Kaletik zirkuitura: 18 hazbete

1-Formulako pneumatikoen hornitzaile den Pirellik 18 hazbeteko hagunak frogatuko ditu aste honetan Silverstoneko test kolektiboan. Lotusen aurtengo autoa izango da gurpil mota berri hau frogatuko duen lehena. Pirelliren helburua 1-Formulan 18 hazbeteko gurpilak erabiltzea pasatzea da.

Dirudienez Pirelli azken 12 hilabetetan aritu da produktu berri hau garatzen, une honetan prototipo funtzional bat produzitzera iritsi arte. Autoek estetikan irabaziko dute, seriean gertatzen denaren antzera. Horretaz gain, 18 hazbetekoa egungo serieko kotxeentzat errepresentagarriagoa den neurri bat da. Azken urteetan 13 hazbeteko hagunak erailtzera behartuta daude 1-Formulan.

Zergatik erabiltzen dira 1-Formulan 13 hazbeteko gurpilak, kaleko kotxeetan normalena gutxienez 16 edo 17 hazbetekoak erabiltzea bada gaur egun? 13 hazbeteko haguneko gurpilek abantaila konkretu batzuk eskaintzen ditu esekiduraren konportamendu dinamiko aldetik, batez ere 1-Formulako auto batek daraman esekidura motarentzat. Dena den, serieko produkzioan erabiltzen den esekiduren diseinuak asko desberdintzen dira formula motako auto batenarengandik. Konpetizioko esekidura batek bihurgunetatik eta pianoetatik pasatzeko abiadura maximizatzea du helburutzat. Serieko produkzioan geroz eta produktu garatuagoak daude merkatuan kontrol elektronikoari esker, baina helburuetako bat bidaiarien erosotasuna izango da betik, dena delako neurrian. Soilik gurpilaren atalari begiratuz eta gainontzeko esekidura alde batera utziz, pneumatiko eta hagunen arloan serieko produkziora bideratutako transferentzia teknologikoa bultzatu indartu nahi bada, 18 hazbeterako aldaketa aukera egokia dela esan daiteke. Aldaketa hau iristen bada, Pirelli etxearen filosofiarekin bat datorrela esan daiteke, 70eko hamarkadan profil bajuko pneumatikoa konpetiziotik kalera eraman zuenetik.

18 hazbeteko gurpilen abantailetako bat aerodinamikan nabariko da, profil bajuko gurpila gutxiago deformatuko baita karga lateralpean. Desabantailetako bat gurpilen hornitzaileari berari eragiten dio: pneumatikoaren orain arteko kanpo diametroa mantenduko denez, espazio txikiago bat geratuko zaio pneumatikoaren markarentzat.

Normalean berrikuntza teknologikoak zirkuituetan frogatu izan ohi dira, garatutako teknologia urte batzuk beranduago seriean aplikatzeko. Egun gertatzen ari dena nolabait aurkakoa da kasu konkretu batzuetan, baina ez guztiz. Turboaren kasuan adibidez, azken 20 urteeran serieko erabilerarako etengabe garatu den teknologia bat da. Pasa den urtetik 1-Formulan aplikatzen da. Edozein kasutan, ez da guztiz bidezkoa turboaren transferentzia teknologikoa serietik zirkuituetarako norantzan gertatzen ari dela baieztea. Serieko produkzioan 10 urteko iraupena behar duen garapen fase batek 1-Formulan 3 urte behar ditu gauzatzeko. Ondorioz turboaren teknologia une hauetan egundoko aurrerapausoak ematen ari da 1-Formulari esker. Garapen hauetako batzuk datozen urteetan seriean aplikagarri izango dira; beraz bezeroa izango da epe luzera abantailak gozatuko dituena. Ez genuke ahaztu behar turboa dela gaur egun CO2 emisioak murrizteko aurrerapauso handienak ematen laguntzen ari den tresna barne errekuntza motoretan.

samplef1 2013spec_on_18in_rims

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude