Bergarako Anderrek bere lagun Amalurri animoak emateko, ‘Bihotz’ kantua eskaini dio

Amalur bolada txar bat pasatzen ari dela kontatu du Anderrek eta animoak eman nahian eskaini dio Ken Zazpi eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak egindako ‘Bihotz’ kantua. Bergarako Andrea gazteak ere egin du saioan eskaria: Madrileko Swan Fyahbwoy artistaren ‘Forget & forgive’ kantua jartzeko eskatu du. Oñatiko Egoitzek, bestalde, Cali & El Dandee-ren ‘Por siempre’ eskatu du. Landerrek Santurtzitik, berriz, Arrasateko Governos taldearen ‘Bertigo’ entzun nahi izan du saioan, eta amaitzeko, Bergarako Maiderrek Dani Martinen ‘Emocional’ eskatu du. Animatu eta parte hartu zuk ere saioan!

Nire hurrengo emanaldiak:

– Ekainak 24, Zarautzen lehen aldiz ospatuko den Gazte Egunean, San Pelayotako festa egitarau barruan. 18:00etatik 20:00etara.
– Ekainak 27, Antzuolako Zurrategin 21:30etatik aurrera.
– Ekainak 28, Oñatiko Zubillaga auzoan arratsaldez eta gauez. DJ moduan eta baita Gauargi taldearekin abesten ere.
– Uztailak 1, Zumarragako festetan 19:00etatik 21:00etara.
– Uztailak 26, Burgosko Manzanedo herriko festetan.
– Uztailak 27, Bergarako Bolu auzoko festetan 19:30etatik 21:30etara.
– Abuztuak 2, Dimako Artaun auzoan, Gauargi taldearekin.
– Abuztuak 9, Burgosko Cidad herrian.
– Abuztuak 15, Burgosko Cueva herrian.
– Abuztuak 23, Sarries herriko festetan.
– Irailak 20, Itsasondoko jaietan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude