{"id":10,"date":"2012-11-29T09:01:34","date_gmt":"2012-11-29T09:01:34","guid":{"rendered":"http:\/\/www.arantzabal.com\/euskaraz-bizitzeko-euskarazko-hedabideak-behar-ditugu"},"modified":"2012-11-29T09:01:34","modified_gmt":"2012-11-29T09:01:34","slug":"euskaraz-bizitzeko-euskarazko-hedabideak-behar-ditugu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/2012\/11\/29\/euskaraz-bizitzeko-euskarazko-hedabideak-behar-ditugu\/","title":{"rendered":"Euskaraz bizitzeko, euskarazko hedabideak behar ditugu"},"content":{"rendered":"<p>Larunbatean, abenduak 1, <i>Euskaraz bizi nahi dugu<\/i><br \/>\n leloa oihukatuko dugu euskaltzaleok Donostiako kaleetan. Euskaraz<br \/>\njarduten dugun hedabide ez publikoak batzen dituen Hekimen elkartearen<br \/>\nizenean, Kontseiluak deitu duen manifestazioan parte hartzera deitu nahi<br \/>\n zaituztegu.<\/p>\n<p class=\"testua\">Euskal Herri euskalduna nahi badugu, euskaraz bizi<br \/>\nnahi badugu, komunikabide esparru indartsua izatea ezinbestekoa da.<br \/>\nEuskal Herrian azken hamarkadetan gizarte hedabide sare zabala sortu da:<br \/>\n 600 bat langile gara sektorean eta ehunka mila pertsonarengana heltzen<br \/>\ngara. Esparru txikia da gurea, baina, aldi berean, indartsua eta<br \/>\nezinbestekoa euskaraz bizi nahi badugu.<\/p>\n<p>Administrazioa, hezkuntza<br \/>\n eta hedabideak zutabe funtsezkoak dira hizkuntza garapenean.<br \/>\nBaliabideei dagokienez, administrazioan eta hezkuntzan indar handia<br \/>\njarri da azken hamarkadetan, euskarazko hedabide publikoetan ere bai.<br \/>\nBaina askoz gutxiago hedabide ez publikoetan. Euskal gizarte moderno eta<br \/>\n kohesionatua eratzeko, hizkuntza komunitatea osatzeko, gizarte hedabide<br \/>\n sare zabala behar bezala babestu behar dugu.<\/p>\n<p>Euskararen hiztun<br \/>\nkomunitateak behar duen eremu komunikatiboa sendoa garatzeko,<br \/>\nelkarlanaren bidea jorratu dugu urte hauetan guztietan euskarazko<br \/>\nkomunikabideek. Elkarlan hori bideratzeko, Hekimen elkartea sortu berri<br \/>\ndugu. 50 komunikabide baino gehiago batu gara, euskaraz bizi ahal<br \/>\nizateko garrantzitsuak garela aldarrikatzeko.<\/p>\n<p>Euskaraz bizi ahal<br \/>\nizateko, ezagutza eta borondateaz gain, ezinbestekoak dira baliabideak.<br \/>\nEuskarazko eremuak behar ditugu. Hedabideen kasuan, gure herrietan,<br \/>\neuskal gizartean, Europan, munduan\u2026 gertatzen denaz informatuko<br \/>\ngaituzten komunikabideak behar ditugu. Teknologia berriek eta Internetek<br \/>\n ekarri dituzten aldaketetara egokitutako komunikabideak.<\/p>\n<p>Komunikabideontzat<br \/>\n ez dira garai onak, krisi hotsak nonahi entzuten dira. Baina ilusioz<br \/>\nari gara beharrean, egun dugun egoera gaitzari elkarrekin  erantzunez.<br \/>\nEuskal gizarteak garai berriak ditu, testuinguru egokia euskararen<br \/>\nnormalizazioan behar ditugun aldaketak emateko. Euskarazko<br \/>\nkomunikabideek, azken hamarkadetan bezala, gure ekarpenarekin jarraituko<br \/>\n dugu. Guztiok euskaraz bizitzeko aukera izan dezagun.<\/p>\n<p><b>Artikulu hau ondorengo hauek sinatu dute: <\/b>Joseba Igerabide (Xaloa Telebista), Idoia Iparragirre (<i>Gaur 8-Zazpi Haizetara<\/i>), Berdaitz Goia (<i>Argia<\/i>), I\u00f1aki Uria (Hamaika telebista), Jon Mikel Zabalegi (<i>Gazteberri<\/i>), Aitziber Zapiain (Euskal Irratiak) Iban Arregi (Berria Taldea) eta Iban Arantzabal (Tokikom): Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteko Zuzendaritza Batzordea.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Larunbatean, abenduak 1, Euskaraz bizi nahi dugu leloa oihukatuko dugu euskaltzaleok Donostiako kaleetan. Euskaraz jarduten dugun hedabide ez publikoak batzen dituen Hekimen elkartearen izenean, Kontseiluak deitu duen manifestazioan parte hartzera deitu nahi zaituztegu. Euskal Herri euskalduna nahi badugu, euskaraz bizi nahi badugu, komunikabide esparru indartsua izatea ezinbestekoa da. Euskal Herrian azken hamarkadetan gizarte hedabide sare [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[680,681],"class_list":["post-10","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-hekimen","tag-tokikom"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=10"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=10"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=10"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/arantzabal\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=10"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}