Etiketaren artxiboa: euskara

Zer berri Blogetan?

Blogetan jardunaldian azpimarratu ziren 3 kontu: azken boladan euskarazko blogen loraldia bizi da; blogariek gai zehatzak aukeratzen dituzte euren atarietan, espezializatutako blogak dira; ez dira monetizatzen, ez diote errentagarritasun ekonomikorik ateratzen euren lanari. Horri, gainera, sareko eduki eta erabilera arautzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskararen patria, Kazetaritza, sare sozialak | Etiketak , , | 2 iruzkin

ETB1 eta ETB2 lehian

“Badago halako ikusezintasun bat, batez ere euskaraz ez dakitenen aldetik”, zioen Bingen Zupiriak Berrian Garikoitz Goikoetxeak egindako elkarrizketan. Kulturaz eta euskal munduaz galdetuta zioen Kultura sailburuak, zera: “Badago gure herrian bere burua elite kulturaltzat daukan giza mugimendu bat euskararekin eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskararen patria | Etiketak , , | 5 iruzkin

Lehen hizkuntza #euskara

(@Hizpidea irratsaioko kolaborazioa) UNESCOk izendatu zuen gaurko eguna “Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna” aniztasun linguistikoa eta kultura aniztasuna sustatzeko. Zehazki 1999an erabaki zuen otsailaren 21 Ama Hizkuntzaren Nazioarteko eguna izatea. Egun horren aukeraketa ez da kasualitatea, jakina. Nazioarteko egunen atzetik beti … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskararen patria | Etiketak , | Utzi iruzkina

Telebistaz eta zinemaz gozatzeko eskubidea bermatzen ez denean

10 urte bete ditu ezgaitasunen bat duten pertsonen eskubideen gaineko NBEren hitzarmenak. Gaur egun esku artean dudan proiektuari esker izan ez balitz, Josu Amezaga EHUko irakaslearen zuzendaritzapean iazko uztailean abiatu nuena, ez nuke jakingo orain dela hamarkada bat ezgaitasunen bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkuntza-irisgarritasuna | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

EHUko doktoregaiek batez ere gaztelaniaz aurkeztuko dituzte euren ikerketak

  Euskal Herriko Unibertsitateak lehenengoz egingo ditu, uztailean, doktoretza-jardunaldiak. Bigarren mailako doktoregaiei zuzenduta daude, euren ikerketak ezagutzera emateko asmoz. Guztira 267 doktoregaien ikerlanak aukeratu ditu batzorde zientifikoak, uztailaren 11n eta 12an Bizkaia aretoan erakusteko. Guzti-guztiek poster bana prestatu beharko dute … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskararen patria, infografiak-datu kazetaritza | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Zinea, euskaraz, denentzako

Ámama (Iban Arantzabalek txiokatu bezala) filma, euskaraz sortua eta ekoitzia, gaztelaniazko azpidatziekin erakutsi delako hainbat lekutan sortu den eztabaidatik abiatuta, eta euskal hiztunok ordaindu beharreko peajeari beste adiera bat eman nahian, bururatu zait baduela euskarazko filma gaztelaniazko azpidatziekin erakuste horrek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskararen patria, Hizkuntza-irisgarritasuna, Kultur ikuskizunak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Aitaren Etxea Greziako telebistan, euskaraz?

Datu horiekin, garbi esan dezakegu euskaraz egitea ez dela muga erreala. Are, aukera bat dela. Hala demostratu digute zinea euskaraz egiten segitzen dutenek: ondo egindako lanek errekonozimendua jasotzen dute, dena delako hizkuntzan direla ere. Gaur egun, teknologia hain eskura izateak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkuntza-irisgarritasuna | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

4. mailaren bila!

“Antzuolakoa naiz eta daukat kontratu prekario horregatik euskaltegira noa birritan astero”. Jarrai nezakeen bertsio librean, baina poesia edo bertsolaritza baino zati bat hobeto ateratzen zait “testo korrido”. Berbazaleon madarikazioa izango da, akaso. Laburrean ezin kabitu eta, orria bete arte, jario. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , | Utzi iruzkina

Fausto, aho zabalik geratzeko antzezlana

Korrika kulturalaren aitzakian, Fausto herritar eredugarria ikusten egon gara asteburuan, Gernikako Lizeo antzokian. Ez da jende askorik animatu. Izan daiteke, Kontseiluak deitu zuen manifestazioak ere eragin izana, Donostiatik buelta egiteko ere denboratxoa behar delako. Kontua da, baina, publikoan bazela adin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kultur ikuskizunak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Puntua magazina, oso gustura irakurtzeko aldizkaria kalean!

Digitalaren garaian, murrizketen sasoian eta geroz eta gutxiago irakurtzen dela dioten honetan, badugu euskaraz aldizkari berri bat. Tamainaz erosoa, bistarako ederra eta edukiz freskoa. Herri prentsatik sortua, baina eskualdearen mugak gainditzeko jaioa. Ez, ez dut neregain hartu Puntuaren marketin kanpaina. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kazetaritza | Etiketak , , , | Utzi iruzkina