9. irteera: Markuleteko Garbigunera!

Garbigunerako irteera honetara, Biteriko elkargunera, Gaizka Maiztegi eta Jesus Mendizabal batu zaizkigu, Arizmendi Ikastolako Tafydeko ikasleak. Hasteko, nola egin behar diren beroketa ariketak ibiltzera joan aurretik azaldu digute, eta bukaeran ere ariketak egin ditugu beraiekin .

Jose Ramon Bardeci erizaina ere gurekin etorri da, eta gripea ekiditeko aholkuak eman dizkigu (ikus irudia).

Garbigunera abiatu gara Bizkaia etorbidean dagoen igogailuan igo, eta Gernika ibilbidean zehar. Garbigunera iristean, Luis Lombide genuen zain. Argitu dizkigu funtzionamenduaren hainbat gauza, han jasotako materialaren birziklatzea nola egiten den edo zabortegi ezberdinetara bidaltzen diren gaien ingurukoak.

Herrira bueltan, Tafydeko ikasleekin muskuluak erlaxatzeko ariketak egin ditugu beraien eskolan, eta Lanbide Hastapenekoek salda bero beroa eta kroketak prestatu dizkigute. Gure gorputzek eskertu dute, bai horixe!

Mila esker, Iñaki Olalde eta bere taldeari! Baita Sasoibideko irteera aberatsagoa egiteko partaide izan zareten guztioi ere!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *