sasoibide+: izurieta

Murumendiko bide zaharretik abiatu gara arratsalde goxo honetan. Haserako aldapak gure ahaleginak eskatzen ditu, baina gero leunduz doa, arnasa berreskuratu eta paisaiaz disfrutatu. Izurietara heltzean, mimosa ederrak, loratuta jada, egin digute ongi etorria; begien eta usaimenaren gozamenerako.

sasoibide+: urkulu

Arratsalde euritsua gaurkoa, hala ere, aterkia hartu, ongi jantzi eta lagunekin paseatzera. Gaurko aukera, Urkulura! Aretxabaletako Portasol auzotik, bainu etxetik gora doan bidetik, Urkuluraino igo eta gero, buelta osoa egitea erabaki dugu. Eta saria ere jaso dugu: atertu du, hodeiek…

sasoibide+: arientza aldera

Autobusean, Aretxabaletara, Portasolera, eta handik, Mendiolako bidetik, Bolinaga zeharkatu dugu. Lolik bertako errota ikusten egon ginela gogoratu du, memori oso ona du gure lagunak, alajaina. 2021eko maiatzean izan ginen bertan; gaurko eguraldia, ordukoarekin alderatuta, muturrekoa da. Giro iluna eta hotza…

sasoibide+: Bolinaga

Aretxabaletan, Portasoleraino joan, eta han bainuetxetik gora, Iturriondo-Bainuetxe parkean murgildu gara. Bertan, Euskal Herriko zuhaitz mota guztiak aurki omen daitezke. Toki atsegina. Bolinaga auzorantz abiatuta, ikusmira ederra; errota baserriari erreparatu diogu eta, bertako Iñakik garai bateko errota baserri bihurtuta dagoen…

sasoibide+: Oro

«Oro Aretxabaletako auzoa da. 2016ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 45 biztanle zituen. 20 baserrik osatzen dute auzoa eta gaur egun ez dauka elizarik. Garai batean ordea, bertan zeuden San Martin eta San Juan ermitak (gaur baserri bihurtuak).»(wikipedia) Oroko bidea…

sasoibide+: Aretxabaleta-Portasol

Arratsalde eder honetan, Aretxabaletako Portasol auzoraino. XIXn mendean uretza (ur sufreduna) ematen zuten iturriak zeudela aprobetxatuz, bainuetxeak eraiki ziren Aretxabaletan. Ibarrakoak (1843an eraikia) 16 gela zituen eta Madrildik nobleak etortzen omen ziren bertan egonaldiak egitera. Portasol ezizena hartu zuen, Madrilgo…

sasoibide+: Aretxabaleta

Aurreko egunetako eguraldiagatik, lokatzari iheska, gaurkoan asfaltoan. Ondoko herria hobeto ezagutzera abiatu gara. Aretxabaletako santutxora heldu eta bidean beste aldera pasatu gara. Han, Mondragon Unibertsitateko Komunikazio Fakultatea, lehen Cerrajería Valle de Lenizeko eremua zen horretan; Txarapea kaletik aurrera auzo berria,…