10. irteera: San Baleriora!

San Balerio baseliza da gure jomuga. Meatzerreka auzoan, benakeroen (meatokietako langileak) kofradiaren batzartokia izan zen.  Baselizaren lehen aipamen dokumentatua 1434koa da.

Jakina da, aintzinean Udalaitzen burdin meatzeak zeudela beraz, interesgarriak mendiaren sorrera eta ezaugarriei buruz Edurne Monjek emandako azalpenak. Jarraian, meatzari izan den Salustiano Ortegak, minerala ateratzeko egiten diren lanak eta arriskuak aipatu dizkigu. Burdina lantzea zer den, duen esperientzian oinarrituta, ongi baino hobeto adierazi digu Fabián Martinek.  Amaitzeko, San Baleriori buruzko informazioa Lorearen eskutik.  Jarraian, aipatu zenbait bitxikeri:

  • Bertako meatzariek ostegunetan hartzen zuten jai, aintzineko arrastoari jarraiki non astea horrelakoa zen: astelehena, asteartea, asteazkena eta osteguna (ortziren eguna) beraz, jaia.
  • San Balerio Kofradiak sortutako ordenantzak 1434an Juan II erregeak berretsi zituen eta, 1437an bere erreinuko meatzetako jarduera arautzeko berauek ezarri. Kofradia, 1958an desegin zen.
  • Santo Tomas feria,  aintzinetik eta 1727ra arte San Balerion egiten zen, aurrerantzean herrigunean.
  • Baselizan zegoen erromatar inskripziodun harria, Segóbrigako (Cuenca) museoan dago.
  • Egungo tradizioa, buruko minak kentzeko, aldarearen inguruan hiru bira eman behar omen dira.

Bertaratu garen guztion txalokada beroa Edurne, Salustiano, Fabián eta Lorearentzat.  Bestalde, eskertu nahi dugu Arrasate Zientzia Taldeak emandako laguntza baita, Mari Tere Berezibar eta Fabian Etxeberria senar-emazteei ere, Montzon baserrikoak, egin diguten harrera eta emandako informazioagatik.  Arrasate hobeto ezagutzen laguntzen diguzuen guztioi, mila esker.

Informazio gehiago:

  • http://historiadeguipuzcoa.blogspot.com/2008/01/de-san-valerio-santa-gueda-mondagn.html
  • http://www.academia.edu/6763058/El_Coto_Minero_de_Arrasate_Cueva_de_Galarra_o_Cueva_de_San_Valerio
  • https://www.diariovasco.com/v/20101007/alto-deba/ermita-valerio-patrono-venaqueros-20101007
  • https://www.diariovasco.com/v/20110417/alto-deba/inscripcion-romana-valerio-20110417.html
  • http://www.kulturweb.com/adm/ficha.asp?tipoficha=1&que=42&id=369&L_ld=44&idioma=es

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude