Uda hasteko bideoklip “perfektua”, Twitterreko @1d_hanilizalo jarraitzaileak eskatuta

Mezu ugari jaso ditugu aste honetako saiorako ere. Esaterako, Ricky Martinen ‘Vida’ kantua jartzeko eskatu digu Twitterreko @1d_hanilizalo jarraitzaileak, uda hasteko bideoklip “perfektua” dela esanez. Whatsapp mezu bat ere iritsi zaigu Bergaratik kantu hori eskatuaz. Baina bestelako kantuak ere izan ditugu saioan: Ze esatek! taldearen ‘Kolorea kendu’, Hesianek bertsionatutako ‘Amets bat’, Antonio Orozcoren ‘Llegará’ ere eskatu digu Oñatiko Anek eta One Direction boskotearen ‘Whats makes you beautiful’ ere eskatu digute Twitter bitartez. Disfrutatu aste honetako saioarekin ere!

Hauek dira nire hurrengo emanaldiak:

– Ekainak 27, Antzuolako Zurrategi plazan 22:00etatik aurrera.
– Ekainak 28, Oñatiko Zubillaga auzoan 19:30ean eta 22:00etan. DJ moduan eta baita Gauargi taldearekin abesten ere.
– Uztailak 1, Zumarragako festetan 19:30etatik 21:30etara. Gauean, Oihan Vega.
– Uztailak 19, Uribarriko jaietan taldearekin.
– Uztailak 26, Burgosko Manzanedo herriko festetan.
– Uztailak 27, Bergarako Bolu auzoko festetan 19:30etatik 21:30etara.
– Abuztuak 2, Dimako Artaun auzoan, Gauargi taldearekin.
– Abuztuak 9, Burgosko Cidad herrian.
– Abuztuak 15, Burgosko Cueva herrian.
– Abuztuak 23, Sarries herriko festetan.
– Irailak 20, Itsasondoko jaietan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude