Topaldian gozatu

indizeaAtzo egun osoa eman nuen Durangoko Landakon, Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Topaldian. Goizeko 9:00etan hasi eta ilunabarreko 18:00ak arte, egitarau trinkoa. Eta hala ere gozatu egin nuen antolakuntza onarekin eta edukien kalitatearekin.

Captura de pantalla 2015-01-19 a las 09.45.37

Bereziki txunditu ninduen Lorea Agirreren ekarpenak ‘Hizkuntza, kultura, elikadura, sormena’ izenpean. Ausardia, berritasuna eta sendotasun handia ikusi nizkion Loreari eta sentitu nuen bere ikuspegiaren baitan aterki kontzeptual eta estrategikoa zutela nire intuizio xumeek.

Oso iradokitzailea egin zitzaidan Igor Elortzaren jarduna, hitzen jolasetik harago sentimenduen soro bihurrietan barna egin zuen bidaia. Eta distiratsua Miren Artetxek egunari eman zioan amaiera, komunikatzaile bikainen moldean.

Horrez gain, aipatzekoak dira hizlarien bataz besteko maila ona, bildutakoen kopuru handia, bazkari goxoa Plateruenan eta bazkalondoko kantu ederrak.

Gutxiago falta da hurrengo Topaldirako.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

2 erantzun Topaldian gozatu-ri

  1. Pingback: Topaldia, kultur jarduera berritzeko gogoeta gune - Topagunea | Euskaltzaleen Topagunea

  2. Pingback: Topaldia, kultur jarduera berritzeko gogoeta gune

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude