Etiketaren artxiboa: telebista

Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka!

ETBko ikus-entzule gisa, defentsa bulegoan salaketa jartzeko eskubidea daukagu. Baina, susmoa dut ez dugula bide administratibo hori erabiltzen gure kexak, kritikak eta bestelakoak egiteko. Era publikoan egiten ditugu, bai, baina sare sozialetan. Nahiz eta “EiTBko telebista, irrati eta interneteko erabiltzaileen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kazetaritza, sare sozialak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

ETB1 eta ETB2 lehian

“Badago halako ikusezintasun bat, batez ere euskaraz ez dakitenen aldetik”, zioen Bingen Zupiriak Berrian Garikoitz Goikoetxeak egindako elkarrizketan. Kulturaz eta euskal munduaz galdetuta zioen Kultura sailburuak, zera: “Badago gure herrian bere burua elite kulturaltzat daukan giza mugimendu bat euskararekin eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskararen patria | Etiketak , , | 5 iruzkin

Telebista internet bidez ikusteko joera gehitzen dabil

AIMC, Komunikabideen Ikerketarako Elkarteak, internet-erabiltzaileen artean egindako azken datu-bilketaren arabera, internet erabiltzen %68k telebista ikusten du aldi berean. Horrek aditzera ematen digu ze garrantzia duen audientzia sozialak –ohiko telebistaren audientziak neurtzeko gailuek aintzat hartzen ez duten audientzia, bide batez esanda–. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak sare sozialak, Web Telebisten inguruko inkerketa | Etiketak , | Utzi iruzkina

Telebista erabili hizkuntzaren garrantziaz ohartzeko

Telebistak, oro har, ez du aparteko interesik hizkuntzei buruzko saioetan. David Crystal hizkuntzalari eta idazle ezagunak adierazi zuen 2003an, UNESCOk Parisen antolatutako galzorian dauden hizkuntzen nazioarteko jardunaldietan. Orduko hitzaldi hura irakurtzea tokatu zait egunotan eta @KikeAmonarrizek gidatutako Tribuaren Berbak saioarekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskararen patria, Hizkuntza-irisgarritasuna | Etiketak , | Utzi iruzkina

Telebistaz eta zinemaz gozatzeko eskubidea bermatzen ez denean

10 urte bete ditu ezgaitasunen bat duten pertsonen eskubideen gaineko NBEren hitzarmenak. Gaur egun esku artean dudan proiektuari esker izan ez balitz, Josu Amezaga EHUko irakaslearen zuzendaritzapean iazko uztailean abiatu nuena, ez nuke jakingo orain dela hamarkada bat ezgaitasunen bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkuntza-irisgarritasuna | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Bazen ordua ETB1ekin gozatzeko!

Kauen… Atzo ikusi ezin #berandubainolehen Batenbatek tuitetik harantzagoko zerbait idatziko ote? Ikusi beharko… — Iban Arantzabal (@iarantzabal) January 15, 2016 #Berandubainolehen @iarantzabalek botatako txioari kasu eginez, Euskal Telebistak atzo estreinatu zuen elkarrizketa-saio berriaz nire iritzia idaztea pentsatu dut. Bota nuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kazetaritza | Etiketak , , | Iruzkin 1

Aitaren Etxea Greziako telebistan, euskaraz?

Datu horiekin, garbi esan dezakegu euskaraz egitea ez dela muga erreala. Are, aukera bat dela. Hala demostratu digute zinea euskaraz egiten segitzen dutenek: ondo egindako lanek errekonozimendua jasotzen dute, dena delako hizkuntzan direla ere. Gaur egun, teknologia hain eskura izateak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkuntza-irisgarritasuna | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Zuzeneko telebista parte-hartzailea, Hangout erabilita

Martxoaren 25ean Maria Shriverek sustatutako “Paycheck to Paycheck” dokumentalaren harira, mahai-ingurua eskaini zuten Google+Hangouten. Gustatu zitzaidan ideia, hau da, internet bidez emateko mahai-ingurua. Egia da amerikarrak showak egiten bikainak direla eta telebistak, orokorrean, hara begira egiten direla han etahemen. Baina, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Web Telebisten inguruko inkerketa | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Internet eta sare bidezko telebistaren kontsumoa

ComsCore etxeak dioenez, espainiar estatuan populazio digitalaren %12 mugikor aplikazioetatik sareratzen da. Diotenez, Internet erabiltzaileen %66 gailu batetik baino gehiago sartzen da sarera, Bretainia Handian portzentaia %65 da eta AEBn, berriz, %58. Irakurri nuen orain dela gutxi, Instagram erabiltzaileen artean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Web Telebisten inguruko inkerketa | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Langabeak espektakulu bihurtuta. Fribolitatea, ala nire umore falta?

Nahikoa gogorra ez urtebete langabezian egotea, lana topatzeko moduak eta estrategiak asmatzen eta berritzen ibili beharra eta, orain, telebista saio batean espektakuluaren parte izateko aukera datorkigu. Berrian irakurri dudanez, ekoiztetxekoek diote ez dutela nahi lehiakideen egoeraz aprobetxatu, “langabeek egoera zailei … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , , | Utzi iruzkina