GAUR EGUNGO LEGEA ( EPEKAKO LEGEA, 2010ean jarri zen indarrean)
- 14 asteren barruan libreki abortatu dezakegu, hortik aurrera penalizatua dago.
- 22. aste arte 3 kasutan soilik despenalizatzen da; bortxaketa, umekiak arazo larriak dituenean eta emakumearen osasuna edo bizitza galtzeko arrisku larria dagoenean
- 16-17 urte bitarteko nerabeek gurasoen baimenik gabe abortatu dezakete
PP-k EZARRIKO DUEN LEGE BERRIA (2013/ 12/ 20 lege proiektua onartuko du)
Gaur egun martxan dagoen legea indargabetu eta ezin izango dugu libreki abortatu, soilik bi baldintzatan abortatu ahal izango dugu.
- Bortxatua izanez gero ( nork erabakitzen du bortxatua izan garen edo ez?)
- Emakumearen osasuna arriskuan egonez gero ( nork erabakitzen du arriskua dagoen edo ez?)
ABORTUAREN PENALIZAZIOAK DAKARRENA…..
- Abortatzea delitua izango da.
- Beste herrialde batera joanaz Abortatu ahal izango dutenak, baliabide ekonomiko handiak dituztenak izango dira.
- Lege honek ez gaitu gure gorputzaren, bizitzaren, sexualitatearen eta amatasunaren gaineko pertsona autonomotzat hartzen. Erabaki hauek politiko eta epaileen esku gelditzen dira.
- Legeari intsumisioa egiten badiogu: bortizkeria kode penalaren forman etorriko zaigu edota abortu klandestino gisa, gure osasuna eta bizitza arrisku larrian jarriko digu.
- Emakumeoi ama izatera behartzen gaituzte, hori baita beraien ustetan emakumeok gizarte honetan bete behar dugun papera. Indarkeria sexista izanik, hartara behartzen gaituzte.