira oinarri  garrantzitsuena kazetari horrek aurrerakin bat eraman dezan etxera.  Bezero kopuru horiei esker da posible nominak ordaintzea. EITB-ko  kazetari bizkorrak ikusi du Goiena telebistan eguerdian istorio on  hori. Eta EITB taldeak hartu du osorik goiena.eus webgunetik, izan ere,  han dena dago cc-by-sa lizentziapean, momentuz. Egia esan, zain-zain  egongo ziren ze dozena-erdi ordu baino gutxiago behar izan dituzte  istorio hau informatiboetan eta &#8220;Biba Zuek!&#8221; programan emateko (adibide bat da&#8230;). EITB-k  zein saioaren ekoizleak egin lezakeen? bai. Aitortu eta partekatu berdin  egingo badu bai, behintzat. Hurrengo astean Wikipediak ere hartu du  istorioa eta argazkiak, eta txukun-txukun geratu da edonork erabiltzeko  moduan lizentzia horri esker.<br>Eman dute EITBn, Eulia  EITBrena. Iragarkiak EITBrenak. Aurkezlearen sarrera, EITBrena; &#8220;Biba  zuek&#8221; saioarena, saioko gidoilariek egindakoa. Eta osteko tertuliarako  gaia ere izan da beste dozena bat minuturako. Egia esan, beste batzuetan  legetxe, ekoiztetxetik Goienara ere deitu dute istorioaren oinarria den  emakumearen telefono eske, ez istorioaz galdezka ze badute eskura. Ez  zaio eman telefono zenbakia, emakumeak baimena emango zain daudelako  Goienako kazetariak. Poza? ze poz? Bueno, pozen bat ere egon daitekeela  ezin ukatu, baina&#8230; Ufff. Torlojua estu.<\/p>\n\n\n\n<p>Egile  eskubideen lizentzien artean oreka bilatzen dute lizentzia hauek.  Sorkuntza lanaren eskubideak arautzeko modu bat dira. Ona. Uste dut  gehitu behar diegula lizentzia on hauei torlojua larregi ez estutzea.  Hau neure iritzia, ez legea. Zergatik? euskarari komeni ez zaion pausoa  emateko tentazioa handia izan daitekeelako, bereziki, enpresa diren  hedabideetan (ez nire blogean, bistan da). Beste lizentzia batekin  jarduteko eragozpenik ez dute jarriko ez dirulaguntzetan, ez dute izango  bazkideek, ez komertzioek, ez bannerrak kontratatzen dituztenek&#8230;  Betiko copyright-etatik (oso ohituak gaudenak euskal literaturako  liburuetan irakurtzera, esaterako) euskal hedabide gehienek  darabiltzaten <a href=\"http:\/\/eativecommons.org\/licenses\/\">Creative Commmons<\/a> lizentzietara aldea badago. Bata zein bestea dira egokiak, baina ez denentzat.  Wikipediarako, adibidez, batzuk dira bakarrik erabilgarriak eta askok dugu ekimen hau maite. Ez dago inori zer erabili esaka jardun beharrik,  baina sortzailea babestea ezin ahaztuzkoa dela uste dut. Eta bai, baita enpresa argitaratzailea ere.<\/p>\n\n\n\n<p>Hortik aurrera, ba cc-by-sa lizentziak egokia dirudi  bihurkina apurtzen ez den bitartean. Tortsio indar handiarekin torlojua  larregi estutzeak horixe ekar lezake-eta. <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iritzi bat diot, ze zenbat buru&#8230; Hau da, iritzi hau ez da inola ere zuk zer egin behar duzuka idatzitakoa. Aukera bat dira lizentziak, eta aukera interesgarria cc lizentziak bai norbanakoentzat bai enpresa txiki, ertain zein handientzat. Blog honetan agertzen dena inork lau haizetara zabaltzea gura balu aukera luke: lana kopiatu, banatu edota nahieran erabili. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-1024","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1024","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1024"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1024\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1026,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1024\/revisions\/1026"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1024"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1024"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1024"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}