Gure gorputzak gureak direlako, gure erabakia!!!! Abortoa aske eta doan!!!!!!

Honi aurre egiteko Euskal Herriko Abortoaren Aldeko Sare Feministak hainbat ekintza eta salaketa antolatu nahi ditu. Legea Kongresu espainolean aurkeztu eta 24 ordutara konzentra bat egin dugu Euskal Herriko hiriburu guztietan eta astea betetzerako, itxialdi bat hiriburu bakoitzean.

Ahal den gehienak bagara indar gehiago lortuko dugu, horretarako protokolo hau martxan jarriko dugu eta zuen herrietan edo Donostian egingo diren ekimenetara gehitzea animatzen zaituztegu.

ADI ETA BATU MOBILIZAZIOTARA!!

DONOSTIA:Abenduak 27 BULEBARREAN 19:00ETAN KALEJIRAZ LAGUNDUAK ITXIERA EGINGO DEN TOKIRA JOANGO GARA. 

GORA BORROKA FEMINISTA!!!

Informazio gehiago, hemen eta hemen.

 

 

PP-ren GOBERNUAK ABORTATZEKO ESKUBIDEA KENDUKO DIGU!

GAUR EGUNGO LEGEA ( EPEKAKO LEGEA, 2010ean jarri zen indarrean)

  • 14 asteren barruan libreki abortatu dezakegu, hortik aurrera penalizatua dago.
  • 22. aste arte 3 kasutan soilik despenalizatzen da; bortxaketa, umekiak arazo larriak dituenean eta emakumearen osasuna edo bizitza galtzeko arrisku larria dagoenean
  • 16-17 urte bitarteko nerabeek gurasoen baimenik gabe abortatu dezakete

PP-k EZARRIKO DUEN LEGE BERRIA (2013/ 12/ 20 lege proiektua onartuko du)

Gaur egun martxan dagoen legea indargabetu eta ezin izango dugu libreki abortatu, soilik bi baldintzatan abortatu ahal izango dugu.

  • Bortxatua izanez gero ( nork erabakitzen du bortxatua izan garen edo ez?)
  • Emakumearen osasuna arriskuan egonez gero ( nork erabakitzen du arriskua dagoen edo ez?)

ABORTUAREN PENALIZAZIOAK DAKARRENA…..

  • Abortatzea delitua izango da.
  • Beste herrialde batera joanaz Abortatu ahal izango dutenak, baliabide ekonomiko handiak dituztenak izango dira.
  • Lege honek ez gaitu gure gorputzaren, bizitzaren, sexualitatearen eta amatasunaren gaineko pertsona autonomotzat hartzen. Erabaki hauek politiko eta epaileen esku gelditzen dira.
  • Legeari intsumisioa egiten badiogu: bortizkeria kode penalaren forman etorriko zaigu edota abortu klandestino gisa, gure osasuna eta bizitza arrisku larrian jarriko digu.
  • Emakumeoi ama izatera behartzen gaituzte, hori baita beraien ustetan emakumeok gizarte honetan bete behar dugun papera. Indarkeria sexista izanik, hartara behartzen gaituzte.

 

Azaroak 25, egunero da!

Indarkeria sexistaren aurka, eskubideen berdintasuna!

AZAROAK 25, EGUNERO DA!

Emakumeon aurkako indarkeria espezifiko bat dago eta indarkeria horrek hiritarrak eta instituzioak mobilizatzen ditu, kasu bortitzenen aurrean; beste emakume erail bat, umeak erail dizkioten emakume bat, bortxatua izan den beste emakume bat…

Aldiz, Mugimendu Feministatik ohartarazi nahi zaituztegu; sistema patriarkalaren logikan gutxietsiak garenok, biztanleriaren erdiak, indarkeria sotilago batera meneratuak eta zapalduak egoten jarraitzen dugula eta honen esanahia eskubide eta askatasun eza dela. Indarkeria hori indarkeria politikoa dela diogu, helburu politiko bat duelako; gizartean orden matxista mantentzen jarraitzea! Instituzioek zeregin handia dute, prebentzioan eta kontzientziaziotik haratago doan eraldaketarako ekintzak eginaz.

Emakumeon eta sexismoak baztertzen dituen pertsonen aurkako indarkeria eremu guztietan daukagu; etxean, ikastetxeetan, kalean, lanean, aisialdi gunean, sistema juridikoan, kartzeletan… Emakumeok tentuz ibili edo ez alde batera utziz, erantzukizuna indarkeria eragiten duenaren esku dago. Milaka adibide ditugu, non biktima gehiago epaitzen den, erailketaren egilea baino. Izan ere, emakumeoi eskubideak urratuz eta erasotzaileak justifikatuz, egiten duena legitimatuz eta erantzukizuna kenduz!

Adierazpen era eta intentsitate maila dena delarik, indarkeria sexistak parez pare topo egingo du Autodefentsa Feministaz. Feministok, defentsa pertsonaleko tekniketatik haratago doan mekanismo hori beharrezkotzat dugu; Indarkeriaren sustraietara iristeaz gain, jarrera eta izaeraz hornitzea; autoestimuaren errefortzua eta gizartearen estrukturetan ezarrita dauden genero rolen gaineko kontzientzia hartzea da gure helburua. Norbera eskubide subjektu bihurtzea eta erasotzaileari aurre egiteko errekurtsoz janztea. Indarkeria sexista identifikatzen jakin behar dugu, intentsitate baxuko indarkeria eta indarkeria sinbolikoa!

“MUNDUKO TOKI GUZTIETAN BADA NORBAIT EMAKUMEON GAINEAN ERABAKITZEKO MODUAN DELA USTE DUENA”

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna:

  • Azaroak 25, 19:00etan plazan: Elkarretaratzea “Indarkeria sexistarik ez! Azaroak 25 egunero delako, antolatu, elkar lagundu eta erantzun!
  • Azaroak 26, 19:00retan Gaztetxian: “Nagore” Film-dokumentala.
  • Azaroak 27, 19:00retan Laixan Zaharrean: Hitzaldia “Indarkeria Sexista”.
  • Azaroak 28; 20:00retan Kultur Etxean: “La bicicleta verde” Zine-Kluba.
  • Azaroak 30, 10:00tik  14:00ra: Tailerra “Autodefentsa Feminista”.

 OÑATIKO SARE FEMINISTA

Nagikixia baztertu eta hartu parte ikastaroetan!

Ikastaroen gaineko informazio guztia MENU nagusiko 2013-2014ko IKASTAROAK atalean duzue.

Prezioa: Langileak 30 euro eta langabetu eta ikasleek 15 euro.

Ikastaroetan izena emateko hiru bide dituzue: San Juan Kale 5 behean, asteartetan 18:00retatik 20:00retara. a.jabekuntzaeskola@gmail.com helbidera idatzita edota 615781068 telefonoan (azken hau beharrezkoa den kasuetan).

Jabekuntza eskolako ikastaro eta tailerrak Oñatiko emakume guztiei daude zuzenduta. Era berean, Debagoienako emakumeei ere egiten diegu gonbitea. Plazak mugatuak direnez, zozketa egingo da izena eman duten emakume guztien artean; oñatiarrek izango dute lehentasuna. Taldea osatuko da gutxienez 8 pertsonak izena ematen badute. Gehienez ere, 25 lagun egongo dira taldean. Gazteleraz edo euskaraz mintzatzeko, adierazteko… beharra izanez gero, aurrez jakinarazi irakasleari.