Hasi da ‘Amaia DJ’ telebista saioa

Azkenaldian gaztetxoen artean arrakasta handia lortu dute DJ jaialdiek. Zapatu arratsaldeetako dibertsio bihurtu dira; lagunen artean ondo pasatu, dantzan egin, abestu, musikarekin gozatu, lagun berriak ezagutu… Gauza askotarako balio dute horrelako DJ jaialdiek.

Gazteak pozik ikusten ditut horrelako saioak egiten ditudanean, eta horrek ni ere asko pozten nau.

Orain gainera, musika onenarekin disfrutatzeko aukera ematen digun telebista saio berri batekin hasi gara Goiena telebistan: Amaia DJ saioa.

Saio horretan kantuen bideoklipak jartzen ditugu eta gazteok aukeratutako kantuak jartzen ditugu gainera. Eskatu zuen kantu gustukoenak, bidali zorion agurra zuen lagunei, bidali lagun artean atera dituzuen argazkiak… Bidali zuek egindako bideo eta argazkiak eta guk saioan erakutsiko ditugu.

Saioan parte hartzeko hainbat bide dituzue: bidali Whatsapp edo Telegram mezua 688 69 00 17ra, edo bestela idatzi Twitterren @amaiadj helbidera, Tuentin DJ Amaia Txintxurreta helbidera edo erantzun mezu honi blogean zuen eskariak egiten.

Bideo honetan ikusgai duzue lehenengo saioa.

Bigarren saioan, besteak beste, Bergarako neska koadrila batek herriko pilotalekuan ospatu genuen Euskararen Egunean DJ jaialdiaren aurretik ateratako argazki bat ere erakutsi dizuegu. Tuentira igo zuten argazkia eta bertan etiketatu ninduten.

Captura de pantalla 2014-03-24 a las 11.21.23

Hor goikoa da argazki orijinala eta behean duzue ikusgai egin zuten muntaiatxoarekin. Eskerrik asko, neskak! Oso muntaia polita egin duzue! Bidali horrelako argazki gehiago!

Captura de pantalla 2014-03-24 a las 10.57.17

Argazki hori erakusten dugun bigarren saioa oso-osorik duzue hemen ikusgai.

Eguenetan eskaintzen dugu saioa Goiena telebistan 19:30ean, 20:00etan eta 00:20ean. Beraz, animatu eta parte hartu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude