11. irteera: Aretxabaletako udaletxea ezagutzera!

Aretxabaletako udaletxe aurrean, Aitor Antxiak ongi etorria eman digu eta bera bisitaren gidaria. 1986tik, Arratabe jauregia (XVIII) Herriko Etxea da. Eraikin horren fatxadan elementu ikusgarria, lau zatitan banatuta dagoen armarria, Arratabe, Otalora, Galartza eta Araoz-Lazarraga familien heraldikaz osatuta. Barrura sartu eta, jauregiko gelak ezagutzeko, sukaldetik hasi gara; bertan, sutondoan dagoen zizeiluak, mueble bitxiak, atentzioa deitu digu. Eskailera zabal baten gora eta gela berezi baten sartu gara, han hormetan, pintatutako paperean, Lyon hiriko irudiak ikusgai. Pleno aretoa, beste gelak… denetan beheko suak, garai hartako kalefazio sistema osatzen zutenak. Eta azkenik, jauregiaren lorategi politean ibili gara. Zedro ederra erdian, erne; marmolezko bañera, aurki lorez beteta egongo dena; belarretan, Galarzatarren armarria; Feliz Iñurrategiren oroigarria… Toki atsegina.

Aretxabaletan, XIXean bañu etxeak zeuden, Otalora eta Ibarrakoa hain zuzen. Bañuetara asma zein azalaren gaitzetarako erremedio bila jende asko inguratzen omen zen, hortik, herriari Madrid txikito eta Puerta del Sol ziotela, egun puertasol esaten denaren eratorria.

Gustuko bisita gaurkoa ere. Eskerrik asko Aitor zure azalpen zabal eta interesgarriegatik

Aretxabaletako udaletxe aurrean, Aitor Antxiak ongi etorria eman digu eta bera izan da bisitaren gidaria. 1986Tik, Arratabe jauregia (XVIII) Herriko Etxea da. Fatxadan elementu ikusgarria du, lau zatitan banatuta dagoen armarria, Arratabe, Otalora, Galartza, eta Araoz-Lazarraga familien elementu heraldikoez osatuta. Jauregiko gelak ezagutzeko, sukaldetik hasi gara; sutondoan dagoen zizeiluak, mueble bitxiak, atenzioa deitu digu. Eskailera zabal baten gora eta gela berezi batean sartu gara, han, hormetan pintatutako paperean Lyongo irudiak ikusgai. Pleno aretoa, beste gelak… denetan beheko suak, garai hartako kalefazio sistema osatzen zutenak. Eta azkenik, jauregiaren lorategi politan ibili gara. Zedro eder bat erdian, marmolezko bañera, Galarzatarren armarria lur gainean, Felix Iñurrategiren oroigarria… Toki atsegina.

Aretxabaletan, XIXn baiñu etxeak zeuden, Otalora eta Ibarrakoa hain zuzen. Bainuetara asma eta azalaren gaitzetarako erremedio bila jende asko etortzen omen zen, hortik herriari Madrid txikito eta Puerta del Sol ziotela, egun puertasol esaten denaren oinarria.

Gustuko bisita gaurkoa ere. Eskerrik asko Aitor zure azalpen zabal eta interesgarriengatik.

Informazio gehiago:

www.aretxabaleta.eus

-https://www.diariovasco.com/culturas/zizeilu-protagonizara-tercera-20190207001510-ntvo.html

www.aretxabaleta.eus uretsen bidea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude