Batukada Feministak, emakumea musika mundura hurbiltzeaz gain, beste emakumeekin elkar-lanean aritzea, sormena eta irudimena lantzea ditu abiapuntu; autonomia eta independentzia baliatuz eta autogarapen propioa bultzatuz. Hain zuzen, emakumeok eta feministok kalera irten eta espazioak okupatzearekin bat, lagun taldean gozatu eta jendeari gozarazteko amoz. Historian zehar eta egungo gizartean egindako ekarpenak aitortzeko, sortzeko eta berreskuratzeko helburuz.
Noiz: Urriak 19; Azaroak 16 eta 30; Abenduak 21; Urtarrilak 18; Otsailak 15; Martxoak 22; Apirilak 12; Maiatzak 17 eta 31; eta Ekainak 12.
Ordutegia eta tokia: ETEO zaharrean, 11:00etatik 14:00etara.
Diamizatzaileak: Ainara Sarasketa (perkusionista) eta Arantxa Vicedo (musikaria eta konposatzailea)
Saioak EUSKARAZ izango dira.