Gorputzaren perspektiba berri eta ezberdin bat garatu eta transmititzea du oinarri ikastaro honek. Emakumeek euren gorputzarekin eta gorputzarekiko izan duten erlazioa agerian jarri, deseraiki eta erlazio berri bat berreraikitzea du helburu. Dantza afrikarren bidez gune bat sortuko dugu, gure gorputza ikertu, gozatu eta berraurkitzeko doinuak entzunez eta ezagueraz eta askatasunez mugitzeak ematen duen atsegina gozatuz. Emakumeok etengabe gaude behartuta gorputz portaera jakin batzuk betetzera eta mendekotasun horretatik maiz heldu zaizkigu autoestima txarra, gutxiago garenaren sentipena edo gure gorputzak ukatzea eta era berean, gu, gutxi ezagutzea.
Noiz: Martxoaren 19an; apirilaren 2an, 16an eta 30ean; maiatzaren 7an eta 21ean; eta ekainaren 4an eta 18an.
Ordua eta lekua: ETEO zaharrean egingo dira saioak, 18:00retatik 19:30era.
Irakaslea: Anne Agirre Egibar, berdintasun agentea eta azken urteotan afrikar kultura arlo ezberdinetan aztertzen diharduena.
Saioak EUSKARAZ egingo dira.