GORPUTZA, SEXUALITATEA ETA TRATU ONEKO HARREMANAK

Ikastaro hau atal desberdinetan banatuta dago: Lehenengo atalean gorputza eta desioarekin kontaktatuko dugu, baita emozio eta pentsamenduekin ere. Gure burua askatu, gehiago maitatu eta gure gorputzaren meuzak errespetatzen ikasi. Emakumea errespetatzen ikasi. Emakumea bere gorputzetik abiatuz bere burua eta bere mundu afektiboa ezagutzeko eta era horretan osotasunean sentsibilizatzea du oinarri. Erotismoaren energia mugitzeko eta dantzan jartzeko unea izango dugu, gure buruaz ikasitako guztiaz gozatzeko tartea hartuz. Bigarren atalak, sexualitatea eta tratu oneko harremanak, gure harremanak eraikitzeko modua lantzea du helburu. Espazio pertsonalak eta berdintasunezko harremanak ezagutzeko dinamiken bidez; egun eta gure bizitzan harremanak izateko ditugun ereduak atzertu eta tratu on eta txarren harremanen inguruko gogoeta bultzatuko dugu; dominazio-sumisio harreman eredutik harreman parekideruntz hasita dagoen bidea gure baitan elikatuko dugu. Tratu onaren ideia ardatz modura eraikitzen da saio hauetan eta emakumeok bizi dugun heziketa murritzailea agerian gelditzen da.

Noiz: urtarrilak 25; otsailak 22; martxoak 15; apirilak 5; maiatzak 10; ekainak 14.

Lekua eta ordua: Kiroldegiko Pilates gelan, 10:00etatik 13:30era eta 15:00tik 17:30era.

Irakaslea: Kontxi Lopez (Berdintasun agentea, Giza harremanetan, sexualitatean eta auto-ezagutzan aditua)

Saioak GAZTELERAZ izango dira.

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude