Bazabitzate eskariak egiten, eskerrik asko!

Eskerrik asko guztioi, lehenik eta behin. Izan ere, poliki-poliki bagoaz zuen kantu eskariak jasotzen eta asko pozten nau Debagoieneko gaztetxoen eskariak jasotzea. Adibidez, aste honetako saioan jarriko dugu Arrasateko Oihan gaztetxoak eskatutako Vendettaren Udarako gau luzeak.

Eta dagoeneko bailaratik kanpo saioa ikusi digutenen eskariak ere iritsi zaizkigu! Esaterako, Urduñako Mariak ere bidali digu kantu eskaria. Iheskideren abestiren bat eskatu digu eta sartuko dugu hori ere egueneko saioan.

Sare sozialen bitartez ere bazabiltzate, beraz, saioa ikusten. Eta nik hauxe da beste behin eskatzen dizuedana: hartu parte gure saioan!

Eskatu kantuak, zoriondu zure lagunak edota bidali zuen argazki eta bideoak. Nora? Whatsapp mezuak 688 69 00 17ra, edota Twitterren @amaiadj-ra edo Tuentin DJ Amaia Txintxurretara. Mezu honi erantzunda ere egin ditzakezue eskariak.

Joan zen asteko saioan, adibidez, Aratusteetan Elgetako Espaloian egindako DJ jaialdiko argazki bat partekatu genuen saioan. Twitterreko @BaroNikol erabiltzaileak igotako argazkia da. Hementxe duzue ikusgai! Eskerrik asko, neskak!DJAmaiaTxintxurretaElgeta

Eta hemen duzue ikusgai saioa:

Animatu eta parte hartu!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude