Arrasate 1936: Emakumea, gerra eta errepresioa

Imagen 2

Aste honetan Frankismoaren biktimak izango dira protagonista Tertulia saioan. Intxorta 1937 kultur elkartearen eskutik ‘Arrasate 1936: emakumea, gerra eta errepresioa’ izeneko ikus-entzunezkoa eskainiko dugu.

Errepublikako gudari baten emaztea edo alarguna izateak gosea, hotza, beldurra, bakardadea, umiliazioa… suposatu zituen. Eta senitarteko askoren amesgaiztoa, oraindik ere, ez da amaitu.

Saioan izango ditugu Intxorta 1937 kultur elkarteko Julia Monge zein Jaione Bengoa biktima.

‘Azken egunak Gurian’ ikus-entzunezkoa

Oñatiko Guria taberna izango da protagonista aste honetako Tertulia saioan.

Apirilaren 30ean beteko dira 3 urte Oñatiko taberna mitikoenetariko bat itxi zutela. Azken 15 egunetan jasotako irudiekin eta testigantzekin ikus-entzunezkoa egin zuen Aitor Arregi oñatiarrak, orain urtebete aurkeztu zuen.

Ikus-entzunezko hori abiapuntu hartuta Guria taberna ekarriko dugu gogora Aitor Arregirekin eta Espe, Virginia eta Antton Azpiazurekin.