Enkoreren ‘Ozen oihukatu’ bideoklip berria ikusgai

Astelehenean, hilaren 8an estreinatu zuen Enkore taldeak bere azken bideoklipa: ‘Ozen oihukatu’. Sare sozialetan zabaldu da ikus-entzunezkoa eta egun bakarrean 1.700 erreprodukziotik gora jaso zuen bideoklipak. Bizkaiako Gautegiz Arteagatik saiora bidali duten Whatsapp mezu batean eskatu du gazte batek bideoklip hori jartzeko eta bere ahizpa Naroari eskaini nahi izan dio, gainera. Hesian taldearen ‘Ezin ahaztu’ edota Imagine Dragons taldearen ‘Demonds’, Romeo Santosen ‘Propuesta indecente’ eta Seguismundo Toxicomano taldearen ‘Ultimo asalto’ kantuak ere eskatu dituzte ikus-entzuleek saioan jartzeko. Hemen duzue saioa osorik ikusgai. Disfrutatu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude