5. irteera: Lanbide Hastapenetara!

Santa Luzia, eguna motza eta gaua luzia

Aprobetxa dezagun ba eguna. Oinez abiatu ahala, galderak sortu dira: nola esan behar da, Zigarrola edo Musakola? Mojategi izena, nondik dator? Zer ziren ba karobiak? Zergatik desagertu dira Altzibar inguruko mizpira arbolak? Itaun guztientzako azalpen argiak jaso eta gustura. Gaur ere zerbait ikasi dugu!!

Jostunen eguna denez, Amaia Albesek bere atelierra erakutsi digu. Diseinua, glamourra… Bertan bere ametsak josten aritzen dela adierazi digu. Artistaz gain, poeta.

Lanbide Hastapenetara joan eta hainbat gaztetxo topatu ditugu bertan: tailerretan batzuk, baratza eta oilategian besteak… talde handiena aldiz, sukaldean, kroketak biltzen. Interesgarriaz gain, hunkigarria Aitor Guridik bertako dinamikaz esandako guztia. Xamurtasuna presente, etorkizunerako giltzak eskuragarri dauden etxean. Bejondeizuela!!

Gure eskerrik beroenak Amaia zein Aitorri.

        ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude