En Tol Sarmiento, Esne Beltza edota Lauroba, besteak beste, saioan

Hainbat eskari jaso ditugu saio honetarako ere. Besteak beste, hauek idatzi digute: Ibarrako Saioak, Gernikako Asierrek eta Iratik edota Beasaingo Koldok.

Eskari horiei erantzun diegu saioan eta Green Day, Henry Mendez, En Tol Sarmiento, Esne Beltza edo Lauroba taldeen bideoklipak ikusi ahal izango dituzue saioan.

Badakizue saioan parte hartzen jarrai dezakezuela, beraz, idatzi mezuak 688 69 00 17ra Whatsapp bitartez edota Twitterren @amaiadj-ra edo Tuentin DJ Amaia Txintxurretara.

Hauek dira, bestalde, nire hurrengo emanaldiak:

– Ekainak 13, Durangoko Santa Rita ikastetxeko festan.
– Ekainak 15, Arrasateko Herriko plazan, haur dantzarien eguna ospatzeko.
– Ekainak 20, Elgetako Torrealdea auzoan. 19:00etatik 20:30etara DJ moduan eta 22:30etatik 00:30etara Gauargi taldearekin abesten, erromerian.
– Ekainak 21, Arluzeako festetan Gauargi taldearekin.
– Ekainak 24, Zarautzen lehen aldiz ospatuko den Gazte Egunean, San Pelayotako festa egitarau barruan. 18:00etatik 20:00etara.
– Ekainak 27, Antzuolako Zurrategin 21:30etatik aurrera.
– Ekainak 28, Oñatiko Zubillaga auzoan arratsaldez eta gauez. DJ moduan eta baita Gauargi taldearekin abesten ere.
– Uztailak 1, Zumarragako festetan 19:00etatik 21:00etara.
– Uztailak 26, Burgosko Manzanedo herriko festetan.
– Uztailak 27, Bergarako Bolu auzoko festetan 19:30etatik 21:30etara.
– Uztailak 27, Bergarako Bolu auzoko jaietan 19:30etatik 21:30etara.
– Abuztuak 2, Dimako Artaun auzoan, Gauargi taldearekin.
– Abuztuak 9, Burgosko Cidad herrian.
– Abuztuak 15, Burgosko Cueva herrian.
– Abuztuak 23, Sarries herriko festetan.
– Irailak 20, Itsasondoko jaietan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude