Bizkaiko kostara irteera paregabea

Maiatzaren 20an, Debagoieneko mintzapraktikako programatik, 57 lagunek, ikasturte amaierako egun pasa paregabea egin genuen. Goizean goiz, lehenik Bermeora abiatu ginen eta bertan itsasontzia hartu eta bertako bazterrak hobeki ezagutu genituen. Itsasontzian, Ogoñoko kobak, Izaro irlari buelta eman eta Elantxobera heldu ginen. Eta bidaian emozio ugari bizi izan genituen, itsasoa ez baitzegoen oso bare. Berriz, Bermeon Arrainaren eguna zenez, kostako gastronomiaz gozatzeko parada ere izan genuen. Ostean, Bizkaiko kostatik zehar, bazkaltzeko Lagara heldu ginen. Eta arratsaldean, Ea herria bisitatzera joan eta handik etxera itzuli ginen. Bukatzeko, ezin agurtuko gara, Arrasateko mintzapraktika egitasmoan irteera hauxe antolatzen ibili diren, Maribel eta Asuseri eskerrak eman gabe.

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.