Oñatiko Guria taberna izango da protagonista aste honetako Tertulia saioan.
Apirilaren 30ean beteko dira 3 urte Oñatiko taberna mitikoenetariko bat itxi zutela. Azken 15 egunetan jasotako irudiekin eta testigantzekin ikus-entzunezkoa egin zuen Aitor Arregi oñatiarrak, orain urtebete aurkeztu zuen.
Ikus-entzunezko hori abiapuntu hartuta Guria taberna ekarriko dugu gogora Aitor Arregirekin eta Espe, Virginia eta Antton Azpiazurekin.