Katakrak gunera joateak, beti merezi du. Azken aldiz joan nintzenean, “Mozal ordenantza” nuen buruan. Akaso horrek eraginda, han eskuratu nuen, Giulio Carlo Argan irakasle italiarraren “Lo artístico y lo estético” hitzaldi labur interesgarria (Casimiro argitaletxea). Hambosgarren orrialdean dago hausnarketa hau:
Si recordamos las primeras operaciones artísticas de Duchamp (o de Manzoni, después de la Segunda Guerra Mundial), advertiremos claramente que pretendían contraponer una artisticidad concreta, aunque contraída y reducida, a una esteticidad considerada caducada e irrecuperable. Cuando Duchamp expone un urinario o un secabotellas, no los presenta como objetos estéticos sino como obras de arte. Esos objetos no se concibieron en principio como obrs de arte, pero se convierten en tales en el momento en que Duchamp, artista, los selecciona y expone. No hay un juicio de valor: de haberlo, todos los urinarios y secabotellas idénticos a los expuestos también serían obras de arte. Hay, por contra, un gesto, el de tomar un objeto y colocarlo sobre un pedestal en una sala de exposición. De no haberlo tomado un artista y de no haberlo expuesto en una sala de arte, ese objeto no habría sido una obra de arte: es decir, lo que hace el artista, en la condición histórica del momento, es tomar un objeto no-artístico y designarlo artístico”.
Eskuinak, euskal eskuinak kasu honetan, garbitasuna zer den azaldu nahi digu besteoi. Artistak gaur egungo artea sortzen duen moduan, teknika jakinak erabiliz baino bereganatutako nagusitasun estetikoz Argan-en hitzetan, sistemaren politikariek sozialki aseptikoak diren kaleak “kale garbitzat” jo nahi dituzte. Egon liteke kale bat etxegatzen duen banku sukurtsalez josia, panamara dirua eramatea errazten duten buffetez eta garbia izan liteke. Kaleak horren aspergarri egin nahi badituzte, zerbaitengatik izango da. Hasi beharko gara galdera hauei erantzunak aurkitzen…
Kartelak, pankartak eta antzekoak higiene demokratikoa dira. Zikinkeriatzat jo nahi badituzte, molestatzen dutelako da. Kalea hilez gero, etxe barruak eta zentro komertzialak izango dira gure babesgune. Sistema eroso dagoen jokalekua da hori. Gure lorpen sozialak eta politikoak, eskubide sozial edota hizkuntza lorpenak kalean lortu ditugu, ez etxean sarturik edota kontsumokeriaren tenpluetan.
Ez diezaiegun erraz jarri hori. Irakurri, formatu eta eztabaidatu beharra dago. Kalea gurea da, guztiona. Ez ditzagun akats infantilak egin, esaterako, sozialki defendagarriak ez diren gehiegikeria komunikatiboak eginaz.