Asier Osinaga

Oñatiarra. 1972ko abuztuaren 26an jaioa eta kirolzale amorratua. Futbolean ostikada okerrak eman izan zituen pasatako sasoi baten. Gerora, atletismo munduak asetu du kirolarekiko duen zaletasuna. Magisteritzan (Mondragon Unibertsitatea) diplomatua eta psikopedagogian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatean). Lanbidez irakaslea, heziketa bereziko ikasleekin lanean dihardu Arrasateko Institutuan.

Etxean dituen hiru sorgintxoek marrazten dute goizero bere aurpegian irribarrerik goxoena. Emaztearekin batera, zoriontsua da Motxon kaleko etxe urdinean.

Burugogor samartzat du bere burua. Sentibera eta erraz emozionatzen den mutila da.

Idaztea ere gustatzen zaio. Horretarako du bere bloga, idazteko.

Liburu bat: Babilonia      

Maratoi bat: Berlin

Bizio bat: Ardoa

Mendi bat: Akaitz

Herri bat: Oñati

Kirolari bat: Diego Garcia

Paraje bat: Oleta

Pasarte Historiko bat: Nafarroako Erresuma

ATLETISMOA

Maratoirik onenak: Donostia (02:52:54 / 02:49:39 / 02:48:53)

Maratoi erdiak: Burgos (01:15:35) Santa Pola (01:15:56)

10 km: Oñati (34:32)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude