Aurkezpena

Oñatin jaio nitzan duela 30 urte. AVL enpresa austriarraren Konpetizio Motoreen Departamenduan lan egiten dut 2011tik garapen mekanikoko proiektuen arduradun bezala. Nire egunerokoa konpetizioan aplikatutako edota potentzia handiko serieko konbustio motoreen garapenera bideratuta dago. Unibertsitatea bukatu eta lanean hasi nintzenetik motorsport munduari lotuta dihardut.

2008 eta 2009 urteetan BMW-ren F1-ko proiektuan parte hartu nuen (egungo Sauber taldea). 2008an garaipen bikoitza lortu genuen Kanadako Sari Nagusian, Kubica eta Heidfeld-ekin. 2009an hasi nuen kontzeptu bat 2010, 2011 & 2012ko Sauber autoetan aplikatu zen. Gaur egun F1-ko talde batzuk bezero ditut. DTM & WRC-erako proiektuekin betetzen da nire azken urteetako esperientzia.

Horretaz gain, 2009-tik F3-ko txapelketa desberdinetan aritu izan naiz, lehenengo datu-injeniari eta gero pistako injeniari bezala. Asteburu batzuetan lana egitea tokatzen zait. Pasa den denboralditik Alemaniako F3 eta Formula ADAC Masters txapelketetan dihardut.

Sauberren egin nuen lagun batek eta biok konpetizioko talde bat osatzeko ideia izan genuen eta pasa den urtean ideia hori azkenean errealitate bihurtu zen. ADAC erakundeak antolatutako txapelketetan lortzea lortu dugu, pistako ingeniarien buru bezala dihardut. Estrukturaren alderdi tekniko-deportiboaren gaineko erantzukizuna daramat. Beste hitzetan esanda, nire lana talentua duten karting-eko pilotu gazteak identifikatzea da, hauei formula autoak azkar gidatzeko behar dutena emateko: formazioa eta auto azkar bat. Nere emaztea alemaniarra da eta Kolonian bizi gara gure semearekin.

Askotan errepikatzen dudan lema bat da: “Bultzatu zure ametsak egi bihurtzeko, edo beste norbaitek kontratatuko zaitu, bereak egi bihur ditzazun“.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude