{"id":1015,"date":"2021-07-14T13:55:38","date_gmt":"2021-07-14T12:55:38","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/?p=1015"},"modified":"2021-07-14T13:55:40","modified_gmt":"2021-07-14T12:55:40","slug":"debagoiendar-queer-asanblada","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/2021\/07\/14\/debagoiendar-queer-asanblada\/","title":{"rendered":"Debagoiendar queer asanblada"},"content":{"rendered":"\n
Barka titularra bihurritzea, sarrerak irakurtzeko idazten dira-eta… \ud83d\ude42 Euskaltzaindiak beste baldekada bat berba onartu ditu. Batzuk  onartu, beste batzuk moldatu, beste batzuk eguneratu… Atentzioa deitu  didate hainbatek. Eta horien artean daude: <\/p>\n\n\n\n
Asanblada<\/em><\/p>\n\n\n\n
Zergatik?  ba gazteago eta eztakitzerrago<\/em> nintzen garaian, euskal filologian nenbilela,  liluratu gintuelako Sarasolak “Euskara batuaren ajeak” liburuarekin: ” Asanblada<\/em>. Espainol mozorrotuaren mukuru hau erruz erabiltzen da  oraindik, edozein moduz idazten dutenen artean, eta erruz ikusten da  hormetan eta, euskaraz ez dakitenen eskutik. Hitzak tradizio ezin urriagoa du, are Frantziako Legebiltzarra izendatzeko. Hortik kanpo ezta  arrastorik ere”. 1997. urtea zen… Harrezkero, arrastoa heldu da hormetatik Euskaltzaindiaren hiztegiraino.<\/p>\n\n\n\n
Debagoiendar<\/em><\/p>\n\n\n\n
Zenbat  poztu naizen! Orain dela 20 urte ez zen posible. Nago, egin duela  hedabideetatik hiztegira, baina ez bakarrik. Politikarien adierazpen  askotan dago, elkarteetako ordezkarienetan eta baita kalean.  Debagoiendar, debabarrendar, beterritar<\/em>… Txantxiku<\/em> ere hiztegiratu da,  zoologiako sarrera moduan. Pozik irudikatu ditut debagoiendar<\/em> batzuk,  sekula baino debagoiendarragoak diren horiek, eta ez Elorregiko  biribilguneagatik bakarrik.
Goiena komunikazio taldearen izena ere Euskaltzaindiak egindako eguneratze batetik heldu zen. Garaia<\/em>  zen bueltaka zebilen berba eta baita Urbia ere, pentsa! Baina momentu onean heldu zen  Euskaltzaindiaren erabakia eta txintxo-txintxo erabakitakoaren zabalkundea egin da. Akademiak lortua du guztion errespetua eta ederra da hori euskaldunondako. Goiena<\/em>k eman du zeresana eta egin du bidea.
Goien<\/em> sarrera ere egunotan eguneratu dute: “azken eguneraketa 2021-07-09”.
Beharbada, egunotan onartu diren arren zaharruno<\/em> usaina dutenak ere badaude: nezeser<\/em>-ek eman dit zer pentsatua, edo peripatetiko<\/em> berbak. Enterradore<\/em> berba ere onartu du Euskaltzaindiak sekula baino lan gutxiago duen ofiziorako. Eta ez, zaharruno<\/em> ez dago onartuta oraindik. <\/p>\n\n\n\n
Putakeria<\/em><\/p>\n\n\n\n
Sarrera berria hiztegian. Eta gogoratu naiz Tokikomeko aldizkari bateko  kide batek esan zidanaz berba hori eposta batean erabili nuen haserrealdi batean:  “Iban, putakeria<\/em> eskapatu zaizu teklatutik, eta burutik ateratzeko  hitza da sozialki emakumeak gutxiesteko erabilia izan den kontzeptu den  heinean”.\u00a0 Orain hiztegira joan da nire burutik kentzen nenbilenean.  Baziren txakurkeria<\/em> edo jukutria<\/em>, baina… <\/p>\n\n\n\n
Queer,  remake, telelaguntza, heteropatriarkal, zaurgarritasun, biral, patera,  chef, estelada, inmatrikulatu, jihadismo<\/em>… bogan daudenak ere ageri  dira. Eta bai, baita koronabirus<\/em> edo deskonfinamendu<\/em>, deskonfinatu<\/em>,  entzerratu<\/em>…<\/p>\n\n\n\n
Biluztu<\/em> eta eskumalde<\/em> moduko berbak gorriz markatzen ditu Xuxenek oraindik. Euskaltzainek bizkaieratik datozenekin eskuzabalago jokatu dutela bistan da, Xuxenek ere ez ditu markatuko laster, seguruenik. <\/p>\n\n\n\n
Aldaketak-eta Euskaltzaindiaren webguneko lotura honetan:
Barka titularra bihurritzea, sarrerak irakurtzeko idazten dira-eta… \ud83d\ude42 Euskaltzaindiak beste baldekada bat berba onartu ditu. Batzuk onartu, beste batzuk moldatu, beste batzuk eguneratu… Atentzioa deitu didate hainbatek. Eta horien artean daude: Asanblada Zergatik? ba gazteago eta eztakitzerrago nintzen garaian, euskal filologian nenbilela, liluratu gintuelako Sarasolak “Euskara batuaren ajeak” liburuarekin: ” Asanblada. Espainol mozorrotuaren mukuru hau […]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-1015","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1015","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1015"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1015\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1016,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1015\/revisions\/1016"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1015"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1015"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1015"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}